NOR NAIZ?

2300 urteko otasilaren 24a
2300. urtea. Norberak jaiotzean, botere bat aukeratzeko aukera, gure DNA aldatuz. Eta botere hau ezin da 18 urte izan arte aldatu. Jaiotzean aukeratu genuen boterea aldatzekotan, botere aldaketa horren truke, edo dirua edo gure bitzako zenbait minutu eman behar ditugu.

Mundua, beste modu batean antolatu egin da. Gaur egun, soilik bi herrialde existitu egiten dira, Viena, edo aberatsen herrialdea, eta gurea, Banit, txiroen herrialdea. Lehenengoan, dirua, Baniten arratoiak egiten duten antzera, leku guztietatik atera egiten da eta harrigarria bada ere, abertats hauek gure gain bizi dira.
Bestalde, Banit herrialdean, metalezko etxe-bizitzetan bizi gara eta gure pribilegioek gure mundutik normaltasuna ezabatu den antzera, ihes egin dute. Beraz, segurtasun osoz esango nuke, klase sozialak bat-batean errotik desberdindu egin direla.
Nire izena, Lauria da. Baniten jaio nintzen; edo hori uste nuen nik. Nire boterea, ikusezintasuna da. Bai, ikusezintasuna. Zertarako balio duen zuon buruari galdetzen badiozue ere, botere honi esker, hementxe naukazue ni, orain eta hemen.
Vienenarako itsasontzi batean sartuta nago. Benitetik Vienara; harrigarria baina egiazkoa.Harrigarria, ni bizi naizenetik, ez dudalako bidaia hau egin duen inor ezagutu. Baina inor, zentzu literal eta haren osotasun osoarekin.
Ni, itasontzi honetan nagoen arrazoia, nire herrialdean inork gehiego ez duen ikusezintasun boterea erabiliz, itasontzian sartu nintzela da. Egunero, ikusezintasun boterea Benit herrialde guztian duen bakarra ni izatea nola den posible nire buruari galdetzen diot. Behin eta berriro. Euli bat zure etxean sartu eta handik ateratzeko egiten dituen saiakerak bezala, pentsamendu hau ez da gelditzen, eten gabekoa da.

Honen ondorioz, desberdina izan naiz beti, hitz beltz bat izan naiz horri zuri batean, zikindura beltz bat azal zuri eta garden batean, koral koloretsu bat ezkoloredunen artean, txori galdu bat, ezjakina, bakartia.

2300. urteko martxoaren 2a
Azkenean, Vienara heldu naiz, eta guztiz galduta nago. Herrialde zaratatsua da, azpiegitura bikainekoa. Eta honen ondorioz, txiki sentitu egiten naiz. Hauts soila, inurri nimiñoa desertu herraldoi batean.
Urte luzez itxaroten egon naizen momentua, azkenean usain, dasta dezaket. Eta etxean ez banago ere, etxean sentitu egiten naiz. Sentimendu arraroa da, desberdina, azaldu egin ezin daitekena.

Sentimendu hau jarraituz, Vienako hirubururako azken teknologairi esker egan egin dezakeen autobusa hartu dut.

2300. urteko martxoaren 3a
Buenos Airesera heldu egin naiz, Vienako hiriburura. Egia esan, bidaia luze-luzea izan da.

Buenos Aires hiri handia da, beroa, eguzki-izpiek azala erretzen didate eta haizeak nire gorputzeko berotasuna txikitzeaz ez ezik, handitu egiten didate.


2300. urteko apirilaren 3a 8.00am
Orain dela hilabete bat Buenos Airesen nagoela. Etxe polit batean bizi naiz; egunero txorien abestiekin eta ibaiaren zipriztinekin altxatzen naiz.
Poztasuna da nire sentimendu gorena momentu honetan.
Baina poztasun hau berehala ezabatu egin zait; nire lanerako bidea egiten ari nintzen bitartean, bat-batean beltzez jantzitako bi mutil ni jarraitzen hasi egin zaizkit. Beldur naiz.
Bat-batean, bi mutilek, haien lau besoekin hartu eta auto batera sartu egin naute.
Guztia beltza. Bero itzela. Nire izerdi tantek nire larruazala bustitzen dute, eta nire beldurrak nire arima uzkurtu egiten du, hozmindu egiten du. Ez dut ezer sentitzen. Bai, beldurra sentitzen dut.

2300. urteko apirilaren 3a 9.00am
Ordu bat geroago, kotxetik atera naute bi mutilek, eta eraikin itzel baterako bidea egiten ari garelakoan nago. Ezer ikusten ez badut ere, Buenos Aires hiritik oso urrun gaudelako sentimenduak inguratzen nau.
Bi ate zabaldu dira, edo hori entzun dudala uste dut behintzat. Jarraian, ikusmena ekiditen zidan zinta kendu didate.

2300. urteko apirilaren 3a 13.00pm
Erakin honetara sartu naizenetik, badakit dena. Nire mundua 4 ordu hauetan drastikoki zabaldu egin da. Eta nondik hasi ez dakidanez, betidanik esperimentu soil bat izan naizela esateko indarra egingo dut.
Ni, Lauria, esperimentu bat izan naiz. Esperimentu soil bat.
Dena kontau dit, munduko bi herrialdeak zuzentzen dituen neskak.
Kontua da, urtero, Vienan jaioa den pertsona bat Banitera bidaltzen dutela. Urtero. Jaio bezain pronto. Eta urtero aukeratzen duten pertsona horren boterea aldatuz doa. Hau da, 100 urteetan zehar, Vienako ume bat aukeratu egin dute, eta ume jaio berri hauek botere desberdin bat izan dute, urtero.
2280.urteko ume aukeratua, ni izan nintzen. Eta ikusezintasun boterea esleitu zidaten.

Garrantzitsuena da, 100 urteetan zehar Banitera bidali dituzten ume hauetako inor, ezin izan dela Vienara itzuli. Izan ere, ni, Lauria, izan naiz urte hautan guztietan, Vienera bueltatzea lortu egin duen pertsona bakarra. Nire aurreko guztiak, Beniten gelditu ziren, Vienara itzultzeko ezintasunarekin. Hau da, ez ziren herrialde aberatsera bueltatzeko trebeegiak izan. Edo ez zituzten baliabiderik izan.

Bestalde, esperimentu hauen asmo bakarra, boterei prezio bat jartzea da.
Ni ikusezintasun boterearekin, Vienara itzultzea lortu duen bakarra naizenez, nire botereraren prezioak gora egin du era ikaragarri batean. Eta munduko botererik garestiena bilakatu egin da.


2310. urteko apirilaren 3a
Horain, iraganean ikusten dut gertatutako hori. Hala ere, esperimentuak egiten jarraitzen dute, urtero, botere desberdin batekin, DNA aldaketa desberdin batekin.
Ni Benitera bueltatu nintzen, Vienan etxebizitza eskaini bazidaten ere. Beniten azkenean, ni naizelako, nire basbeslekua delako, nire arima, bihotza, baina hau guztia baino gehiago, nire etxea delako.
  • Visites: 79