Skip to main content

Miozito zelulaziztrina

Urbisu

Bazen behin zelula bat Miozito izenekoa. Miozitok lan egiten zuen egun eta gau, baina honela ere ez zitzaion iristen dirua berak nahi zituen kapritxoak erosteko.
Jada nekatua zegoen honetaz, eta honela zion “26 urte lanean eta ez naiz inoiz taberna batean ere eseri. Oso nekatua nago!!!”.

Baina egun batean Neuronak Miozitoari entzun eta hau esan zion:

-Zergatik zaude hain haserre? - galdetu zion Neuronak.
-Nekatua nagoelako. Lana egiten dut egun eta gau, eta oraindik ez dut nahi dudan ezer egin. - esan zion Miozitoak.
-Eta zergatik segitzen duzu lanean? - esan zion Neuronak haserre, ustez bera zela inportantea. Eta honela zioen bere buruari ”Nekatua, zergatik? Zelula sinple bat bazara zu gabe ere ondo egon ahalko nintzake.
-Ezin naiz gelditu. Bestela nola lortuko dut dirua, etxe bat eta familia zaindu zaintzeko? - Esan zuen larriturik
-Lasai, nik emango dizut dirua etxea eta familia zaintzeko. - Esan zuen. Zelula sinple eta ziztrin bat bakarrik zela pentsanez.
-Egiatan. Ez zaizu inporta. Benetan. Ez da broma bat izango ezta? - Esan zuen sinistu gabe esaten zegoenaz.
-Ez, ez, ez da broma benetan esaten nago. - Esan zion Neuronak berriro ere subestimatzen Miozitori.
-Mila esker. - Esan zuen eta azkar joan zen etxera jada diruarekin.

Miozitoa joan bazain laster hasi zen Neurona berriro ere subestimatzen gorputzeko zelula guztiei pentsanez beraiek baino hobea zela. Baina ez zekien inork nor zen benetan baizik heroia zela uste zuten. Baina beste batzuk ordea jeloskor zeuden.
Honela zioten beste miozito guztiek:

-Zein zintzoa den Neurona. - Esan zuen Ilargin izeneko miozito batek.
-Ia niri ere gustatuko litzaidake Miozitoa bezain suerte hori eduki. Ez du lan egiten eta gainera tabernan pasatzen du egun osoa. - Esan zuen Josuki izeneko miozito batek jeloskor.
- Ia. Egia da. Zergatik egin behar dugu guk lan? - Esan zuen Kantauri izeneko hirugarrengo miozito batek.
- Badakit zer egin dezakegun. - Esan zuen Josukik.
- Esan bada, esan. - Esan zuten Ilargin eta Kantauri miozitoek.
- Oso ona izan daiteke edo oso txarra. Izan daiteke ez oso ondo bukatzera. - Esan zuen Josuki miozitoak ez oso ziur esan ala ez esan.
-Esateko gizon! - Esan zuen Ilargin miozitoak pazientzia agorturik.
-Greba bat egin dezakegu. Inorrek ez badu lana egiten hondamendi bat izan daiteke eta hondamendi honek soldata gehiago edo ordu gutxiago lan egitera eragingo luke. - Esan zuen Josuki miozitoak ez oso seguru esatez zuenarekin.
-Nire ustez oso ideia ona da. - Esan zuen Ilargin miozitoak.
-Nire ustez ere bai. - Esan zuen Kantaurik.
-Baina nola egiten dugu miozito denek ados egotera. - Esan zuen Josuki miozitoa oraindik ez oso ziur.
-Nire ardura gelditzen da hori. - Esan zuen Ilarginek oso ziur beraz.

Honela miozitoak lanean segitu zuten Ilargin miozitoaren arduran uzten dena.

Egun batean miozito guztiak lehenengo miozitoak egindako batzarrera joan ziren.

-Hemen gaude gaur gauza oso berezi batez hitz egiteko. Gaur miozito guztiak elkartu gara greba batez hitz egiteko. Nekatuak gaude jada egun guztiak lanean egoteraz eta deskantsurik ez edukitzeraz. Hau onartezina da eta honetarako greba handi bat egitera pentsatu dugu, honetan egunak edo urteak behar badira egongo gara lan egin gabe, gure eskubideak kontuan izan arte. Honekin lan eskubideak lortuko ditugu. Nor dago nirekin greba hau egiteko!!! - Aldarrikatu zuen Ilargin miozitoak.

Hau esanda miozito guztiak hasi ziren oihuka eta saltoka, baiezkoa adieraziz.

Ordu batzuk geroago Neurona ohartu zen gertatzen zenaz, bere lagun batzuei entzunda. Hauek oso arduratuak zeuden miozitoen langabezia beraien eragiteaz edo hondamendi bat gertatzera. Baina Neurona ez zegoen urduri baizik haserre neuronak sumestimatzen zeudetenlako harien lanak.
Honela esan zien Neuronak jada haserre:

-Miozito zikin eta tonto batzuk lan ez egiteaz zaudete hain arduratuak. Lotsa emango zidaken neurona batzuk zaretela esatea. - Esan zuen Neuronak haserre.
-Baina beraiek gabe… - Hasi zen esaten Blewi izeneko neurona bat esaten.
-Baina ez boino. Zuk ondo dakizu nor arduratzen den zelulak ondo egoteraz eta beraien funtzioa egiteraz. Ezta? - Esan zuen Neuronak esaten zegoena moztuz.
-Egia da. Nola bururatu zait hori, mesedez. Zelula ziztrin batzuetaz arduratzen nago, gu garenean hoberenak. - Dio Blewik, Neuronak esaten zihoanari kasu eginez.


Honela utzi zuten beraien gatazkak eta lasai asko segi zuten lanean. Pentsa gabe zetorren hondamendiaz. Egun batzuk geroago zehazki 4 egun geroago neuronak energia gutxiago zuten eta gutxinaka gutxinaka hiltzen hasi ziren honela gorputz guztia desmadratuz. Jada ez zegoen energiarik ez kontrolik, jada ez zegoen ezer, honegatik gorputza funtzionatzen utzi zuen eta honekin batera zelula guztiak.
Honekin batera miozito eta neurona zelula guztiak ohartu ziren beraien egozentrismo eta akatsez. Miozitoak pentsatu zuen azken gauza izan zen bizitza luzea dela lanerako baina laburra bakoitzaren kapritxoetarako.