ZAHARRAK BERRI ETA BERRIAK ZAHAR

Kaixo,

Orain dela 86 urte jaiotako gizona naiz, bueno gizona baino zaharra, bere zimurrak ikusteko gai ere ez den zaharra. Medikuak esaten dit zaharra hitza ez dela komenigarria erabiltzea, adineko pertsona naizela dio, bai zea! Berak sinistuko du hori. Uste du txoratu egin naizela adinagatik eta errealitatea fikziotik ez dudala desberdintzen eta egia da, berak agindutako pirulak hartuta hala gertatzen zaidala baino bestela nere onean nago. Askotan, nazkatzen naiz egunero hartu beharreko medikazioa behar bezala hartzeaz jeiki bezain pronto pirula bat, gosaltzean bi pirula, bazkaltzean bestea, azukrea neurtu, apuntatu, beste pirula bat eta horrela egunero. Nekagarria da eta beraien koloreak egunean marrazten zaidan irrifar xume hori eragin arren batzuetan boikot egiten diet eta ez ditut hartu beharreko pirula guztiak hartzen.

Gainera, medikuak dio ardo kopa bat edatea, gazta zatitxo bat jatea edota ondutako elikagaiak hartzea “kontraindikatuta” daukadala. Beti bere hitz jaso horiekin, zein nazka! Bisita bakoitzero erdia ulertzen diot eta beste erdia, ulertzen dudan hori, ez zait bat ere gustatzen. Egia esan, ez diot inoiz bere indikazioei batere zentzurik topatu, zer kalte egingo dit neri gazta puxketa batek. Diagnostikoaren aurretik, Inaxiorekin astero geratzen nintzen ardotxo kopa bat hartzeko eta bere baserriko gaztarekin poteo txiki bat egiten genuen, gure gaztaroko momentuak gogora ekarriz eta orain ezinean nabil. Faltan botatzen dut biltzen ginen une horiek.

Orain bakar bakarrik nago, testu hau nere buruari idazten, bukatzerakoan irakurri eta zakarrontzira botako dut. Behin barneko korapiloa askatuta nere buruari entzuteko gai naizela iruditzen zait, ulertua sentitzen naizela eta horrek askatasuna ematen dit. Sentimenduak idatzitako hitz fisiko batean bihurtzea beharrezkoa suertatzen zait askotan, bulkada bat bezala sentitzen dut. Gaurkoan, bulkada triste bat.

Nire medikua depresioa dudala normalizatzea dio dela onena, adineko pertsona gehienek depresioaz jota daudela. Ba tira, aldatu beharreko zeozer izan beharko da, ezta? Askotan dementzia dela medio ez digute kasorik egiten pena emanten dugula, sufritzen dugula ere diote baina, inoiz geratu egin dira entzutera gure sufrimendua, inoiz galdetu al digute? Ez...
Gure hitzak balio gabe geldituko balira bezela da. Nik badaramatzat bizitzako azken urteak horrela eta nekatuta nago. Ezer ez doa hobera, gutxi barru nire errealitatea aldatzen joango da beraz bidezidor berri baten bila joango naiz sufrimenduarekin amaitzeko.

Agian behar nuen bakarra elkarrizketa bat zen, hori bakarrik, hain siplea. Elkarrizketa bat.

- Ate-hotsak - Kaixo aitona? Hor al zaude?


  • Hits: 144