Atomoaren mundua
Usta
Gizaki bat oinarri hartuta, begi bistaz ikus dezakegu, baita gorputzeko organoak, hezurrak eta enbrioia. Handik haratago sartzen bagara, mikroskopiko optikoz ikus daitezken zelula eta haren organuluak identifikatu ditzakegu. Baina sakonago begiratzen badugu, jada mikroskopio elektronikoa erabiliz, birusak eta proteinen loturak identifikatu ditzakegu. Baina gero eta gehiago hurbiltzen bagara, ikusezina den partikula oso oso txiki bat aurkituko dugu, atomo izenekoa.
Atomoa, inork ikusi ez duen partikula da, barruan, inork ez daki zer dagoen. Baliteke atomoaren barruan mundu bat egotea, edo gure mundua atomo bat izatea eta guk ez jakitea.
Orduan, zer da mundua? zein da errealitatea? Baliteke inork inoiz jakingo ez duen zeozer izatea baina, mundu hori existituko balitz, nolakoa izango zen? Baliteke hemengo minutu bat hango 1000 urte izatea, edo eguraldia? Baliteke haiek gu imagina ezin dugun eguraldi mota bat izatea, edo… Honen harira, milaka galdera sortu ahalko ziren.
Baina hipotesi hauek bakarrik hipotesi hutsak badira? Bakarrik atomoa partikula soil bat balitz, partikula azpiatomikoz osatua? Orduan, mundua gizakietan oinarrituko zen?
Egunero, teknologiak aurreratzen dira, horri esker, gero eta gehiago jakin dezakegu, baina aurkikuntza horiek gero eta galdera gehiago sortzen dituzte.
Imajina dezagun atomoak errealitatean existituko ez balira eta zientifikoek asmatu izan balituzte, egia esanda, atomo bat ez du inork ikusi. Hipotesi hau egia balitz, dena aldatuko litzateke eta ideologia anitzak sortuko litzateke.
Atomoaren barruan agian mundurik ez dago. Baina guk imajina dezakegu, eta hori da garrantzitsuena.
Zientziak gauzak azaltzen ditu, baina galderak beti geratzen dira. Agian inoiz ez dugu dena ulertuko, baina saiakera horretan aurkitzen dugu gure indarra.
Azken batean, mundua ez da bakarrik zer dagoen; mundua da guk zer ikusten, zer pentsatzen eta zer irudikatzen dugun. Horrela, guk ere mundu bat sortzen dugu.
Ustaritz Garratza Agirre