Mundua aldatzeko bidea

2022/04/16
Gaur egun milaka eta milaka pertsonak, munduko bazterrik urrunetatik eta herrialde guztietatik wifia egunero erabiltzen du. Wifia erabiltzen duten pertsonek ez dakitena da, emakume batek sortu zuela, Hedy Lamarrek. Hedyk ingeniaritzako ikaskuntzak hasi zituen baina aktorea izateko aukera izan zuen eta ikasketak utzi zituen. Bere pelikulak ikusten zituen empresa bateko jabearekin ezkondu zen eta ingeniaritza ikasketak amaitu zituen.

Austria 1941/ 25/ 05
Vienan nago, nire etxean, ohe-gainean ezer egin gabe. Nire senarra, John, batzar batean dago Naziekin, beraien armamentuak diseinatu eta sortzen dituelako. Batzuetan ni ere Nazien batzarretara joaten naiz, Jhon umore onez dagoenean.
Etsita, nekatuta eta dohakabe sentitzen naiz. Ez dut Johnekin ezkonduta jarraitu nahi. Txarto tratatzen nau eta ez dit uzten nire ametsetako lana egiten. Ez du niregan pentsatzen eta orain nik benetan nahi dudana antzeztea eta hegazkin bat hartzea da. Johnekin nagoenetik, nire ametsa, Estatu Batuetara joatea izan da aktoresa izateko.
Bat-batean Maria sartu da logelara.
Egunon ,Maria - esan dut bera pertsianak igotzen ari den bitartean.
Egunon, Hedy, zelan esnatu zara gaur? Arrautza frijituak egin dizkizut gosaltzeko.
Eskerrik asko Maria, orain joango naiz: Esan diot. Mariak pena ematen dit, Johnek neu baino okerrago tratatzen duelako. Berarekin ihes egitea, gustatuko litzaidake baina berak beldurra du eta esaten diodan bakoitzean ezetz esaten dit, John gure bila etorriko dela uste duelako.
Leihoetatik Viena hiria ikusten dudan bitartean, arropa jantzi dut, gero gosaltzera joateko. Arrautzaren gorringoa ogiarekin jaten dudan bitartean, indarrak hartu ditut ihes egiteko, eta aireportura joateko taxi bat eskatu dut. Mariari esan diot bidaia motz bat izango dela Parisera, baina egia esango banio ere ez lioke ezer esango Johni , laneko bidaia batean baitago. Bi egunetan bueltatuko naizela esan diot, baina berak sumatzen du ez naizela bueltatuko eta pena handia ematen dit hemen uzteak. Jhoni gutun bat idatzi diot presaka eta korrika, ez naizela inoiz bueltatuko azaltzen eta izenaz ere aldatuko dudanez bila ez etortzeko eskatzen. Ordu biak laurden gutxitan taxia hartu eta arratsaldeko zazpietarako hegazkinean sartuta nago. 12 ordu izango dira Austriatik Washingtonera.
Wasintonera heltzean jendeak ezagutu egin nau. Sinadurak eskatu dizkidate eta jendeak nire pelikuletako izenekin deitzen dit. Antzeztu egin ditudan pelikulak askoz ospetsuagoak dira hemen Austrian baino.
Kontuan nuen diruarekin hostal bateko logela bat alokatu dut. Nire ondoan dagoen gelan norbait pianoa jotzen ari da. George deitzen da eta berehala lagunak egin gara. George pianista denez antzoki batean lan egiten du. Bertan lan bat aurkitu dit eta biok batera lan egingo dugu, Frenesi musikalean.
Bigarren mundu gerra hasi da eta Alemaniarrak oso aurreratuta daudenez saiatuko naiz aliatuei laguntzen, Johnek eta Naziek gerra galtzeko. Aliatuekin hitz egiten saiatu naiz, baina, ezetz esan didate. Alde batetik, ez dira nitaz fidatzen eta bestetik, barre egin dute aktoresa famatu batek gerran lagundu nahi duela entzutean. Ez dakite Johni eta batez ere, nire ikasketei esker zer egiteko gai naizen. Johnekin joan nintzen bileretan, Alemaniarrek erabiltzen dituzten armak eta teknologia ezagutzeko aukera izan nuen. Aliatuekin izango dudan hurrengo elkarrizketara ez naiz esku utzik joango.
Geogerekin geratu naiz izan dudan ideia azaltzeko. Pianoarekin lotutako ideia: pianoaren 88 frekuentzia desberdinen eskala bera erabiliz torpedo teledirijituak interzeptatzeko sistema bat lortu nahi dut. Hau espektro hedatuan seinaleak modulatzeko teknika bat da: danbor pare bat zulatu eta zinkronizatzen lortzen da, 88 frekuentziak konbinatuz. Kontrako bandoko norbaitek seinaleren bat hartuko balu ere, ez lukete asmatuko zein frekuentzia izango den hurrengoa.
* * *
Hurrengo astean Hedyk eta Georgek bere asmakizuna aurkeztu zioten Estatu Batuetako armadari. Hauek ez zuten bere balioa ikusi, ez zuten bigarren mundu gerran erabili. Azkenik, beraien asmakizuna kubako gerran erabili zituzten misiletan frogatu zen, arrakasta handiz.
Hedy Lamarr hamarkada horretako aktoresarik politena eta asmatzailerik garratzitsuenetarikoa izan zen. Baina Estatu Batuetako Armadak bere asmakizuna izango balitz bezala patentatu zuen eta Hedyren izena filmetan bakarrik agertu zen.
Hurrengo urteetan berak asmatu zuen aparatuari esker, GPS-a eta Wifi-a asmatu ziren, Hedyren 88 frekuentzien asmakizunean oinarrituz. Beraz, esan dezakegu Hady Lamarrek gaur egungo aparaturik famatuena eta erabilgarriena sortu zuela, hau da, wifia, eta ez zuela merezimendurik jaso.
  • Visto: 83