Zer da Inspiranciencia?

Literatur sormena zientziara hurreratzeko tresna gisa

Inspiraciencia zientzian inspiraturiko kontaketa lehiaketa da.

Ekimen honek, zientzia eta literatura bateratuz eta fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko aukera sortu nahi du. Bere helburua literatur sormena sustatzea da, parte hartzaileek pentsamendu zientifikora askatasun osoz gerturatu eta errealitate berriak irudika ditzaten.

Nor gara?

INSPIRACIENCIA 2018
FIKZIO ZIENTIFIKOA

Modalitate bakarra

Gehienez 800 hitzeko kontaketa laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Partaide bakoitzak lau kontaketa aurkez ditzake gehienez, kontaketa originalak izanez gero eta hizkuntza ezberdinetan idatzita egonez gero.

Kategoriak

Lehiaketak bi kategoria ditu: Helduak (18 urtetik aurrera) eta Gazteak (12 eta 17 urte artean)

PARTE-HARTU!

About us

FEYNMAN Accesita

Richard Feynman fisikariari edo bere obrari buruz aritzen diren kontaketentzat.

Hizkuntzak

Kontaketak euskaraz, katalanez, gaztelaniaz edo galegoz idatzita egon daitezke.

Literatura eta zientzia

Inspiraciencia ez datza kontaketetan soilik. Lehiaketaz at, hainbat ekimen antolatzen dira zientzia eta literaturaren arteko harreman eta elkarlanean sakontzeko asmoz, hala nola, hitzaldiak, ikastaroak, ikasgelarako proposamenak, irakurgaiak, etab Ekimen hauek hainbat hiritan antolatzen dira, deialdia irekita dagoen bitartean. Programa kontsulta ezazu.