Mutil hori

-Hogeita bost urte ditut, ez dut ez familiarik ez lagunik, istripuaren aurretik gogoratzen dudan azken gauza da autobidetik nindoala hondartzako etxerako bidean, oporrak igarotzeko.


-Ez duzu beste ezer gogoratzen?- galdetzen dio psikiatrak
-Ez. -Erantzuten du Adrianek.
-Eta… Esango ahal zenidake zertarako ari zaren hemen?- Galdetzen du psikiatrak.
-Barkatu, zertan ari GAREN hemen, esan nahi duzu, ezta?. Esango dizut… Beste edozein goiz batean bezala…
-Itxaron, zergatik “Garen”?- Eten egiten dio psikiatrak
-¿Ez duzu ikusten?, hor dago…- sinesgogor berriz.
-Tira, jarraitu hitz egiten.
-Ados, esaten ari naizen bezala…Beste edozein goiz batean bezala, etxetik irten nintzen, Alacanetako oporretako bidaian, gidatzen nengoela pertsona arraro bat errepidean gurutzatu zitzaidan eta, hura saihestu nahian, nire helmugatik gertu dagoen zuhaitz baten kontra jo nuen. Esnatu nintzenean hemen nengoen, gela zuri honetan eta, aulki honetara lotuta; baina ez nago bakarrik. Zutaz gain, aurkitu nahi ez dudan pertsona ere dago.

Psikiatrak dena bere pazientearen irudimenaren parte zela ikusita, Adriani eskatu zion deskribatzeko. Adrianek xehetasun arruntak eman zizkion, hala nola, begi marroiak, altua, ile beltza… Baina xehetasun arraro samarrak ere eman zizkion: anputatutako besoak, aurpegi odoltsua, zauri sakonak belaunetan…

Hori esan eta berehala, Adrian ikaratu egin zen eta oihukatu zuen: ¡Horrela dago zuen errutik! ¡Ez dituzue nahi harenzauriak sendatu! ¡Atera gaitzazue hemendik!

Adrianen erreakzioa ikusita, psikiatrak lasaigarri bat injektatu zion hura lasaitzeko, eta berehala lotan geratu zen.

Adrian etxean zegoen, ezaguna iruditzen zitzaion jendez inguratuta, nahiz eta aldi berean inoiz lehenago ikusi ez zuen, errealitatera itzulia zen, eta han zegoen, mutil hura, besorik gabe eta zauriekin kotxeaz ia harrapatu zuen mutila, berari arretaz begiratzen eta telefonoz hitz egiten.

-Hemen dago, ikusten ari naiz oraintxe bertan. - Ez kezkatu bihar han egongo da. -mutilak telefonoa eskegi zuen

Momentu horretan psikiatra sartu zen gelan.
-Kaixo Adrian, zelan zaude? -galdetu zion espezialistak-
-Hemendik atera nahi nau eta beste leku batera erman, lagundu!
-Adrian, zertaz ari zara? Nork nahi du zu hemendik atera? Hemen ez dago beste inor, Adrian, zu eta biok bakarrik gaude gela honetan.
-Ez! Han dago eta berarekin eramango nau!

Minutu batzuetan isilika, Adrianek erlaxatzea eta espezialistari kasu egitea lortzen du.
-Entzun, eskizofrenia izeneko gaixotasun pairatzen duzu. Gaixotasun honek haluzinazioak, eldarnioak eta nahasmendu larriak eragin ditzake pentsamenduan eta portaeran.
-Ez da egia!-Esaten du Adrianek. -Erotuta nagoela pentsarazi egin nahi didazu.
-Ez Adrian, zure burua da. Istripuaren ondoren, beti pertsona bera ikusten duzu eta entzun ere egiten duzu. Nahiz eta egia esan, hura ez dago hor, zure irudimenaren partea da.
-Okertzen zara, ondo nago, hemendik alde eginnahi dut. Lagundu! -Oihu egiten du atsekabetetuta-

Momentu hartan hiru pertsona sartu ziren gelan, lehenago ikusitako hiru pertsonak ziren, baina ez zekien non. Momentu bat! Pertsona horiek lasaigarriak eragin zion ametsan zeuden, baina ez zekien nortzuk ziren.

-Eta zer esaten didazu pertsona horiei buruz, horiek ere nire irudimenaren ondorio dira, alazer?
-Ez Adrian, hau zure familia da, zure ama, aita eta ahizpa.
-Ez da egia, ez dira beraiek, nik ez daukat familiarik.
-Maitea -Esan zuen amak- Ni naiz, benetan ez nauzu gogoratzen?
-Ez dakit nor zaren- Erantzun zionAdrianek-
-Zure ama naiz, zurekin nengoen autoan, eta, istriputik esnatu ondoren, egunero hasi zinen pertsona bat ikusten baina ez zegoen inor. Benetan ez nauzu gogoratzen? -galdetu zuen berriro amak negar artean.
Ez -tematu zen Adrian-

Ordu batzuk geroago, Adrianen familia eta psikiatra elkartzen dira, eta espezialistak egoera azaldu zien:
-Adrianek eskizofrenia eta amnesia ditu istripuaren ondoren.
-Baina… istripu horrek hori guztia eragin dio? - Galdetu zuenaitak-
-Bai -Erantzun zuen espezialistak- Esnatu ondoren, Adrianek konplikazio kardiobaskular bat izan zuen, eta horrek amnesia eragin zion. Eta… eskizofreniari buruz…Adrianek gezurra esan digu, gaixotasun hori betidanik pairatu du, baina istripuaren ondorioz larriagoa bihurtu da. Gaixotasun hau gene kopuru txikiago baten herentziatik dator.

Amnesia hamabi ordu geroago desagertu zen, dena gogoratzen hasi zen eta eskizofreniaren aurkako tratamenduak bizitza normala egiten lagundu zion.
  • Visites: 69