Phonden meategiak

Shaha Doktoreak eta Middletonek 8 urte zeramaten batera lan egiten, Phonden minerala aurkitzeko nahiarekin, ezaugarri bereziak dituen arroka mota baita, eta horrek hain berezi eta preziatua egiten du. Phondenak barruan zuntz moduko harizpiak dauzka, eta hauek gizakion burmuinaren antzera jokatzen dute, horregatik, adimen artifizialdun androidean sortzeko mundu honetan existitzen den materialik onena da.
Dena den, material hau soilik behin ikusi izan dugu gizakiok, orain dela 23 urte Mark Grant Doktorea aurkitu zuenean. Jazo zen arazoa izan zen gaur egongo teknologiak ez zituztela,beraz, mineral horrek dauzkan erabilpenak ez ziren ezagutzen. Zorionez, Shaha eta Middlleton munduko zientzialarien elitean egon ziren, baina, bere lukukerria halakoa izan zenez mundu osoaren aurka agertu ziren, ikerketa lanekin jarraitu nahi zutelako.
Hasiera batean, Shahak unibertsitate batean egiten zuen lan, Phondenari buruzko ikerketak egiten, eta unibertistateak bere ikerketak finantziatzen zituen, baina espedizioa antolatu nahi izan zuenean bizkarra eman zion, eta beste baten dirua bilatzera joan zen. Momentu hartan, Middleton ezagutu zuen, Hegoaldeko mutil aberatsa, eta berarekin lanean hasi zen. Lehenengo momentuetan ez ziren guztiz ondo moldatzen, hala ere, haien helburua berdina zen, hortaz, taldean lan egitea aukerarik onena zela konturatu ziren eta lanean ondo aritu ziren 8 urte luzetan zehar.
Ikerketak ez zuen ondorio biribilik ematen, 2056ko apirila heldu zenera arte. Apirilaren 19ko gauan, Shaha laborategian zegoen,lortutako datu batzuk antolatzen, eta momentu horretan, bere eskumaldean zegoen ordenagailu batek zarata karrankariak egiten hasi zen. Shahak ezin zuen sinetsi pantaila begiratzean, Phonden iturri txiki bat aurkitu zuen ordenagailuak. Bere gorputza dardarka hasi zen eta ondoan zegoen aulki batean jesarri zen, sinetsi gabe. Harridura une horiek eta gero , telefonoa eskuratu zuen eta azkar batean Middletonen zenbakia markatu zuen.
Lau alditan deitu ostean Middletonek telefonoa hartu zuen, ahots zakarrarekin hitz egin arren Shahak esan zuenaz jabetu zen. Hasierako uneetan isilik geratu zen, baina, ziztu bizian guztiz esnatu zen eta laborategira abiatu zen. Bertara heldu zenerako, doktorea mapa batzuk begiratzen ari zen, mineral iturria, zehatz-mehatz, non zegoen aurkitu nahian.
Hilabete bat beranduago Iparralderantz bidea hartu zuten, Phondena aurkitzeko itxaropentsu. Itsasontzian abiatu ziren, izan ere, meatokia ozeano Artikoan zegoela ondoriaztatu baitzuten apirileko gau horretan. Itsasontzian denetarik zeramaten: janari mordoa, urpekaritza trajeak eta itsaspekoa bestelako ekipamendu berezia, laborategiko materiala eta bestelako tresnak, denak mineral hori aurkitzeko tresnak. 81°13'07.5"N 21°37'15.9"E kordenatua zen meategiaren kokapen zehatza, eta zientzialariek hara joateko asmoa zuten.
Bertara heldu zirenean egin zuten lehenengoa laborategi txiki bat prestatzea izan zen, ikerketa lanak egiten jarraitzeko. Hori egin eta gero, Shahak itsaspekoa prestatu zuen, baina uretan murgildu baino lehenago Middleton begiratu egin zuen, momentu hori gertatzen ari zela bermatu nahian. Segundo batzuek ostean, Shahak, ozeanoaren sakontasunerako bidea hartu zuen, bere bizitzako altxorraren bila.
Gero eta beherago egotean, orduan eta argitasun gutxiago zegoen, beraz, itsaspekoaren argiak piztu eta Middletonekin hitz egiten hasi zen, honek nora joan esaten zion bitartean. Behera eta behera joan zen, eta irratia gero eta txarrago entzuten zen, izan ere, Middleteonekin zuen komunikazioa guztiz eten egin zen eta, soilik, zarata zorrotzak entzuten ziren. Puntu horretan doktorea izutzen hasi zen, eta gainazaleko bidea hartzeko zorian zegoenean aurrean zegoen ikusi zuen.
Bat-bateko argia sortu zen, eta Shaharen begiak ikusten zutena sinesgaitza zen. Phondenez osatutako egitura erraldoia zeukan aurrean. Hori amets bat ez zela ziurtatu zuenean, itsaspekoaren mandoak hartu eta phondena hobeto ikusteko hurbildu zen. Zuri eta arrosa argi koloreko minerala zen, eta gertutik begiratzean barruko zuntzak ikusten ziren. Bi alditan pentsatu barik, itsaspekoak zeraman kamara berezia atera eta argazkiak ateratzen hasi zen.
Ordu batzuk beranduago, Middleton eta Shahak errefortzuak eskatzen ari zen, mineral erraldoi hori ateratzeko baliabide gehiago behar zituztelako. Mundu osora zabaldu egin zen berria, eta hurrengo goizean minerala ateratzeko hainbat eta hainbat itsasontzi agertu ziren, apartako tresnekin, baita kazetariak ere. Azken hauek milaka galdereekin bonbardatu zituzten zientzialariak eta teleberri eta egunkari guztietako portadetan agertu ziren.Jende guztia adi zegoen ozeano Artikoan gertatzen ari zen jakin nahian. Joan ziren pertsona eta zientzialari guztiekin bildu ziren eta operazio berezia prestatu zuten, Phondena itsasoko sakontasunetik ateratzeko.
Aste baten buruan, 13 tona inguru pisatzen zuen mineral erraldoia itsaso barnetik ateratzea lortu zuten eta itsasontzi handi batean garraiatu egin zuten kostalderantz.
Shaharen eta Middletonen lanak haren fruituak izan zituen eta aurkikuntza horri esker, hurrengo urteetan abantaila ikaragarriak egingo ziren adimen artifizialaren arloan.
  • Visto: 80