MOUNSTRUO BATEN JAIOTZA

Hiru edo lau urte pasa dira istripu hartatik. Oraindik gogoratzen dut nola galdu nituen niretzako garrantzitsuak ziren pertsona guztiak, nola bihurtu nintzen beste gauza batean, gorroto dudan gauza bat. Gaur egun ihes egiten nabil militarrengandik. Haien aburuz, kalte bat naiz mundu honetarako baina hau ez da nire errua, nik ez nuen hau izatea erabaki.

2008ko ekainaren 20a, New York-en, Kalifornia. Nire emaztea eta biok joan ginen laborategira ikerketekin jarraitzeko, gure herrialdeko militarrek arma berriak nahi zituztelako gerra bat ekiditeko. Gamma izpiekin lan egiten ari ginen eta Militarren kapitaina presio handia sartzen ari zitzaizkigun proiektua amaitzeko.
- Bost egun gehiago dituzue proiektua amaitzeko, ez badago amaituta azken egunerako, kartzelara eramango zaituztet.
- Bost egun oso gutxi dira, ez dugu izpien potentzia neurtu ezta makina doitu ere, ezin dugu pertsonekin esperimentatzen hasi guztia ondo prestatuta egon arte.
- Hori ez da nire arazoa, amaitu zuen gauzak egiten eta hasi pertsonekin esperimentatzen, gizakien mugak gainditu behar ditugu soldadu hobeak izateko.
- Baina…
- Ez dut gehiago eztabaidauko, amaitu eta kito.
Korrika abiatu ginen laborategira eta deitu egin genituen taldekideak, hasi behar ginelako izaki bizidunekin esperimentatzen. Sei pertsona geuden sartuta laborategi berean, bakoitza gauza batekin eta arropa egokiena jarri ondoren, hasi ginen esperimentuekin. Arratoiekin hasi ginen, baina ezin izan genuen ondoriorik atera ez zelako ezer aldatzen haien itxuran. Gero ardiekin saiatu ginen eta aurrerapen bat lortu genuen, ez zen aurrerapen handia baina lortu genuen ardiaren tamaina eta indarra handitzea. Bi egun geratzen ziren gure proiektua aurkezteko eta ez ginen hasi probak egiten, beraz, gutako norbait sakrifikatu behar zen proba egiteko.
- Ez Betty! Zu ez zara sartuko gela horretara.
- Zergatik ez, Bruce? Zuk ezin duzu erabaki nor sartzen den eta nor ez.
- Hori badakit, baina ez dut nahi zuri ezer gertatzerik. Galtzen bazaitut, ez zait ezer geratuko.
- Bruce, segurua da, dena doitu eta prestatu dugu eta segurtasun neurri guztiak ere ezarri ditugu.
- Horrela bada, ni sartuko naiz. Nik onartu nuen esperimentu honen sorkuntza eta ez zaituztet utziko makina horretara sartzen ez dakigulako ondo funtzionatuko duen.
- Ziur zaude?
- Bai.
Gelan sartu nintzen eta han zegoen makinarantz abiatu nintzen. Ez zegoen buelta emateko aukerarik, esperimentu honek hainbat onura ekarriko zituen jendearen egunerokorako. Etzan egin nintzen eta prozesuarekin hasi ginen. Hainbat txerto jarri zizkidaten, bi besoetan, beste bi hanketan eta bakarra lepoan. Gamma izpiak piztu zituzten eta erredazioz bete zen gela osoa, dena kolore berdez beteta zegoen, ezin nituen nire lagunak ikusi, eta entzuten nuen bakarra haien oihuak ziren. Kezkatuta ziruditen, zerbait ez zegoen ondo, baina ezin genuen prozezua gelditu. Hogei segundo pasa ziren eta ez nituen nire lagunak entzuten. Zaztadak sentitzen nituen gorputz osotik eta konturatu orduko laborategi osoak eztanda egin zuen, eta entzun nuen bakarra izan zen Bettyren ahotsa “Bruce, lagundu….”. Hurrengo egunean etxe batetan esnatu nintzen, ez nekien non nengoen ezta zer gertatu zen ere, kalera atera nintzen eta galdetu nien hainbat herritarrei jakiteko non nengoen eta nola heldu nintzen leku honetara.
- Barkatu….Non gauz?
- Alabaman, Zergatik?
- Oh, jakinmina zen soilik.
ALABAMAN!! Nola heldu nintzen hona? arropa berria erosi izan behar nuen, ez nekien zer gertatu zen laborategian baina nuen arropa bakarra apurtutako praka batzuk ziren. Taxi bat hartu nuen Kaliforniara joateko eta jakiteko zer gertatu zitzaigun, baina heltzerakoan, militar talde bat nuen nire zain. Uste nuen galdetuko zidatela proiekturengatik eta zer ondorio atera genituen, baina hori ez zen kasua. Nigana hurbildu zen kapitaina, kontatu zidan gertatu zen guztia eta nire inguruan hainbat militar egoteko zergatia.
- Benetan ez duzula gogoratzen ezer?
- Ez. Oraindik ezin dut onartu esan didazuna, Betty eta beste guztiak…..hilda daude! Nik hil egin nituen…
- Bai eta kameratik ikusi dugunaren arabera, ezin dizugu kaletik joaten utzi, oso arriskutsua zara gizarterako, gertatu zaizuna…
- Zergatik ez? Ondo nago, ez zait ezer gertatzen!
- Zuk ez dakizu zertan bihurtu zinen erradiazioren ondorioz, ezin dizugu libre utzi eta horregatik etorriko zara gurekin.
Besotik heldu zidan eta tiraka hasi zen, ez nuenez kartzelara edo beste leku batera joan nahi, beraz, ihes egiten saiatu nintzen baina bi militar bota ziren nire gainean eta ezin nintzen mugitu, baina bat-batean, haserretzen hasi nintzen, nire gorputza eta muskuluak hazten hasi ziren eta nire azalaren kolorea gamma izpien antzekoa bihurtu zen. Militar guztiek apuntatzen ninduten beraien armekin. Hiru metroko altuera nuen eta oso gihartsua, baina ezin nuen nire gorputza kontrolatu. Militarrak tiro egiten hasi ziren baina ez zuen ondoriorik, kotxeak eta zuhaitzak apurtzen hasi nintzen, militar batzuk jo nituen eta ihes egin nuen plaza hartatik ez nuelako inor gehiago zauritu nahi eta hori egin eta gero konortea galtzen hasi nintzen. Kolombiara etorri nintzen munstro bihurtu nintzenean.

Gaur egun kafe industria batean lan egiten dut eta nire arazoarekin esperimentatzen dut. Ez dakit zein den konponbidea, ez dut aurrerapausu handirik egin, eta oraindik oso urrun nago nire helburutik, baina aurrerapen txiki batzuk egin ditut. Pilula bereziak sortzea lortu egin dut nire haserreak baretzeko, nire burua kontrolpean izateko, baina ez dut uste nire arazoa sendatzeko modurik dagoenik.
  • Visites: 72