Inspiraciencia zientzian inspiraturiko kontaketa-lehiaketa da. Zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituen ekimena da; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko gune irekia. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da; era pertsonal askean, eta sormen literarioaren bitartez, lehenago imajina ezin zitezkeen errealitateak arakatuz.
- Zientzian inspiraturiko gaia duen eta jatorrizkoa den kontaketa bat aurkezten duen edozein pertsonak har dezake parte, lehiaketaren edozein hizkuntzatan (euskara, katalana, gaztelania edo galegoa).
- Jatorrizko testuek euskaraz, katalanez, galegoz edo gaztelaniaz izan beharko dute, argitaratu gabeak eta ezin izango dira beste deialdi, lehiaketa edo sari literarioren batean sariturik egon. Ezta edozein euskarritan edo blog pertsonaletan argitaraturik agertu ere.