ATZERA BUELTATZERIK BALEGO...

ATZERA BUELTATZERIK BALEGO...

Askotan galdetu diot nire buruari denboran atzera eginez gero, zer aldatuko nukeen. Ez dakit. Munduaren historian gauza batzuk aldatuko baziren, gaur egun askoz hobeto egoteko aukera edukiko genuke. Baina denok dakigu denboran atzera egitea guztiz ezinezkoa dela.

Leire naiz, 16 urte dauzkat eta Arabako herri txiki batean guraso eta nire bi anaiekin bizi naiz.

2038-7-5
Etxeko ganbaran nago, nire txikitako gauzak ordenatzen. Liburu batzuen artean, aitonak oparitu zidan erloju zaharra ikusi dut. Erlojua begiratu dut. Arraroa da, funtzionatzen ari da. Baina aspaldian giltza eman gabe ezinezkoa da funtzionatzea!

Giltza ematen saiatu naiz. Ez dabil. Agian alderantzizko norabidean jiratuta… bai, lortu dut. Bat-batean gorputz osoan dardara bat sentitu dut. Ingurura begiratu dut. Ganbara aldatuta dago… 9 urte nituenean bezala dagoela dirudi. Erlojua begiratu dut, 2029-6-24a markatzen zuen, gaueko hamarrak.
Beheko solairura jaitsi naiz, aita eta ama albisteak ikusten ari dira. Oso gazte daude. Eta ume hori lotan?...Ni naiz! Egongelara sartu naiz, gurasoek ez naute ikusten, baina atea ireki dela bai antzeman dute. Ni haientzat ikusezina naiz. Baina nik egiten ditudan ekintzek eragina dute!
Denbora dexente egon naiz garai honetan, nire guraso gazteak begiratzen. Baina, nola bueltatuko naiz nire garaiera?! Urduritzen hasi naiz. Ezin nuen erlojuaren giltza aurrera eraman, eta atzerantz jiratuko banu denboran atzerago joango nitzateke. Beraz, alarmaren botoia sakatu dut. Berriro sentitu dut dardara. Nire garaian nago berriro.

Erlojua hartu eta nire logelara joan naiz. Gau osoa esna igaro dut.
Orain ulertzen ditut aitonaren hitzak erlojua oparitzerakoan: Leire kuttuna, erloju zahar hau ez da traste bat, garaia heltzen denean ordua adieraziko dizu.
Erloju honekin munduan gertatu diren gauza txarrak ekiditzea lortu dezaket!!
Argi daukat zein izango den lehenengo geldialdia: 2020ko pandemia mundiala.
Badakit ez dela erreza izango. Baina, plan bat daukat.

2038-7-6
Presidenteari gutun bat idatzi diot, hurrengo egunetan zer datorkion anonimoki kontatzen.
Egun pare bat itxarongo dut. Horrela, pentsatzeko denbora edukiko du. Baita gutunean jartzen duen guztia hitzez-hitz gertatzen ari dela ikusteko. Eta orduan nire aholkuak kontuan izateko.

2038-7-8
Bigarren gutuna idatzi diot. Honetan, tratu bat eskeintzen diot: poblazio guztia berrogeialdian jarri beharko du (bakarrik beharrezkoak diren lanak mantenduko dira: merkatuak, osasun zentroak,...) eta behar-beharrezkoa bada soilik atera ahalko da jendea etxetik. Argi azaldu beharko dizkio poblazioari arriskuak eta betebeharreko arauak zeintzuk diren. Herritarrak beldurtu gabe konzientziatzeko. Denok arazoaz arduratzen eta konponbidean parte hartzen. Orduan, dena kontrolpean daukatenean covid-19aren txertoa emango diet.

2038-7-9
Presidentearekin tratua egin dut. Poblazio guztia dago konfinatuta. Eta jendea birus hau ez harrapatzeko, medikuak etxez-etxe joango dira herritar guztiei txertoa jartzen. Pandemiaren ondorioak ezagutu gabe eskainiko banien, herritarrek ez zuten haintzat hartuko. Horrela, konfinamenduaren egoera eta txertoaren beharra ulertuko dute eta, egun gutxi batzuetan eguneroko bizitzara bueltatuko dira.


2038-7-17
Lortu dut!!! Pandemia mundiala sahiestu dut.
Bakarrik 200 pertsona inguru hil dira covid-19agatik. Pena ematen dit, baina egia esan bizitza asko salbatu ditut.
Oso pozik nago.

2038-7-18
Munduan erloju honekin gauza asko aldatu ahalko ditut. Nahiz eta ezagutza eta kuriositate hutsagatik bidairen bat egitea ere pentsatu dudan. Baita zuri, aitona, bisita bat egitera ere.

Eskerrikasko horren opari bereziagatik.
  • Hits: 15

ESCOLA D'ESCRIPTURA

EUSKAL ETXEA

AEELG

EDITORIAL GALAXIA

METODE

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

EL HUYAR

AELC

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

IDATZEN