Gutuna

Egunak, asteak, hilabeteak igaro ziren. Ez zen egon erantzunik. Bat batean, txirrina entzun nuen. Atea irekitzera joan nintzenean harrituta geratu nintzen nire aurrean neukanarekin. Ez nituen ezagutzen bi gizon horiek baina oso bitxiak ziruditen.

- Einstein jauna?- galdetu zidan haietako batek.
- Ni neu. Nork galdetzen du?- erantzun nien, oraindik harrituta nire unibertsitateko bulegoan agertu zirelako.
- Estatu Batuetako Etxe Zuritik gatoz, Franklin D. Roosvelt presidentearen izenean. Zuk bidalitako gutunaz hitz egin nahiko genuke.

Gustura hartu zuten eskeini nien kafea eta nire bulegoan zeuden besaulkietan eseri ginen hitz egitera.

- Zuk emandako informazioaz baliatuta proiektu bat abiaraziko dugu. Manhattan proiektua deiturikoa. Beste zientzialari batzuk egongo dira eta zuk ere parte hartzea nahi dugu.
- Ez dakit ba... Zertan datza zehazki?
- Gutunean agertzen den bezala, bigarren mundu gerrari amaiera emango dion arma nuklearra garatzeko aukera dugu uranioa erabiliz.
- Ez dut parte hartuko-. Ez nuen parte hartu nahi hain beste suntsiketa sortuko zuen proiektu batean. Arma horrek ez zuen bakarrik bigarren mundu gerrarekin amaituko, familia askorekin baita.

Proiektuarekin aurrera jarraitu zuten, Bohr, Feyman eta Oppenheimerrek parte hartu zutelarik. Lise Meitnerrek, nik bezala, ez zuen parte hartu nahi izan. Berarekin lan egiten zuenak, berriz, Otto Hankek , parte hartu egin zuen.
Manhattan proiektuan garatu zuten bonbak Hiroshima eta Nagasaki hirien gainean bota zituztenean, abustuaren 6 eta 9an, min handia hartu nuen. Irratitik entzun nuen, ezin nuen sinetsi egin zutena. Hainbeste bizitza hutsera botata, hainbeste familia galdu eta hainbeste hildako haur... aldatu ezin den datu historikoa da.

Bonbak eragindako suntsiketa atmosferatik ikusi ahal zen eta tenperatura eguzkiaren gainazalekoa baino altuagoa izan zen. Ezin dut ezta imajinatu Hiroshima eta Nagasakiko biztanleek jasan behar izan zutena. Gainera, horietako batek bizirauteko gai izango balitz, ez luke asko iraungo, erradiazioak poliki-poliki hilko zuelako, heriotz motela eta mingarria sortuz.

Albistea entzun ondoren, gertatutakoa berraztertu nuen, gutuna Roosvelt-i bidali ezean, zarrazki hau gertatuko litzake?
  • Visto: 242