Inspirazientzia (Javier Santaolalla)

Gaur egun, Espainia mailan hainbat programa daude jendea entzuteko aukeragaz. Hauetako askok, entretenimendua dute helburu, beste batzuk eguneroko gauzaz informatzeko, beste batzuk irakasteko daude… Baina bereziki nire gustukoa den Podcast bat dago, “The Wild Project” izenekoa. Jordi Wild arduratzen da programa honetaz eta YouTuben ikus daiteke. Podcast hau programeei buruz aipatu ditudan ezaugarri guztiak barneratzen ditu, hots, eguneroko gertaerei buruz hitz egiten da, beste batzuetan gauzak irakasteko kapituluak daude eta bestelakoetan entretenimendu moduan ikus dezakegu. Izan ere, astero gutxi gorabehera, pertsona berri bat eramaten da eta 2 orduko elkarrizketa bat izaten du Jordik. Horrela esanda aspergarria dirudi baina, jendeak beti du mila gauza aipatzeko, bata aurrekoa baino interesgarriagoa beti. Noski, aipatzekoa da joaten den jendea, edozein gauzatan espezializatuak direla edo bakoitza bere bizitzari buruzko gauza harrigarria kontatzeko ditu beti. Badago pertsona bat bereziki gustuko izan dudana joan den bakoitzean, Javier Santaolalla du izena. Hau, Fisikoa, Ingenieroa, Partikulen fisikari buruzko doktorea eta Zientifiko dibulgatzailea da. Ikerketa espazialen nazioarteko zentroan eta Ikerketa nuklearraren organizazio europearrean lan egin du. Horregatik, Podcastera joan denean fisikari buruz hitz egin du hainbat gai desberdinei buruz; besteak beste, dira aipatutako gauzak:

Zientifiko batek jainkoarengan sinestu dezake?
Galdera hau egin ziotenean, asko harritu egin ziren bere erantzuna entzuterakoan, ez zuelako ezetz esan, hau da, zientifiko batek ez zuen jainkoaren existentziaren aukera baztertu. Gainera, esan zuen ateoak arrogantzia puntu bat dutela eta ez dutela batere zientifikoek pentsatu behar duten moduan pentsatzen, hau da, zientzialari betek beti aukera guzti-guztiak ikertu behar ditu, batere baztertu barik. Behin ikertuta, ondoriozta dezakezu jainkoaren existentzia baina hori ez denez frogatu, ezin dezakezu jainkoaren existentzia ukatu eta frogatu ere ez. Halaber datu bat bota zuen, gizakiok unibertso osoaren %96 baino gehiagoari buruz ez dakigu ezer, horregatik, zientzian aurrerapenak egiteko aukera guztiak hartu behar ditugu, ikertu eta behin ikertzerakoan batzuk baztertu, baztertu behar badira eta beste batzuk hartu, hartu behar izatekotan.


Meteorito batek eroriko balitz, bizitza amaituko litzateke?
Dakigunez, dinosaurioekin amaitu zuen gauzarik garrantzitsuenetako bat, meteoritoak izan ziren. Batez ere erori zen bat “Chicxulu” izenekoa, 11kilometroko diametroa eta 180kilometroko krater bat eragin zuena. Honekin batera, normala da jendea arduratzea, baina gaur egun hau gerta daiteke? Javierrek azaldu zuen nola hainbat enpresa eta elkarte asteroideen aurkako ikerketa ikaragarriak egiten ari diren eta hauen aurka jokatzeko hainbat modu aztertu ondoren, ondorio batera iritsi dira. Gehienok, esango genuke meteorito hauek ekiditzeko hoberena identifikatzea eta jaurtigai batekin desagerraraztea dela, beste batzuek esango lukete atmosfera soilik hauei aurka egin ahal dioela baina hauek ez dira erantzun zuzenak. Asteroideek abiadura handiak hartzen dituzte eta masa handia dute ere badute, bi ezaugarri horiek eta gure jakinminean ez dauden beste propietate batzuen erruz, asteroide bat apurtuz gero airean bertan berriz elkartuko zen, hots, amarru magiko baten antza hartuko zuen zuen baina honek izen bakarra dauka, FISIKA. Bestalde, aukerarik egokiena izango zen asteroidea identifikatu eta gero eta bere norabidea Lur planeta gurutzatuko balu, haren abiadura moteldu edo arindu beharko genukeen, hau posiblea da eta askoz errezagoa misil bat asteroideari zentroan ematea baino. Baina talka egiterakoan, zuek jakiteko zein nolako arrisku maila handia dagoen, orain dela urte gutxi, Errusian, meteorito txiki bat atmosferan erre zen, nahiz eta lurretik hainbat kilometrora desagertu eta hainbat kristal eta jende zauritu izan zuen….

  • Visites: 89