Dantzariaren jauzia

Dantzariak jauzia egin aurretik, bere garunak, segundoetara iritsi ezin den denbora tartean, gorputz osora seinalea bidaltzen du (informazio eferentea). Mugimendua prestatzeko eta ekiteko. Dantzariak, bere barnean, beti izango dio jauziari beldur. Lurretik gora altxatzean, segundoetara justu iritsi daitekeen denbora tartean, airean dago. Une horretan, dantzariak gizakion izate xumea alboratzen du eta grabitatearen indarrak desafiatzen ditu.

Baina, desafioa ez da luzea, gizakia grabitatearen arauen menpe bizi da. Eta dantzariak, bere gizaki izaerara itzuli aurretik, berriro, garunak gizakiaren begiari ihes egiten dion denbora tartean seinaleak bidali behar ditu gorputz osoan zehar, berriro, lurrera doa.

  • Hits: 19

ESCOLA D'ESCRIPTURA

EUSKAL ETXEA

AEELG

EDITORIAL GALAXIA

METODE

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

EL HUYAR

AELC

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

IDATZEN