Eta bizitza jarraitzen du

Ohiala pixkanaka pixkanaka hasi zen irekitzen eta jede guztia ari ziren txaloka bere eserlekutan. Ingurura begiratu nuenean, nire adiskideak ni bezain urduri ikusi nituen, baina dena pasa egin zen isilik geratu ginenean eta zuzendariak hasteko seinalea egin zigun. Jotzen hasi ginen eta minutu batzuen buruan, norbait gozakaiztzen hasi zen. Orduan, jendea niregana biratu egin zen. Jotzeari utzi genion eta nik ezer entzuteari ere. Lauso ikusten hasi nintzen eta handik segundo batzuetara lurrera erori eta dena beltz ikusi nuen.

Esnatu nintzenean, gela zuri batean nengoen, aparatu askorekin nire inguruan, eta nola nengoen jantzita ikusita, txabusina urdin bat neramala konturatu nintzen eta ez nire traje beltza. Harrituta nengoen eta jaikitzea erabaki nuen. Lehenengo ahaleginean, ohatilatik erori nintzen buruko minagatik. Berriro saiatu nuenean, erizain bat nota-block batekin sartu zen logelara eta bere atzean, gizon bat bata luze batez jantzita; Juan doktorea zen. Erizainak ohatilan etzaten lagundu eta medikuarekin bakarrik utzi ninduen. Antzerkian zer gertatu zen azaldu zidan. Zirudienez, desafinatzen hasi nintzenean, mundu guztia niregana jiratu eta gauzak galdetzen hasi zitzaizkidan. Entzuten ez nuenez gero, komunikatzen saiatu nintzenean ez zidaten ulertzen, harritu egin ziren eta anbulantzia bati deitu zioten eta alditxartu nuenean hona ekarri ninduten. Bi egun neraman lo eta froga batzuk egin zizkidaten gertatzen zitzaidan ikertzeko. Bat-batean, doktorearen aurpegia lehen baino serioago jarri zen eta esan zidan tumore zerebral bat neukala eta ez bazuten berehala kirurgiaz erauzten, ziurrenik ez nuela gehiago biziraungo. Hala ere, interbentzioak zekartzan arriskuak azaldu zizkidan: garunean egotean garunaren zati bati kalte egin ziezaiokeen eta musika-hizkuntzarekin lotutako arloetan alterazioren bat eragin zezakeen. Beraz, ezin izango nuke saxofoia berriro jo. Esan zidan, halaber, kasu honetarako konponbideren bat egon zitekeela eremu horiek ez kaltetzeko, baina oraindik ez zekiten segurtasunez funtzionatuko al zuen. Konponbidea hauxe izan liteke; ebakuntzan nengoen bitartean saxofoia ukitzea, eta bat-batean desafinatzen hasten banintzen, garunaren zati hori ukitzeari utziko ziotela, asaldurarik ez egoteko. Une batez isilik geratu nintzen eta etxera joan nintekeela esan zidan, nire erabakia ondo pentsatzeko, erantzuna berehalakoa izan beharko zelako.

Arratsalde hartan bertan, ospitalera itzuli nintzen eta galdetu nion harreragileari ea Juan García doktorearekin hitz egin nezakeela eta elkartzena nire erabaki komentatu nion. Juanek erantzun zidan hurrengo goizean hasiko zela ebakuntza, denbora gehiago ez galtzeko. Beraz, saxofoia ekarri behar nuen, eta hona itzuli ebakuntza baino lehen burmuineko argazki batzuk egitera. Zutitu eta beste ex¡zer esan gabe alde egin zuen logelatik. Gero, jaiki nintzen eta opitaletik irten nintzen eta nire musika-tresnarekin itzuli nintzen. Iritzi eta harrean galdetu egin nuenen bezain laster, erizain batek logela batera eraman ninduen probak egitera, eta gero beste batera lo egiteko ebakuntzaren ordu batzuk lehenago.

Goizeko sei eta erdiak ziren esnatu nindutenean eta esku-ohe batean eraman ninduten
ebakuntzaren logelara. Han hamasei mediku gutxienez zeuden. Erizain maskaradun bat hurbildu zitzaidan eta lepotik heldu zidan lasaigarri bat emateko, interbenzioan minik ez edukitzeko. Handik minutu batzuetara, beste erizain baten aurrean nengoen jotzen lasai-lasai. Bat-batean, doinua oso desafinatua entzun genuen, eta sendagileak beldurtu egin ziren eta operazioa gelditu zuten. Ordura arte ukitutako gunea konpondu egin zuten, ingurukoa kalteturik gabe mantentzeko. Ebakuntzarekin aurrera jarraitu zuten eta bukatutakoan mediku eta erizain guztiak atera ziren logelatik.

Hurrengo goizean, erresonantzia bat eta proba batzuk egin zizkidaten, emaitza ikusteko. Zorionez, dena ondo atera zen. Handik aste batzuetara alta emango zidaten eta etxera itzuliko nintzen.

Hurrengo hilabeteetan, behin baino gehiagotan joan behar izan nuen ospitalera probaren bat egitera, eta dena ondo atera zenez gero, berriro hartu nuen nire karrera. Gaur egun, ebakuntzari esker Madrilgo Orkestra Sinfonikoan parte hartzen dut eta kontserbatorio batean klaseak ematen ditut, eta gainera bizitza asko salbatu dira nire esperimentuari esker.
  • Visites: 77