Nire ametsa betetzeko prest

Nahia naiz, 27 urte ditut eta nire istorioa kontatuko dizuet. Txikitatik medikuntza gustatu izan zait. 5 urte nituela nire pelutxeak hartu eta gaixoak bezala zaintzen nituen. Batzuetan, istripu baten bidez zati bat puskatzen zitzaien eta orduan nik josi eta tirita bat jartzen nien. Beste batzuetan, tenperatura oso altua izaten zuten eta izotza jartzen nien.
Orduan, ez genuen diru arazorik eta oso zoriontsu ginen aita, ama eta ni. Bai ondo irakurri duzun bezala “oso zoriontsu ginen”. Nire ama, nik 7 urte nituela, hil zen auto istripu batean. Nire aita oso gaizki pasatzen ari zen eta nik ezin nuen ezer egin bera animatzeko. 14 urterekin nire aita oso gaizki jarri eta hospitalera joan zen. Minbizia zuela esatean bihotza erori zitzaidan. Nik ez nekien zer egin. Urte hartan ez nintzen oso ondo ibili eskolan, baina hala ere aurrera pasatzea lortu nuen. Ia egunero joaten nintzen aita bisitatzera.
Zer ikasi nahi nuen galdetzean irakasleek, pentsatu gabe medikua izan nahi nuela esaten nien. Oso gustoko nituen zientziarekin erlazionatzen ziren gaiak. Zientzia proiektuetan beti 10ak ateratzen nituen.

Batxilergoko azkeneko urtea, nota haiekin nik nahi nuen unibertsitatera sartzeko aukera izango nuen. Kurtso hartan ez nintzen aita bisitatzera joan. Egunak ikasten eta lanean pasatzen nintuen. Lana egin beharra neukan nire ikasketak eta aitaren tratamenduak ordaintzeko. Oso justu ibiltzen nintzen diruarekin, nola gastatu pentsatu beharra neukan beti. 5 urtetatik ari nintzen dirua aurrezten nire ametsa betetzeko, medikua izatea. Horretarako unibertsitate on batera joan behar nintzen eta diru asko behar zen bertara sartzeko.
Egun batean, hospitaletik deitu zidaten eta oso arraroa iruditu zitzaidan. Telefonoa hartu eta lehenengo hitza entzun ahala negarrez hasi nintzen. “Sentitzen dut, zure aita gaur gauean hil da”, esan zidan hospitaleakoak. Telefonoa lurrera bota nuen eta negarrez hasi nintzen.
Lanera joatea utzi nion eta eskolara ere bai. Oso gaizki pasatzen ari nintzen eta diru gabe nengoen. Nire apartamendua ordaindu beharra neukan eta ez nuen dirurik. Ez neukan familiakorik inguruan, ezta lagunik bere etxera joateko. Ezin nintzen kalean gelditu, orduan txikitatik gordetako dirua neukala gogoratu nintzen. Ez nuen diru hori gastatu nahi, baina egin beharra neukan lo egiteko toki bat nahi banuen. Itxulapikoa ireki eta bi hilabetetarako dirua neukala ikusi nuen. Orduan pixkat lasaitu nintzen. Hurrengo egunean ordaindu nuen. Nire aupegia ispilu aurrean begiratzean pena eman zidan. Nire buruak pena ematen zidan. Begiak gorrituta, begi poltsa izugarriak nituen eta oso zikina nengoen. Ia bi aste nijoan etxetik atera gabe. Orduan, pentsatu nuen “baina zer ari naiz egiten? Momentu hau hala ere helduko zen”, dutxatu egin nintzen, zerbait jan eta kalera atera nintzen paseatzera.
Ondo egin zidan haize freskoa hartzeak. Eserleku batean eseri nintzen, bertan txoriak ikusi nituen txio-txioka eta hegan. Zerura begiratu, eta nire aita bertan gustora egongo zela pentsatu nuen. Nire aita dagoeneko nere bizitzatik joan zen eta nire bizitzak aurrera segitzen zuen, ezin nuen horrela jarraitu eta lanean eta ikasten jarraitzeko motibazioa bueltatu zitzaidan. Hurrengo astean lanean hasi nintzen berriro eta zor guztiak kendu nituen. Gainera, ez nuen aitaren medikamenturik ordaindu behar eta diru gehiago aurrezteko aukera neukan. Azterketa guztiak berreskuratu nituen (ez zen lan erreza izan). Unibertsitatera joateko dirua aurreztu eta nahi nuen Unibertsitatera sartu nintzen. Oso nota onak atera nituen, asko gustatzen zitzaizkidan gaiak zirelako. Graduatu eta urte batera ospitale batean hartu zidaten.

Orain bertan nago eta oso gustura nago. Umeak, helduak… nola sendatzen diren ikusten ditut, naiz eta beste batzuetan ez diren sendatzen, baina gehienetan sendatzen dira. Nire aita ezin izan nuenez sendatu, beste pertsona batzuk sendatzen saiatzen naiz nik pasa nuen momentu berdinetik ez pasatzeko.
  • Visto: 49