minbizia duen bizitza

Nire izena Ander da eta nire bizipena-kontatuko dizuet minbizia izanda. Egun batean gaixo samar esnatu nintzen, idorreria eta odola aulkian. Baina ez nion garrantzi handirik eman eta bizitzarekin aurrera jarraitu nuen. Egunak igaro ondoren, gero eta okerrago sentitzen nintzen nekeaz, sukarraz eta idorreriaz Amak medikuarengana eraman ninduen eta han proba asko egin zizkidaten, zer neukan ikusteko. Medikuek probak amaitu zituztenean, kolon minbizia antzeman zidaten.

Berria, eman zidatenean, zur eta lur geratu nintzen, ezer pentsatu gabe eta ezer erantzun ezinik. Gogoratzen dut ama izututa ikusi nuela gertatzen ari zenagatik, eta medikua saiatu zenazaltzen nola eragin ziezadakeen gaixotasun horrek. HURRENGO PARAGRAFOA HEMEAN, JARRAIAN..

Medikua ama lasaitzen ahalegiten zen bitartean, bizitza eta gauza garrantzitsu guztiak aldatuko zizkidan egoera berrianeureganatze saiatu nintzen. Albiste honek kalte egingo dit, ez bakarrik niri, baita inguruko jendeari ere.

Larrialdietatik ospitaleratu ninduten, minbizia nahiko aurreratuta zegoelako eta hiltzeko arriskuan nengoelako. Egun hartan, medikuek lehen baino lehen ebakuntza egin beharko zidaten. Oso egun gogorrak eman nituen sukar handiz eta min jasanezinez. Edozein unetan hil nintekeela ere pentsatu zuten. Bi aste eman nituen behaketan, zerbait txarra gerta zitekeelak, eta, bi aste bete ondoren, medikuek etxera joaten utzi zidaten., baina eskolara itzuli gabe eta nire eguneroko bizitza egin gabe.

Bi aste eman nituen etxean ia ezer egin ezinik, ohetik mugitu ere egin gabe, eta egunean behin bakarrik ateratzen nintzen kalera. Denbora tarte horretan atseden hartu nuen bizitza den guztia estimatzeko. Galdera asko egin nion neure buruari: "zer da benetan zoriontasuna? Zer gertatzen da hiltzen garenean? Zer da hil aurretik pentsatzen duzun azkena? ".Familia arteann eta lagunekin egoteko denbora baloratzen ere ikasi nuen, azken finean lagunak eta familia funtsezko zutabeak direla uste dut. Gogoan dut amonak eta aitonak egunero bisitatzen nindutela nola nengoen ikusteko, eta etxeko gaileta gozo-gozoak ekartzen zizkidatela. Garrantzitsua dena eta ez dena baloratzen ere jakin nuen. Adibidez, jende askori garrantzitsua iruditzen zaio besteek berari buruz pentsatzen dutena edo arropei buruz pentsatzen dutena, baina benetan garrantzitsua dena bi gauza sinple direla uste dut: lehenik eta behin, osasunez ondo egotea eta zeure gorputza alkoholarekin, drogekin eta abarrekin ez pozoitzea. Bigarrenez, zoriontsua izatea da, zeu zaren moduan eta ez besteek nahi duten bezala, nire ustez, gehien pozten zaituena zeure burua maitatzea baita.

Etxean hilabete batez sartuta egon ondoren, normaltasun handiagoz atera nintzen kalera eta lagunekin ere gozatu ahal izan nuen. Jendeak penaz begiratzen zidan burusoil egoteagatik, baina pixkanaka ohituz joan nintzen. Nire bosgarren kimio saioa izan ondoren, hobeto sentitzen hasi nintzen;, hortik aurrera, gehien gustatzen zitzaidana egiten jarrai nezakeen;: futbolean jokatu. Txikitatik futbolaria izateko eta futbolari profesional gisa arrakasta izateko ametsa izan dut, eta orain mundu osoan zehar bidaiatzea eta kultura desberdinak ezagutzea da nire ametsa. Baliteke azkenean nire familia osoa bezala abokatua izatea, baina tira, ziur erretiroa hartzen dudanean mundu bila joango naizela.


  • Visites: 68