Skip to main content

Snegovik

Fiore

Zientzia-fikziozko eleberrien kasu zoriontsuan, arimek giza uhin zerebraletatik
zuzenean ateratako gertaera irudimentsuak kausa horrengatik bizimodua ateratzera
besterik irakurri ez zituztenak; beren bizitza espetxeratuen hurrengo uneetan hain
gertaera bitxiz gozatuak izango dira, ezen errealitate berean bakarrik gerta baitaitezke.
- Fiore Di Martino
1. kapitulua
Gau iluna izan zen Bielorrusako kostaldean. Zurezko paretek kirrinka egiten zuten eta
tximiniako plakek alboetan jotzen zuten etengabe. Ondoez horrek Jonahri lo egitea
galarazten zion. Izan ere, Jonahren aitak il egin ziren duela 6 urte. Jonahk bere
bizitzako 22 urte guztiak zeramatzan galdera konplexu baten erantzuna argitu nahian.
Nork salbatu zuen egun hartan?
Atzo izan balitz bezala gogoratzen du; Bere gelan zegoen bere ama Katalinek osagaiak
prestatzen zituen bitartean, eta aita bidean zetorren afaria ehizatu eta gero.
Bat-batean, garrasi bat entzun zuen sukaldean, bere ama zen, lapiko batekin buruan
bortizki kolpekatua. Zur eta lur, Jonah korrika joan zen kanpora aitaren laguntzaren
bila. Zoritxarrez, norbaitek egin zioten tiro bere aitari bere armarekin. Bere gorputza
aitaren odolez margotutako elurrezko panpina baten ondoan zegoen. Azken hau ezer
ez balitz bezala agertu zen, gizaki baten tamainakoa zen. Orduan Jonah korrika joan
zen aitaren arma hartzera. Gero, etxean sartu eta azken tokira arte begiratu zuen,
barruan inor ez zegoela ziurtatzeko. Baina beranduegi zen, gizaki itxuragabetu baten
itxura zuena agertu zitzaion atzean pasilura itzultzean. Gutxi gorabehera 2 metroko
altuera zuen batez beste, zainak soinaren alde guztietatik irteten zitzaizkion eta
ezkerreko besoa eskuinekoa baino askoz luzeagoa zuen. Esperimentu bitxi hura
Jonahri oldartzear zegoenean, gizon bat agertu zen bera salbatzera. Lehenik,
belaunean jo zuen. Horren ondorioz, Abominazio hura deskontrolatu eta lurrera erori
zen, eta, ondoren, zurezko aulki bat apurtu zion bere buruan. Berehala kendu zion arma
Jonah txikiari besoetatik, eta tiro egin zion buruan, izaki hark eguzkina berriro ikus ez
zezan. Eskerrak emateko aukerarik eman gabe, gizon hura kanpora joan zen korrika,
eta ilunpetan desagertu zen, aita zenaren irudia ikusten geratu ondoren.
2. kapitulua
Dembora asko lo egin gabe egon ondoren, Jonah konturatu zen zerbait ez zebilela
ondo. Gutxien espero zuenean, pareta, aurrez aurre, balantzaka hasi zen uniformeki,
tanke baten barruan ura balitz bezala. Orduan, gizon lerden batek erabat zeharkatu
zuen pareta, eta erabat geldirik geratu zen berriro.
Une horretan bertan, Jonah zerbaitez ohartu zen:
Baina zer nolako burkoak!