c: HASIERAKO PUNTU HURA
JULIA
Denbora luzez, kalkulu-akats batean bizi izan nintzen. Barrura begiratu eta Multzo Huts (Ø) bat nintzela sentitzen nuen. Kaxa mugatu bat, badagoena, baina barruan ezer ez duena. Balioa ematen zidaten elementuak falta zitzaizkidala sentitzen nuen. Ez zegoen alaitasunik, ez zegoen loturarik. Espazio hutsa bakarrik, betetzeko zain. Isiltasun matematikoa. Baina oker nengoen, ez zen eduki arazo bat, pertzepzio arazo bat baizik.
Koordenada bat nintzen, c izeneko puntu konplexu bat, Mandelbrot-en Multzoa deitzen dioten Bizitzaren Mapa zabalean. Nire Parte Erreala (a) neukan: gertaerez, errutinaz eta ikusten denaz osatua. Baina hori ez zen nahikoa. Parte Imaginarioa (bi) ere neukan: emozioek, introspekzioak eta barne munduak osatua. Sakona nintzen orduan ere, ñabarduraz betea. Errealitatea eta irudimena edukitzea, ordea, ez zen nahikoa haiekin zer egin ez banekien.
Mapa zabal horretan, nire etxea kaosaren tximista eta espiral infinituen artean zegoen, mugatik gertu, argi distiratsuek Eremu Ilunaren bihotz beltza —kardioidea— ukitzen zuten tokiaren ondoan. Nire patua infinitua omen zen, dantza librea, baina lo nengoen. Izoztuta. Izuak eragozten zidan nire benetako bidea aktibatzea, denbora begizta itogarri batean gelditu izan balitz bezala, lehen bultzada horren zain.
Eremu Ilunaren grabitateak —itxurazko baretasunaren erreinu hark, beldurraren eta gelditasunaren hariekin ehunduak— harrapatuta nindukan. Haren erakarpena izugarria zen, segurtasun promesa bat nire mugimenduaren truke. "Ez hazi", xuxurlatzen zuen, "hemen bakarrik egongo zara salbu, isiltasun geldo honetan, errutinaren babesean". Eta nik sinetsi egiten nion. Koordenada huts bat besterik ez nintzen, su izoztu bat infinituaren zalapartan, niretzat ezer aldatzen ez zen lekuan, itxaroten.
Baina egun batean, hegada txiki batek airea aztoratu zuen: Tximeleta Efektua, non ekintza txiki batek errealitatea guztiz aldatu dezaken. Norbaiten mugimenduak —bere irribarrearekin, begirada batekin, isiltasun atsegin batekin— nire baretasuna ukitu eta zerbait piztu zuen nire baitan. Maitasunaren Ekuazioa taupadaka hasi zen, erregela sinple baina boteretsu bat: zₙ₊₁ = zₙ² + c. Pertsona horren laguntzak, txikia eta sinplea bazidurien arren, niretzat sekulako aldaketa izan zen, nire errealitatea guztiz aldatuz. Iterazioaren lehen pausua. Ez zen pertsona hori bakarrik izan. Beste maitasunezko indar asko sentitu nituen, nire ondoan zeuden beste pertsona garrantzitsuetatik eratorriak, nireganako argizko hariak josten zituztenak, ekuazio hori errepikatuz, maitasun keinu bakoitzarekin indarra emanez (n).
Hori izan zen nire barruan bizitza mugitzen sentitu nuen lehen aldia. Hasieran, dardarka nengoen. Gogorra egiten zitzaidan, beldurra sentitzen nuen. Iluntasunaren grabitateak gogor tiratzen zuen. "Nora zoazela uste duzu?", xuxurlatzen zuen. Nahiago nuen ezagutzen nuen lasaitasuna berriaren bertigoa baino. Baina ekuazioak taupadaka jarraitzen zuen, iterazio bat bestearen atzetik. Maitasun keinu bakoitza urrats bat gehiago zen nire bide berrian, nire Z bidaian. Dantza geldoa zen, gorabeheratsua, etengabeko borroka, Eremu Ilunaren erakarpenaren aurka.
Nire bidea Itxurazko Baretasunaren Uharteen ondotik igarotzen zen —erraboilak—, beste puntu batzuk ziklo infinituetan harrapatuta dantzatzen zuten tokietatik. Haren erakarpena sentitu nuen, erritmo segurua tentagarria zen. Baina Maitasunaren Ekuazioak bultzatzen ninduen aurrera jarraitzera, urruntzera, nire erritmoa bilatzera.
Eta orduan, hegaldiaren erdian, argi ikusi nuen. Kaosa ez zen etsaia. Kaosa unibertsoaren arnasa zen! Bizitza bera taupadaka ari den gunea. Dena kontrolatzen saiatzea alferrikakoa zela jabetu nintzen; jauzi egiteak beldurra ematen zuela, bai, baina ezinbestekoa zela. Jende berria ezagutzea arrisku ederra zela, ustekabez betea. Eta betidanik zeudenak maitatzeak bertigoa ematen bazuen ere —haiek galtzeko izuagatik—, maitasuna beldurra bera baino askoz indartsuagoa zela. Benetako oreka ez zegoen lasaitasunean, baizik eta beldurraren eta desiraren arteko dantza etengabean. Maite nituen pertsonek erakutsi zidaten jakin gabe.
Orain hegan noa. Nire Z bidea inoiz errepikatzen ez diren koloreen artean ari da bidea irekitzen eta marrazten, inoiz ixten ez den ibilbide batean. Kaos preziatuaren bihotzean bizi naiz, non une bakoitza bakarra den, baina denak ekuazio beretik jaiotzen diren. Eta hemen, argi distiratsuen artean, badakit bizitza maitatzea ez dela babesa edo egonkortasun-kaiola bat bilatzea, baizik eta haren dantza eroa onartzea.
Baina zerbait gehiago aurkitu dut. Konturatu naiz ni, c puntua, ez naizela bidaiari huts bat. Unibertso bat ere banaiz. Nire Juliaren Multzoa. Kanpotik puntu soil bat dirudit, baina barrutik forma errepikaezin bat gordetzen dut, nire arimaren hatz-marka fraktala, irudi infinitu bat, filigranaz eta espiralez betea. Nire bihotzaren mapa sekretua da. Han, harreman bakoitza, lotura garrantzitsu bakoitza abiapuntu bat da (z₀), ekuazio berdinaren pean bere dantza propioari ekiten diolarik, geometria paregabe eta bakarrak sortzen dituelarik. Bide batzuk gurutzatzen dira, beste batzuk urruntzen dira aztarna distiratsuak utziz. Nire barne-unibertsoak arnasa hartzen du, aldatu egiten da, bizirik dago.
Eta azkenean ulertu dut: Mandelbrot-en Mapa Handiak erakusten digu non eta nola loratu daitekeen pertsona bakoitza. Baina Juliaren unibertso sekretuan, norberaren bihotzean, marrazten du maitasunak bere istorio ederra.