Zerutik borrokatzen

Eguna hastean, Jimena ,emaztea, eta biok paseatzera joan ginen. Goizero paseatzera irteten gara eta igandero bazkaldu eta ilobarekin pasatzen dugu arratsaldea. Astean bi egunetan jaso ohi dugu eskolatik, eta hirurok batera bazkaltzen dugu, Carla, Jimena eta hirurok.

Etxera iritsi ginenean, Jimena arduratu zen bazkaria prestatzeaz, nahiz eta berak ez zuen etxean jaten, egun osoa lagunekin pasatzera zihoalako. Alde egin zuenean, nire besaulkian eseri eta nire liburua hartu nuen mahai-gainetik. Harritu egin nintzen liburua agertzen ez zela ikustean, Jimenak agian beste nonbait gorde zuela pentsatu nuen, non utzi nuen oso ondo gogoratzen ez banuen ere.Bat-batean, Jimena etxean sartu zen.
-Kaixo! Zer moduz eguna lagunekin?
-Oso ondo, gainera, oso egun ona egin du. Zu zer moduz, asko aspertu zara?
-Pixka bat. Irakurtzen saiatu naiz, baina ez dut nire liburua aurkitu. Agian zuk beste inon gorde duzu… Ez dut gogoratzen non ote gorde dudan…
-Nik ez dut ukitu, ohiko lekuan egongo da.

Jimena zuzen zegoen, begiratu eta han zegoen.

Goizean txirrina jotzen hasi zen,familia osoa bazkaltzera gonbidatu genuen, nire urtebetetzea zelako.
Denak iritsi zirenean, mahaian eseri ginen bazkaltzen hasteko. Bazkaltzen ari ginen bitartean hizketan aritu ginen; aspalditik ez ginen denak batera elkartzen eta horren falta sumatzen nuen.


Hurrengo egunean gosaltzen ari ginela, txirrinak jo zuen.
Atearen beste aldean neska bat zegoen, haren aurpegia ezaguna iruditzen zitzaidan, baina ez nekien nor zen.
Jimenaren ahotsa entzun zen urrutira, Carla iritsi ote zen galdezka. Une horretan konturatu nintzen nire biloba zela, eta berehala esan nion pasatzeko.
Bazkaltzen amaitu genuenean Jimenari kontatu nion zer gertatu zitzaidan.

-Jimena, azkenaldian arraro sentitzen naiz, gauzak ahaztu egiten zaizkit,... Eta uste dut medikuarengana joan beharko nukeela lasaiago egoteko.
-Eta zergatik ez didazu lehenago esan?
-Hasieran uste nuen ez zela ezer larria izango.

Hurrengo egunerako hitzordua eman ziguten, kontsultara sartu ginenean azterketa bat eta hainbat galdera egin zizkidaten.
-Zenbat denbora daramazu horrela?
-Hilabete bat, gutxi gorabehera
-Ongi, egin dizkizugun frogetan ez zuen ezer jartzen. Adina izango da, baina gauza arraro bat ikusten duzu.

Lasaiago geratu nintzen adina besterik ez zela eta kezkatzeko ezer ez zegoela entzutean.

Hurrengo astean, esnatu nintzenean, ez nekien non nengoen, banekien gauza bakarra zen ohean etzanda nengoela, ondoan emakume bat nuela. Neure buruari galdetzen nion nor nintzen eta zer egiten ari nintzen han. Emakumea esnatu egin zen eta egun onak eman zizkidan, aspalditik ezagutuko banindu bezala.

-Nor zara zu?
-Antonio, txantxetan ari bazara, ez du graziarik, kezkatzen hasia naiz.
-Ez, ez dakit zer gertatzen zaidan, ez dakit nor naizen, ez nor zaren zu, ezta nongoa naizen ere.

Etxe osoan zehar gidatu ninduen eta apurka-apurka gogoratzen hasi nintzen. Ez dakit nola ahaztu zitzaizkidan hain gauza sinple eta garrantzitsuak. Berriro joan ginen medikuarenera, aurrekoan egin zizkidaten froga berberak egin zizkidaten berriro, goiz osoa eman genuen medikuan.

-Etorri zinenean, ezin zen ezer ikusi probetan, baina dementzia antzeman dizugu, Alzheimerra duzu eta gero eta larriagoa bihurtzen ari da. Alzheimer kasu asko daude, baina zuri oso azkar ari zaizu aurrera egiten. Prozesua moteltzen saiatuko gara.

Hitzik gabe geratu nintzen. Beldur nintzen. Ez nituen ahaztu nahi Jimena eta Carla, eta batez ere nor naizen. Galtzeko beldurrak hartu ninduen arratsalde osoan. Ez nekien Carlari nola kontatu ere, hamaika urte besterik ez zituen eta ez nekien ea ulertuko zuen.
Berria eman eta bi astera, Carlari kontatzea erabaki nuen. Ez zuen hain gaizki hartu, ziur zegoen dena ondo joango zela.

Gero eta gehiago ahazten zitzaizkidan gauzak, dena okerrera zihoan, baina Carlak gauza garrantzitsu guztiak post-it-etan apuntatzeko ideia eman zidan, eta horrela zerbait gogoratzen ez nuen bakoitzean papera bakarrik ikusi behar nuen. Nahiko ondo funtzionatzen zidan, errazagoa zitzaidan gauzak gogoratzea.

Oso azkar iritsi nintzen Alzheimerraren azken etapara, urduri nengoen. Jimenak asko zaindu ninduen azken hilabeteetan, baina ezin izan nion eskertu nigatik egindako guztia.

Gaixotasunak aurrera jarraitu zuen, ez nintzen gose eta egun osoa ohean ematen nuen mugitu ere ezin nintzelako. Astero mediku bat etortzen zen nola nengoen ikustera. Zoritxarrez, etorri zenazken aldian, Jimenari esan zion, oso tronbo larriak sortu zitzaizkidala. Tronboak odol-koaguluak direla azaldu zion, eta horregatik sei edo zazpi urte baino ez zitzaizkidala geratzen. Horren ondorioz okerrera egin nuen.
Ez nuenminik sentitzen, baina nahiz eta nire familiak esan ez, banekien min ematen ziela ni ohean geldirik eta hitzik esan gabe ikusteak.


Bederatzi urte geroago, nire bihotzak funtzionatzeari utzi zion. Medikuek uste baino bi urte gehiago bizi izan nintzen. Azken urte horiek aprobetxatzen saiatu nintzen nire familiarekin egoteko, nahiz eta ohean egon.

Carla graduatu zenean, Alzheimerra ikertzeko karrera bat aukeratu zuen, nik pasatu nuen bizipen beretik pasatzen ari zen beste pertsona batzuei laguntzen saiatzeko. Berak ezin badu ikusi ere, oso harro nago hain urrutira iritsi delako eta nigana gehiago hurbildu nahi izan duelako.

Geroago, borroka egin ondoren eta hainbeste denbora ikertzen eman ondoren, Carlak Alzheimerraren sendabidea lortu zuen. Hortik aurrera, ehunka pertsonak berreskuratu ahal izan dute oroimena eta beste edozein pertsonarena bezalako bizimodua eraman ahal izan dute.

Gaur egun, medikuntza arloan, Carla da pertsonarik aipagarrienetako bat.
  • Visites: 90