Erosioa

Ez dut nire izena gogoratzen. Ez ditut nire seme-alaben izenak gogoratzen. Ez
dutgogoratzen inoiz seme-alabarik izan nuen. Haurrak al ditut? Zenbat urte ditut? Non
nago? Zein da nire izena?
—---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Endekapenezko gaixotasuna, oro har, gaixotasun kronikoa da. Zelulen aldaketa
degeneratiboetan oinarritutako prozesu etengabea gertatzen da. Bertan, kaltetutako ehun
edo organoen funtzioak edo egiturak okerrera egiten du denboraren poderioz..
—---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
- Ama? Ama? Zurekin hitz egiten ari naiz, ez didazu entzuten?
- Ay, maitea; bai, bai, zer esan didazu?
- Ondo al zaude?
- Bai. bai laztana, esan.
- Nicok gol bat sartu du gaur futbol partidan eta zuri dedikatu dizu,ikusi duzu nola
gogoratzen den zutaz? Denok oroitzen gara asko zutaz.
- Bai, baina hemen txakur bat bezala entzerratuta nago, zuregatik. Etxera joan nahi
dut.
- Ama, askotan hitz egin dugu gai honi buruz. Etxean al zaude jada.
- Hau ez da nire etxea! Nire e-txe-ra joan nahi dut!!
- Ama, lasai lasai. Flora, etor zaitezke?
- Jauna? esaidazu - esaten du Florak gelara sartzean.
- Prestatu tila bat amarentzat, mesedez.
Oso horma zuriak ikusten ditut. Ez koadrorik, ez margorik. Badakit ez nagoela etxean,
bizitza guztian marraztu dut eta. igaro den denbora luze horretan zehar, nire senarrak
hormetan zintzilikatu dituen ehunka koadro bildu ditut. Hala ere, non dago nire senarra?
- Pedro, non dago zure aita?
- Orain ez dago, ama
Beste gezur bat! Etxean dago noski, ez bada, nork egiten du hainbeste zarata mailuaz?
Jose, ziur aski, nik marraztu dudan margolanen bat zintzilikatzen ari da horma huts horietan.
- Non daude nire margolanak?
- Argazkiak zintzilik daude, ama, beti bezala. Ikusten duzu? Belardiaren argazkia hor
dago, eta beste horman, aintzirarena. Hemen daude beti zurekin.
- Ene bada! Hor ikusten ditut. Kendu dituzu eta berriro jarri dituzu, ezta??
- Ez, ama. Han zintzilik daude beti.

Begoña bere besaulkian eserita zegoen, Pedro semearen ondoan. Eskuineko aulkia, hutsik,
hotza, inoiz itzuliko ez zen gizon baten zain, orain protagonistarena zen katu batek hartuta
zegoen. .
- Nicok hau emateko esan dit- Pedrok bere poltsikotik marrazki bat ateratzen du, mutil
bati baloiari ostiko bat ematen erakusten duena- gustatzen zaizu?
- Aiii, noski baietz! Zein polita den nire mutila!. Zure aitari esango diot marrazkia
horman zintzilikatzeko. José! José! Eseki mutikoaren marrazkia, mesedez.
- Ama, aita ez dago hemen, nik zintzilikatuko dut.
- Ez, utzi zure aitari. José!!!
Bitartean, Flora sukaldean janaria prestatzen ari zen. Florak gatz pixka bat bota zuen
hemen, piper pixka bat han... Begoñaren platerik gogokoena prest egotetik oso gertu
zegoen. Apur bat gehiago gozatzea eta su motelean berotzea besterik ez zen falta.
Zein da usain hori? Nor ari da sukaldaritza, hemen bakarrik banago nire katuarekin? Seguru
bizilaguna dela, beti leiho zabalik kozinatu behar duena. Zein mania gogaikarria. Denok
haien plater perfektuak usaindu beharko bagenitu bezala. Zein aspergarria den!
Pedrok galduta du begirada. Bere ama bere margolanak, bere katua, bere lagunak edo bere
senarraren heriotza ezagutu gabe ikustea... hutsik sentitzen da. Noiz galdu zuen? Noiz
geratu zen amarik gabe? Oraindik han zegoen eta, aldi berean, ez zegoen. Begoñak
aspaldian alde egin zuen, nahiz eta batzuetan harengana itzultzen zen, bere semearengana.
Platera ia prest zegoen, erramu hosto pixka bat besterik ez zuen behar. Pedro bere
eserlekutik altxatu eta, tristurak bihotza gainezka zuela, Florari hurbildu zitzaion, besarkada
handi batez agur esatera.
- Bere plater gogokoena egin dut -esan zuen Florak- ziur oraingoan funtzionatuko dela
eta José gogoratuko duela.
- ez saiatu gehiago, Flora -esan zuen Pedrok burumakur-, denbora alferrik galdua da.
Florak triste begiratu zuen kea zerion platera. Gaixotasun honek pertsona baten identitatea
osatzen duen guztia ezabatzen du. Begoñaren aurrean eserieta leuntasunez jaten ematen
hasi zitzaion.
- koilaratxo bat gehiago eta bazkaltzen bukatu dugu, Begoña. Ireki ahoa.
Bitartean, Pedrok, etxeko giltzak, diru-zorroa eta jaka hartutakoan, atea ireki zuen,
itxaropena aspaldi galduta.
- Aizu, Pedro.
Zer ama? - Esan zuen, Florari atetik eskuaz agurtzen zuenbitartean.
- Esaiozu Florari babarrunaren platera zure aitarena bezalakoa atera dela.
Pedrok irribarre egin zuen, pozik. Bere ama itzuli zen.
—---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Alzheimerra dementzia mota bat da, memorian, pentsamenduan eta portaeran arazoak
sortzen dituena. Sintomak normalean poliki-poliki garatzen dira eta denborarekin okerrera
egiten dute, harik eta eguneroko zereginak oztopatzen dituen ahanztea bezainlarriak izan
arte.
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
  • Visites: 97