Liburuaren misterioa



Kaixo ni Olaia naiz; gaur, nik bizitako istoria arraro bat kontatuko dizuet.
Nire gelan nengoen ikasten, hobeto esanda, nire gelan nengoen irakaslearekin eta lagunekin klase birtuala egiten. Irakasleak proposamen bat egin zigun, liburu bat idaztea. Hasieran harrituta gelditu nintzen baina gustatu zitzaiadan ideia, eta klasea bukatu orduko liburua idazteko gai bila hasi nintzen.
Hasieran ez nekien zer egin, baina bat batean, sekulako ideia etorri zitzaidan burura. Itxaron lasai, geroago esango dizuet liburuaren gaia edo hobeto esanda zuek ikusiko duzue zer gai den. Hitz eta pitz egiteari utzi eta istoriarekin hastera noa.

Nire etxeko apal batean liburu bat ikusi nuen, liburu normal bat hasieran, bueno hori ematen zuen behintzat. Orduan, liburua hartu eta orriak eta orriak pasatzen hasi nintzen, geroz eta orri gehiago pasa, orduan eta gogo gehiago nuen irakurtzen segitzeko. Zati batera iritsi arte, zati horretan oso gauza arraroak pasatzen hasi ziren, liburua itxi eta joan egin nintzen.

Baina zer gerta daiteke liburu bat irakurtzen ari zarela? Pentsatuko duzue seguraski. Hasieran ez ziren gauza arraroak, baina geroago bai. Lehenengo ez nituen jada hitzak ulertzen, geroago kosta egiten zitzaidan orriak pasatzea, ezin nuen gehiago! Ez nengoen nekatuta baina nire gorputza bai, ezin nuen zutik egon, gero, ezin nuen liburua eskuetan eduki, asko pisatzen zuen, gero eta gehiago… orduan irakurtzeari utzi, liburua itxi eta egongelarantz joan nintzen.

Hurrengo egunetan, ez nuen liburu hori berriz ireki nahi izan. Baina gelarantz joan orduko, nire begiek liburua zegoen apalerantz begiratzen zuten, nire nahiak irakurtzera bultzatzen ninduen, baina nire buruak liburu hori alde batera uztera.
Azkenean egin nuen, bai, liburua irakurtzen jarraitu nuen. Eta berriro ere, ez nion liburua irakurtzeari utzi nahi. Jarraitu eta jarraitu egin nahi nuen; gustatzen zaizun zerbait jatean bezala, ez nuen bukatzea nahi.
Zorionez ez zitzaidan egun batzuk lehenago bezala gertatu, oraingoan zerbait are arraroagoa gertatu zitzaidan.

India hitza agertu zen liburuan kolore urdinez, oraingoz ezer arrarorik ez, baina gero, konturatu gabe India hitza zapaldu nuen hatzarekin orria pasatzerakoan, bai urdinez zegoen hori, eta orduan pasa zen nire bizitzako gauzarik arraroena.
Nire aurrean portal bat agertu zen, beste mundu batera eramaten zaituen portal horietako bat. Nik, beldurtuta, ez nuen sartu nahi, baina portalean zehar haize oso gogor bat hasi zen, ni portal barrura eraman ninduena.

Orduan hasi ziren gauza arraroak pasatzen, gauza oso bitxiak!

Indian azaldu nintzen, gizon baten ondoan, ez nion ezer ulertzen baina berak ematen zuenez niri bai, portal horren barruan goxoki bat etorri zitzaidan ahora eta nik bota egin nuen, ez nekielako zer zen. Dirudienez goxoki hori jan izan banu ulertuko nioke.

Baina lasai, gauza ez da horrela bukatzen, bat batean ni hortik atera egin nintzen inora ere mugitu gabe, eta ez dakizuela non agertu nintzen? Ba, berriz ere nire etxean, liburua irakurtzen ari nintzen leku berberan.

Eta berriro ere portala ireki zen, oraingoan Erromarantz. Orain bai, oraingoan goxokia jan nuen. Eta beste gizon baten aurrean azaldu nintzen, ulertzen nion, oso gauza bixiak esaten zituen, zirudienez zerbait aurkitzen ari zen baina elkarrizketa hasi ordurako nire etxean nengoen berriz bueltan.

Berriro portalera sartu nintzen, baina oraingoan, nire eskubitara India ikusten nuen lehen zegoen gizona hantxe zegoelarik eta nire ezkerretara Erroma lehen ikusi nuen gizona ere, hantxe zegoela.

Ematen zuenez, biak zerbait bilatzen zebiltzan, nik ez nekien zer, minutu batzuk pasa zirenean bilatzen zebiltzana aurkitu zutela zirudien, eta ni poztu egin nintzen. Hala ere ez nekien zergatik poztu behar nuen, ez bait nekien zer bilatzen zebiltzan.

Berriz ere, portala ireki zen, nire etxean nengoen berriz ere, liburua ireki eta beste leku batera nindoan, oraingoan ez nekien nora. Bazirudien liburuak zerbait erakutsi nahi zidala, baina nik ez nekien zer.
Berriz ere, leku misteriotsu batean azaldu nintzen, beste gizon bat ondoan nuela. Arabian, bai Arabian! Hantxe agertu nintzen. Leku guztiak liburuan agertutakoak ziren, baina nik ez nekien zergatik.
Bueno, oraingoan, zirudienez, honek mikroskopio txiki bat zuen eskuan, lurrean begiratzen hasi zen; lurrean, paretean, eta leku guztietan. Ematen zuenez, honek ere, aurkitu zuen behar zuena, lehen sentitu nuen sentimedu berdina sentitu nuen, berriz ere ez nekien zergatik!

Berriz ere portala ireki eta etxera bueltatu nintzen.
Minutu bat ere pasa gabe leku ezberdin batean nengoen, beste gizon bati begira, Holandan, ez nekien zergatik baina geroxeago deskubritu nuen. Gizon honek zirudienez, Anton Van Leeuwehuek izena zuen, nik ezagutzen nuen izen hori! Baina ez nekien zertaz, orduan ikusten jarraitu nuen. Honek mikroskopio hobeak egin zituela zirudien baina nik oraidik ez nekien zertarako, zirudienez honek ez zuen inork nola egiten zituen jakiterik nahi. Ezer jakin gabe etxean nengoen berriz ere.

Liburua irakurtzen jarraitu nuen, ikusi nuen istoria hau guztia mikroskopioak nola asmatu zireneko istoria zela. Orduan konturatu nintzen zer bilatzen eta zer aurkitzen zuten gizon haiek, nire bidaia guztiari zentzua harrapatu nion.

Beraz horrela izan zen mikroskopioen aurkikuntza. Zoragarria!
  • Hits: 13

ESCOLA D'ESCRIPTURA

EUSKAL ETXEA

AEELG

EDITORIAL GALAXIA

METODE

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

EL HUYAR

AELC

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

IDATZEN