Txikiquitzeko edabia

August Klein zientzialaria ez zen zientzialari arrunta; berezi samarra zen. Ordutegiak guztiz karratuak zituen, eta beti denetarako ordu berean, ekintza bakoitzean zenbat denbora beharko zuen ere kalkulatuta zeukan. Kleinek laborategian lan egin zuen bere bizitza osoan, baina inoiz ez zuen esperimentu eta formula famaturik aurkitu. Hala ere, hori aldatzeko asmoa zuen aspalditik. Kleinek hilabeteak zeramatzan ospetsu egingo zuen esperimentu batean lanean, eta bazirudien lortzeko zorian zegoela.

Maiatzaren 14an, asteartean, goiz xamar jaiki zen. Ez zen gose, baina kafesne epela edan eta gurinaz eta marrubi marmeladaz igurtzitako ogi txigortua jan zuen. Autoa hartu eta laborategira abiatu zen. Han bere txabusin zuria jantzi zuen eta, aurreko egunean utzitako pausutik hasiz, esperimentuarekin aurrera jarraitu zuen bost orduz, etenik egin gabe eta amaitu zuen arte. Kleinek ezin zuen sinetsi, lan gogorraren denbora luzea, ondoren amaitu izana: 2029ko pertsona guztiak irauliko zituen edabea, txikitzeko gaitasuna ematen dizun edabea. Luzaroago itxaron gabe, litro erdiko edabea hartzea erabaki zuen, eta minutu bat baino gutxiagotan babarrun baten tamainara bihurtuta, klein doktorea euforiko zegoen egin zuen esperimentuagatik; hamar minutu besterik ez zuen itxaron beharko jatorrizko tamaina berreskuratu arte. Bitartean, borragoma batean eserita itxarotea erabaki zuen, bere tamainara itzuli ondoren egingo zuenaz pentsatuz. Hala ere, denbora aurrera zihoan eta ez zuen bere tamaina berreskuratzen. Desesperatua negarrez hasi zen, hogei minutu baino gehiago igarota, tamaina berreskuratu ez zuelako. Kleinek bere buruari galdetzen zion zer gertatu zen, zer izan zen bere akatsa, zergatik ez zen bere benetako erara itzultzen, proba eta egiaztapen guztiak egin bazituen. August Kleinek ez zuen hain erraz amore emango eta bere tamaina berreskuratzeko plan bat asmatzea erabaki zuen. Ongi pentsatu ondoren, oso plan arriskutsua bururatu zitzaion, edabetik edan eta emaitzen zain egotea, hau oso arriskutsua zen, ez baitzekien edabeak txikiago egin zezakeen edo, aitzitik, bere tamainara itzul zezakeen. Zoria edanarekin tentatzeaz gain, klein lurrean zegoen eta edabea mahaian zegoen, eta bere egungo altuerarekin ez zuen josteko itxurarik, baina Kleinek erratz bat ikusi zuen mahai gainean, eta horra igotzen saiatzea erabaki zuen.August erratza zegoen tokira iritsi zen, erratza gogor hartu eta pixkanaka eskalatzen hasi zen, hasieran erraza egin zitzaion, baina denborak aurrera egin ahala, konturatu zen oso makurtua zela eta ezin izango zela igo. Orduan gora igotzeko beste modu bat bilatzea erabaki zuen, mahaiari buelta bat eman zion eta kaxoi ireki bat eta motxila hegaldun bat ikusi zituen, kaxoira igo eta mahaira igo ahal izateko.Gora iritsitakoan, tiraderatik erregela bat hartu eta igotzeko eskailera bat balitz bezala jarri zuen, arazoa zenez zela oso erresistentea eta balantzaka zebilela, eta handik eroriko balitz hil egingo zela, baina igotzea erabaki zuen.


Bi minutu behar izan zituen ia osorik igotzeko, baina erregela irauli eta lurrera erori zen. Kleinek bere bizitza osoa ikusi zuen pasatzen, eta orduan bere laborategiko laguntzailearen ahotsa entzun zuen. Klein zutitu egin zen; ezin zuen sinetsi dena bere burmuinaren lana izan zela, berak ez zuen inoiz edabe bat ere asmatu edo probatu bere burua txikitzeko. Hori fisikoki ezinezkoa zen, ezta? Galtzeko astirik gabe ,ospitalera joatea erabaki zuen dena ondo zegoen ala ez ikusteko, baina bidean ezin zuen imajinatutako guztia pentsatu gabe utzi, ea ahal izango zen edabe bat sortu txiki-txiki bihurtzeko.

  • Visites: 89