Inspiraciencia zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituen ekimena da; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko gune irekia. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da; era pertsonal askean, eta sormen literarioaren bitartez, lehenago imajina ezin zitezkeen errealitateak arakatuz.
Edizio bakoitzean artearen eta zientzien inguruko gai berezi bat zehazten da. Oraingo honetan, lehiaketak dantzari eskainitako aipamen berezi bat txertatzen du berrikuntza gisa. Kategoria honek praktika artistikoa ikerketa-prozesuekin uztartzen duten proposamenak aitortu nahi ditu, baita emaitza zientifikoak mugimenduaren hizkuntzaren bidez transmititzea ere.
Kontsulta itzazu Lehiaketaren oinarriak.