HANKA FANTASMA

Berriro altxatu nintzenean, lehen sentitutako hanka mamu bat bezala desagertu zen. Eta hanka horren oheko aldean zegoen hutsuneak mina eragiten zidan. Ez nuen ezer ulertzen.

Astebete lehenago, etxean nengoen aspertuta. Arratsaldeko bostetan, dei bat jaso nuen. Mikel zen, nire lagun minena. Iluntzean ea motor lasterketa bat egingo genuen jakin nahi zuen. Niri, hasieran, alferkeria eman zidan. Baina azkenean konbentzitu ninduen.

Nire aitaren motorra hartu, eta Mikelekin topatu nintzen gure auzoaren alboko zelaian. Buelta eta lasterketa batzuk eman eta gero Mikel aspertzen hasi zen.
-Goazen errepidera. Hori mila aldiz dibertigarriagoa izango da.- Proposatu zidan berak.
Ni apur bat zentzuzkoagoa nintzen bera baino, eta ideia hura txorakeria hutsa iruditu zitzaidan.
-Ez izan kakati bat eta anima zaitez!!! Urteak eta urteak eman ditugu praktikatzen zelai honetan eta oraindik ez gara ausartu errepidera joatera.- jarraitu zuen esaten Mikelek.
Berak esaten zuena egia zen eta nire ustez nahiko ongi prestatuta geunden, karneta ez eduki edo autoeskola batera ez joan arren.
-Ados, baina ezin gara oso urrun joan. Hamarretan etxera heldu behar dut eta.- erantzun nuen hasperen egin eta gero.

Motorrarekin nire laguna jarraitu nuen. Une osoan, batak bestea aurreratzen saiatzen ari ginen eta oso barregarria zen. Momentu batean, Mikel harrapatu nuen eta berak abiadura arindu zuen. Ni adrenalinaz beteta sentitu nintzen eta ezin nion azeleratzeari utzi. Lasterketan kontzentratuta geudenez, ez ginen konturatu kontrako norabideko errepide batean sartu ginela.

Mikelen aurretik nindoan. “Ez nauzu harrapatuko!!!” oihu egin nion nire lagunari, atzera begira. Burua berriro errepiderantz biratu nuen. Orduan, argi indartsu bat ikusi nuen nire aurrean eta auto baten klaxonaren soinua entzun nuen. Gogoratzen dudan azkena da oreka galdu nuela eta suntsituta geratutako motorraren irudia.

“Ume gaixoa! Hain gaztea izanik, berriro ikasi beharko du nola egin eguneroko bizitzako jarduera asko”. Esan zuen korridorean zegoen erizain batek erdi esnatu nintzenean. Baina ez nion garrantzirik eman, edonori buruz hitz egin zezakeelako. Orduan, min handia sentitu nuen estalita neukan ezkerreko hankan. Gelara sartu zen erizanari azaldu nion sufritzen ari nintzen mina. Berak lasaitu ninduen eta berriro lokartzeko gomendioa eman zidan. Nik berak esandakoa bete nuen eta berriro lotara itzuli nintzen, jasanezina zen min hura agian desagertuko zuelakoan.

Berriro esnatu nintzenean, nire gorputzaren gaineko izarak nahasita zeuden eta konturatu nintzen ezkerreko hanka fata zitzaidala. Oso desorientatuta sentitu nintzen eta nire buruak ezin zion utzi birak emateari. “Nola da hau posible?” galdetu nuen neure buruari. Duela ordu batzuk min izugarria nuen hanka honetan eta sentitzen nuen. Une horretan,sendagilea sartu zen logelan.

-Zoritxarrez, ezin izan genuen zure hanka salbatu. Hurrengo hilabeteak apur bat gogorrak izango dira, hanka bat gabe eta protesi batekin bizitzera ohitu beharko duzulako.-aitortu zuen emakumeak.
-Baina lehen esnatu naizenean hemen zegoen...- esan nuen negarrez. Gainera, min izugarria nuen eta orain desagertu da. Nola da hori posible??!!
-Hori askori gertatzen zaie, hain zuzen ere, pazienteen %80 baino gehiagori.- erantzun zuen ni lasaitu
nahian- Gorputz-adar fantasma esaten zaio eta gertatzen da zure garunak oraindik gune bat
daukalako gorputz adar horrentzat. Hau da, nabaritzen duzu baina fisikoki gorputz adar hori ez dago.
Zoritxarrez, hilabete batzuk gehiago iraun dezake.

Sendagilea arrazoia zuen . Hurrengo hilabeteetan, azkura, mina, hotza, mugimendua eta presioa sentitu nituen hanka horretan. Baina begiratzen nuen bakoitzean ez zegoen ezer. Horrez gain, gurpil-aulki bat erabiltzera ohitu behar izan nuen. Hala ere, gehiago kostatu zitzaidan mina sentitzea hankarik gabe bizitzea baino.

Gaur egun, protesi batekin bizi naiz eta bizitza arrunta daramat. Oraindik ere , sentitzen dut mina batzuetan, baina tratamenduen laguntzaz eta denboraren poderioz arindu eta desagertu egin da.. Gainera, motoa gidatzera animatu naiz berriro eta karneta atera dut. Oso zaila izan zen lortzea, berriro ikasi behar izan nuelako nola gidatu protesiarekin eta hasieran beldurra eman zidan berriro garraiatzeak. Baina ahaleginez eta irmotasunez lortu nuen. Horrez gain, prestatzen ari naiz lasterketa batean parte hartzeko. Lasterketa Handy-ESBK deitzen da eta parte hartu ahal dute edozein motatako desgaitasuna duten motorlariek. Irabaztea espero dut!!!
  • Visites: 76