FREKUENTZIAK
Lorea Onddohandi
Nitrilozko eskularruak jantzi eta zauriaren lagin bat hartu zuen Maierrrek, Eppendorf hodian sartu eta eguna eta ordua idatzi zituen: 2026ko ekainaren 17a.
Duela lau hilabete iritsi ziren leku hartara Maier eta bere ahizpa Laia. Maierrek ez zuen gogo handirik horrelako bidaia bat egiteko, baina ahizpak umetatik amestu zuen Amazoniara joatea eta, azkenean, konbentzitu egin zuen berarekin joateko espedizio hartan.
Ahizpa bikiak haurrak zirenetik elkarrengandik banandu gabe ibili ziren. Elkarrengandik hurrundu ziren momentu bakarra unibertsitateko ikasketak egitean izan zen: Maier biofisikan graduatu zen, eta Laia biologian. Fakultate berean. Eta gogorra egin zitzaien! Azkenean, doktoretza ikasketak ere lantalde berean egitea lortu zuten!
Baina ikaska horiekin hasi ahal izateko bekaren ebazpenaren zain zeuden eta sei hilabete zituzten bitartean. Horregatik, egun bat bera ere galdu gabe, Amazoniara joan ziren, zituzten egun guztiak han igarotzeko asmotan.
Laiak den-dena ongi prestatuta zuen: hamaka zintzilikariak zituzten zuhaitzetan lo egiteko, arropa eta oinetako egokiak erosi zituen; eta Guarani etniako pertsonek interneten bidez emandako ikastaro batean ikasi zuen nola biziraun Amazonian, zer jan, zer edan, zein arrisku dauden... Maierrek oraindik ezin daki nola lortu ote zuen horrelakorik, ikastaro hori desagertu egin zen eta Laiak egin ondoren. Baina aitortu beharra zuen, oihanean sartu zirenetik han ikasitakoa guztiz baliagarria egin zitzaiela.
Abentura hura hasi zenetik bi aste igaro zirenean, bertako indigenak bizi ziren bailara batera iritsi ziren. Bi ahizpak konturatu zirenerako gerlariez inguraturik zeuden eta haiek arkuen sokak ongi tenkatu eta geziak neskei begira jarri zituzten. Maier urduri jarri zen:
- Nola aterako gara hemendik, Laia? Zer zioen zure ikastaro horrek horrelako egoerei buruz?
- Oraintxe ikusiko duzu- erantzun zion.
- Baina... - zer gertatzen ari zen ulertu gabe ahizpari begiratu zion “benetan ikastaroan zerbait zioen horrelako egoeretarako?”. Laiak oin bat aurreratu zuen, gorputza aurrerantz pixkana makurtu eta eskuak gorputzaren bi aldeetan jarri zituen, kaktus forman.
- Roju roiko haguã penendive.- esan zuen.
Gerlariek elkar begiratu eta arkuak eta geziak jaistearekin batera, haietako batzuk atzerantz mugitu ziren bi neskei bidea irekitzeko. Tribuaren bizilekura iritsi zirenean, buruzagiaren aurrera eraman zituzten eta Maierrek agur bera bera errepikatu zuen. Orduan, buruzagiak irribarre handi bat egin zuen:
- Tapeg̃uahẽporãite.
Maierren ezin zuen sinetsi handik aurrera bizi izan zuena. Deskantsatu eta lo egin zezaten etxolatxo bat egin zieten. Gau hartan, heuren etorrera ospatzeko (edo hori izan zen bikiek uste izan zutena) festa handi bat ospatu zuten suaren inguruan eta leher egin arte dantzatu zuten.
Hurrengo egunetan, ezer ez zitzaien falta izan. Jatekoa nahi adina ematen zieten eta, haurretatik hasi eta zaharrenetaraino, denak saiatzen ziren iritsi berriei laguntzen. Bi ahizpek tribuaren hizkuntza ez zutenez ulertzen, adi-adi begiratzen zuten inguruan gertatzen zen guztia.
Goiz batean, haur batzuekin sutarako egurra jasotzen ari zirela, suge handi batekin ezusteko galanta izan zuten. Umeetako batek, 6 bat urte izango zituen, adar bat lurretik jaso zuenean suge bat agertu zen bertan eta umeari hozka egiten saiatu zen. Laia zegoen ume haren ondoan eta pentsatu ere egin gabe haurra besoetan hartu eta hurrundu egin zuen. Berehala handik ihes egin eta tribuarengana itzuli ziren.
Laiak uste zuen sugeak ez zuela haurra ukitu ere egin, baina hortz batekin urratua egitera iritsi zen. Eta, bai, pozoina sartu zion gorputzera. Arratsalderako sukar oso altua zuen haurrak. Hori ikusita, herritarrak zerbait prestatzen hasi ziren. Erabat borobila zen etxola batera eraman zuten haurra eta leku haren erdi-erdian jarri zuten lurrean etzanda belar batzuen gainean, goxo.
Orduan, tribuko xamana kantuan hasi zen, eta musikariak ere pixkanaka kantu hari gehitzen joan zitzaizken: tanbor handi eta grabe bat, haziz egindako marakak, egurrezko xirula luze bat eta beste xirula txiki bat. Tribuko kide danak hasi ziren banan-banan abesten.
- Laia, konturatu zara musika dena frekuentzia berean sortzen dutela?- Maier harriturik zegoen.
- Gaixoei laguntzeko erritu bat izango da.
Ordubetetik gora egin zuten soinu frekuentzia horretan abesten eta, amaitu zutenean, haurra lurretik altxa zen eta bere amarengana joan zen sasoi betean.
Ordutik aste pare batera, tripetatik gaizki zebilen gizon bat, jandako guztia botatzen. Prozedura bera egin zuten: etxola borobilaren erdi gunean eseri zen gizona begiak itxita, eta tribuko guztiek parte hartu zuten kantuan.
- Laia! Gaur beste frekuentzia bat erabiltzen ari dira!
- Eta?
- Ba, zera... Laia, uste dut... - Maier erabat asaldaturik zegoen eta hitzak trabatzen zitzaizkion. - uste dut, soinu frekuentziarekin sendatzen dutela elkar! Bai... noski! Badakizu materia orok frekuentzia batean bibratzen duela? Eta asaldura bat dagoenean frekuentzia hori aldatu egiten da... beraz, gure gorputza gaixotu egiten da... eta berriro frekuentzia horretara itzularazten bada gorputza... badakizu zer esan nahi duen honek, Laia? Edozein gaixotasun sendatu daiteke! Begira etxolari, borobila da, soinua alde guztietatik dator, erdi-erdian kontzentratzen dira uhinak...
Hurrengo erriturako Maier prestaturik zegoen. Ahal zituen lagin guztiak hartuko zituen eta unibertsitatera eraman. Eskerrak eskularru batzuk eta oinarrizko ekipo txiki bat eraman zuen!
Bat-batean, golpe handi bat sentitu zuen Maierrek, lurra mugitzen ari zen.
- Iritsi gara, Maier! Nahiko lo egin duzu hegaldian. Orain munduko oihanik bereziena ezagutzera goaz: Amazonia!