Skip to main content

Pantaila bikoitza

Lucia

Ane esnatu egin da. Edo agian ez. Begiak ireki ditu, baina ez daki ordua, ez daki zer egun den, ez daki zer egingo duen gaur, nork daki zer egingo duen gaur?. Leihoa zabalik, haizea sartzen da, zerua urdin argiko kolera hartu du gaur. Eguzkia begira identifikatua sentitzen da; norabiderik gabe, helbururik gabe, hemen eta han aldi berean, bizirik egotearen askatasunean.

Ohetik altxatu gabe, entzun ditu kalean pausoak, ahotsak, txakurren zaunkak. Ez daki nora doazen, ez daki nondik datozen, eta horrek lasaitasuna ematen dio. Inork ez die non egon behar duten esaten, ezta galdetzen. Inork ez die zalantzan jartzen bizitzearen helburua bizirik egotea dela. Kafetegira jaitsiko da, agian, edo agian ez, agian gero, edo orain, baina gaur ez badu kafetegirik nahi, buelta emango du eta ibiltzen hasiko da, noraezean, inoren begiradaren menpe. Elektroi herrian, hori da zoriona: aukera guztiak irekita egotea. Uhin moduan bizi dira, bizitzeko modu desberdinak daude aldi berean.

Ane paseo bat eman eta kafetegira doa, inspektore bat agertzen da bapatean. Grises jantzita. Ile motza, motzegia, naturala ez den modu betea. "Zer egiten duzu hemen?" galdetzen die kafetegiko jendeari. Bat-batean, guztiek justifikatu behar dute bere existentzia. Anek ez daki zer erantzun. Isilik geratzen da. Inspektoreak begira geratzen zaio. Segundo horretan, zerbait kolapsatu da barruan. Askatasunaren zati bat galdu du.

Kafetegiko jende guztia, auzoko jende guztia bezala plazara jun dira denak, eta herri honetan naturala ez den modu batean, denak gauza berdina egiten hasi da. Dena plazan eserita irakurtzen geratu dira. Ane, nahi edo ez nahi, berdina egin du.

Inspektorea egoera berria ikusita, bapatean pozik jarri da. “Horrela bai, denak gauza bera egiten, denak norabide berdinera juten, horrela funtzionatzen du mundua ongi” esan du i herritik jun aurretik. Inspektorea jun bezain bizkor berreskuratu dute denek askatasuna eta normaltasuna bueltatu da.

Hilabeteak aurrera doaz. Inspektoreak geroz eta maizago bisitatzen du herria, gehienetan dago inguruan “zer egiten duzu?” galdezka. Jendea poliki-poliki pertsonalitatea aldatuz doa. Aneren lagun Miren, amets handiak zituena, bulego batean hasten da lanean, arratsaldeetan gimanisora doa eta beti eramaten zituen janzkera arraroak alde batera utzi ditu. "Egin beharrekoa da", esaten du, baina begiak itzali zaizkio. Beste lagun bat, Iker, ezkondu eta haurrak izaten ditu, "horrela izan behar da bizitza". Inork ez du gehiago amets egiten. Guztiek dute ordutegi bat, helburu berdina, funtzio berdina, bide bat. Denak bide berdina, bide bakarra. Aneren herri maitea uhin bat izateari utzi dio, partikula zurruna bihurtzen ari da.

Gau batean, Anek ezin du lorik egin. Zerbait gaizki dagoela sentitzen du, baina ez daki zer. Leihotik begiratzen du kalera. Polikinaka lokartu da.

Hurrengo goizean kafetegira joan zen, goizean goiz. Han eseri, kafe bat eskatu, eta itxaron. Handik ordu erdira, inspektorea agertu zen. Berriz ere galdezka, berriz ere jendeari hurbilduz. Ane gauza batez konturatu da, inpektoreak erantzun guztiak kuaderno batean apuntatzen ditu. Anek ez zion begirik kentzen. Bihotzak taupaka. Eta orduan gertatzen da: inspektorea Aneri galdetzen dio, eta honek, koadernoa mahaiaren ertzean utzi du, segundu batez, arretarik gabe. Anek inpultso bat sentitu du. Eskua luzatu, koadernoa hartu, eta bere poltsan sartu. Inspektoreak buelta eman, koadernoa bilatu, ez aurkitu, aurpegia aldatu, eta Anek lasai-lasai: "Agian beste mahi batean utzi duzu". Inspektoreak kafetegia miatu, kezkatuta. Eta Anek, poltsan koadernoa zuela, irten egin da lasai-lasai, paseoan, ezer gertatu ez balitz bezala.

Etxera iritsi, atea itxi, eta koadernoa mahai gainean jarri. Eskuak dardara egiten zioten. Orduan kuadernoa zabaldu du. Lehen orrialdea: izenak, datak, orduak. "Miren: lan bila. Onartua". "Iker: ezkondu egingo da. Egokia". "Jone: umeak izango ditu. Zuzena". Orrialdeak pasa ahala, konturatu da: denak dira etiketak, definizioak, erantzun zuzenak. Ez dago "ez dakit"rik, ez zegoen ziurgabetasunik. Orrialde batean, gauza desberdin bat ikusi zuen “Elektroi herria bide bakarra hartzen du. Ez dago zalantzarik. Herri definitua”.

Orduan, koadernoaren azken orrialdeetara pasa da. Eta han, marrazki bat agertzen zen. Diagrama bat. Pantaila bat, bi zirrikituekin. Eta pantailaren atzean, detektore bat. Orduan ulertu du. Ez da kasualitatea. Ez da bere irudimena. Koadernoak erakusten dio egia: bere elektroi herria partikula edo uhina den jakin nahi du inspektorak. Esperimentu batean daude. Pantaila bikoitzaren esperimentu erraldoi batean. Eta inspektorea, behatzailea da. Eta koadernoa, emaitzen liburua. Eta denak, berarekin batera, partikula bihurtu arte neurtuak izaten ari ziren.

Anek koadernoa hartu eta altxatu egin da. Bere lagunak deitu nahi ditu, bildu, esan: "Esperimentu batean gaude! Behatzaileak kolapsatu egiten gaitu! Bi zirrikituetatik igaro gaitezke, ez bakarrik batetik!" Baina eskua telefonoan jarri duenean, zalantza egin du. Agian… , pentsatu du, esaten badiet… Mirenek jakingo du bere ametsak ez direla galdu, lapurtu egin dizkiotela. Ikerrek jakingo du bere ezkontza ez dela aukera bat izan, behartutako norabide bat baizik. Eta gero, zer egingo dute? Agian haserretu, agian negar egin. Baina gero? Nola askatu?

Ez dakit.

Anek koadernoa itxi eta kafetegira bueltatu da.