Esperimentu Berdingabea

Ostegun arratsaldean Aleix etxera goiz itzuli zen, baina azterketak zuela gutxi amaitu zirenez gero, denbora pilo geratzen zitzaion Koldori deitu arte. Mutilak denbora pasatzeko, gehien gustatzen zitzaiona egin zuen: teleskopioa erabili. Hamar urte zuenean, aitak oparitu egin zion, eta hortik aurrera, bere zaletasuna bihurtu zen. Gure planetatik haratago bizitzarik ote zegoen pentsatzea gustatzen zitzaion.

Bat-batean, bere ama sartu zen logelan eta ogitartekoa eskaini zion Aleixi.
– Aleix, maitea – esan zuen amak – merienda ekartzen dizut.
– Urdaiazpikoa, nire gustokoena! Eskerrik asko ama.

Hori esanda, Aleixek atea itxi zuen bakarrik egoteko asmoz. Koldorekin bideo-deia egiteko ordua zen, beraz, ogitartekoa jan zuen Koldorekin hitz egiten zuen bitartean.
–Aleix! Asmatu zer! Badakit geratu ginela bideo-jokoan jolasteko, baina beste plan hobe bat dut! Nire anaiak ezagutzen dituen lagun batzuk ditu, beste batzuk ezagutzen dituztenak, eta asmatu dut haiek zientzalariak direla.
– Lehenengo gauza, arratsalde on. Bigarrena, noiztik interesatzen zaizu zientzia zuri?
– Ados, badakit, baina ez dira zientzalari arruntak. Haiek denbora-bidaiak eta dimetsioak ikertzen dituzte, erlatibitatearen teoriari jarraituz. Ez al da interesgarria?
– Beno… bai … Eta horrek zer ekarriko digu?
– Pentsatu, faborez! Proba batzuetan lagunduko diegu eta horrela, zientzia proiektu interesgarria eta ahaleginik gabea izango dugu esku artean. Hamar bat jasoko dugu, bakarrik bizpahiru gauza ikasi beharko dugu eta… Voilà! Gainera, ez al dizulagunduko hortik daukazunteleskopio horierabiltzeak aurkikuntza berriak egiten?
– Ba, bai, horrela esanda zentzua duela… onartu behar dut.
– Ados. Zure etxearen aurrean dagoen autobus geltokian egon 15 minutu barru, eta ekarri dirua, lekua urrun dago eta.

Hori entzunda, Aleixek zapatak jantzieta kalera jo zuen bere itsulapikoan geratzen zitzaizkion azken txanponekin, autobusa ordaintzeko asmoz.
– Eta zu nora zoaz? – oihukatu zuen amak.
– Koldorekin geratu naiz, hamarrak baino lehen itzuliko naiz, lasai! – erantzun zuen Aleixek, atea ixten zuen bitartean.

Bidaia luze baten ondoren, lekura ailegatu ziren. Koldok Aleixi hain asaldutahitz egin zionean, laborategi handi, garbi eta ordenatu bat aurkituko zuela pentsatu zuen; baina lekua, ordea, nahiko tetrikoa eta beldurgarria zen. Hala ere, ez zuten azken hauaintzat hartu eta barrura sartu ziren zientzalariak topatzeko.
– Hauek zientzialariak badira, diploma eta guzti, jaitsi dadila Jainkoa eta ikus dezala – esan zuen Aleixek, iseka eginez.
Taldea gela handi eta ilun samar batean zegoen, elkarren artean hizketan. Aleixek eta Koldok ez zuten ezer ulertzen, baina argi zeukaten Koldoren anaiak beste lagun batzuk bilatu beharko zituela.
– Kaixo, Anna dago hemen?
– Motel! Koldo eta Aleix, ezta? Zatoztenirekin, gauza bat erakutsiko dizuet.

Annak korridorean zehar gela batera eraman eta han bere taldeak zuen helburua azaldu zien.
– Jakingo duzuenez, gure taldeak denboran zeharreko bidaiei eta dimentsio paraleloei buruzko ikerketak egiten ditu. Bada, duela lau hilabete inguru mezu kodetu bat bidali genion kanpoko jendeari, ea bizitza-erantzunik edo -seinalerik lortuko bagenu, horixe baita gure nahirik handienetako bat.
– Barkatu, baina nor da “kanpoko jendea” ? – galdetu zuen Aleixek.
– Ba, horixe da jakin nahi duguna! Han kanpoan bizitzarik al dagoen ikertzen ari gara, eta, proiektu honetan parte hartu nahi baduzue, zuen laguntza eskertzeko modukoa izangoda.
– Ados, ados, baina zer dira mundu paraleloak? – galdetu zuen Koldok.
– Hipotesi fisiko baten izena da Horren arabera, eta unibertso edo errealitate nahiko independente batzuk daudela usteda. Fisika kuantikoaren garapenak eta harien teoriaren garapenak multibertso bat egon daitekeela ikusarazten dute. Beste era batera esanda, momentu honetan baliteke beste "zu" bat unibertso paralelo batean gauza guztiz ezberdinak egiten aritzea.
– Hau uste nuen baino interesgarriagoa izango da – xuxurlatu zion Koldok Aleixi.
– Anna, zatozoraintxe! Mezu ezagunezina jasota! – oihukatu zuen laborategiko lankide batek, bat-batean.

Hori entzun eta berehala, lasterka itzulizen esperimentu-gelara, eta bertanzain zituen beste lankideak, apur bat urdurituta. Antza zenez, luzarotikespero zuten erantzuna azkenik jaso zuten! Laborategiko irratian interferentziak entzuten ziren, eta hitz solte batzuk baino ez ziren ulertzen. Tarte batean zehar, mezua deszifratzen saiatu ziren, baina berandu egin zenez, hurrengo egunerako utzi zuten.

Gau hartan bertan, Aleixek ezin zuen lorik egin. Ez zuen biharamunera arte itxaron nahi; estralurtarrek utzitako mezua entzun nahi zuen! Beraz, ohetik jaiki, arropa jantzi eta gaueko autobusa hartu zuen laborategi hartan ikertzeko asmoz. Arazoazen Koldok aurrekoan gidatu zuenez, Aleixek ez zekiela ondo non zegoen, eta buelta asko eman ondoren, basoan galduta eta autobuserako dirurik gabe ikusi zuen bere burua.
Bat-batean marka bat ikusi zuen gazteak lurrazalean, eta bere alboan, eraikuntza bitxi eta txiki bat zegoen. Ez zuen espero beste pertsona bat bertan bizitzerik, lekua oso urrun zegoen eta. Kontu handiz, azpiegitura txikira sartu eta ia hutsik zegoela ikusi zuen. Bat-batean, argi indartsu batek itsutu egin zuen, Aleixi hitzik gabe utziz.
Mutilak ez zuen sinesten ezta ulertzen ere, beraz, lankideei deitu zien laguntza eske. Hara iritsi zirenean, Annak arakatuzuen lekua. Hala ere, egurrezko kaxa bat zegoen, mahai baten gisa, gainean egunkari zahar bat zuena; "Adolf Hitler, Alemaniako diktadorea, Bigarren Mundu Gerrako irabazlea da" zen titularra.

– Hau nahiko arraroa da, baina gauza bakarra adieraz dezake... – esan zuen Annak.
– Zer?! – galdetuzuten denek batera.
– Agian gure esperimentua funtzionatu duela.
  • Visites: 91