Ez nahastu ametsak errealitatearekin

Duela urte batzuk, inork ezagutzen ez zuen gizon bitxi batekin egindako elkarrizketa bat biral bihurtu zen interneten. Hura lan egiten zegoeneko proiektu baten buruz hitz egiten zuen: zure ametsak kontrolatzeko makina bat. Gidoi bat idatziko bazenu, aparatuak zuretzat amets oso bat sortuko luke, estimulu moduko batzuk zure garunera bidaliz. Hori ziurtatu zuen zientzialari hark. Baina inork ez zion sinetsi.

Zenbait hilabeteetan zehar, sare sozialetako txistea izan zen, eta horregatik mundu guztia harrituta geratu zen produktua merkaturatu zuenean. Gainera, merke samarra zen, eta, beraz, pertsona askok erosi ahal zuten. Hasieran, publikoa ez zen asko fidatzen proeiktuaz, baina, pixkanaka-pixkanaka, gero eta jende gehiago erabiltzen hasi zen eta benetan funtzionatzen zuela konturatu zen. Alabaina,makinak sortzaileak hasieran esandakoa baino askoz gehiago egiten zuen. Ez zegoen gidoi bat idatzi beharrik, pertsonaia edo leku jakin batzuk zehaztu ahal zenituen, gertatzea nahi zenituen gauza txikiak, eta makinak zerbait asmatuko zuen bere kabuz. Edo, ausartzen bazinen, aparatuari zeure garuna eskaneatzen utzi ahal zenioen, ezagunak egingo zitzaizkizun gauzak bilatzeko eta amets aleatorio bat sortzeko. Bakarrik zegoen muga bat, zure ametsetako pertsonaiek fikziokoak izan behar zuten, inoiz benetakoak, gatazkarik ez sortzeko. Hori izan ezik, aukerak amaigabeak ziren. Azken finean, ametsetan zinen; ametsek normalean ez dute zentzurik. Horrez gainera, aurrez izandako amets bat berriro izan ahal zenuen, edo erdian utzitako beste amets batekin aurrera jarraitu, film interaktibo bat izango balitz bezala. Pertsona gehienek azken hau aukeratzen zuten; horrela, beren gustuko amets bat hasi ondoren, gauean bigarren bizitza moduko bat bizitzen hasi ziren.

Garrantzitsua da argi uztea pertsona batek amets egiten zuen bitartean atseden hartzen jarraitzen zuela. Zure ametsetan egiten zenuenak ez zuen ondoriorik mundu errealean. Are gehiago, erabat indartuta esnatzen zinen. Horregatik, amets egitea mundu errealetik ihes egiteko modu bat bihurtu zen pertsona askorentzat, ordu batzuetan zehar bere arazoak ahazteko eta lasai egoteko. Egiazkoa izateko… onegia zirudien. Hala zen, noski.

Laster jendea hasi zen bere bigarren bizitzei gehiegi atxikitzen, eta haietako askok nahi zuten beren bizitza bakarra hori izatea. Beren ametsetako munduetan ez zuten kezkatu behar gerraz edo arazo ekonomikoez, esaterako. Gauza horiek ez exisititzeko eskatu ahal zuten eta, magiaz bezala, estres gehiagorik ez. Askok lagunak egin zituzten; beren familia birtualak sortu. Beste batzuek maitasuna aurkitu zuten, eta, onena, haiek ziren bezala izan zitekeen, epaituak edo gorrotatuak izatearen beldurrik gabe. Jendea erabat deskonektatu egin zen mundu errealetik. Baina hori ez zen okerrena. Okerrena zientzialarien benetako asmoa zen.

Bere asmakizuna funtzionatzen zuela frogatu ondoren, munduko pertsonarik ospetsuenetako eta aberatsenetako bat bihurtu zen. Hala ere, hori ez zen nahikoa. Helburua inoiz ez zen hura. Eta laster argituko zen zein zen benetan bere plana denbora luze horretan.

2073ko urtarrilaren 13a beti gogoratuko da data tragiko gisa. Makina merkatuan lehen aldiz agertu zenetik urte batzuk igaroak ziren, eta herrialde guztietako pertsonak lotara joan ziren amestutako bizitzekin jarraitzeko zain. Baina hori ez zen gertatu. Makina guztiek egun batetik bestera funtzionatzeari uzten zioten, haien sortzailearen erruz. Inoiz ez zuen izan ez ospetsua, ez aberatsa bihurtzeko asmorik; ezta munduari bizitza errealetik ihes egiteko bide bat emateko intentziorik ere. Ikusi nahi zuen gauza bakarra hauxe zen: ea zenbat kalte eragin liezaiokeen errealitate faltsu batek benetako pertsonei. Ikara eta kaosa hedatzen ziren bitartean, asmatzailea irribarrez begira zegoen. Pertsona horien mina pozgarria iruditzen zitzaion eta ez zitzaion batere axola zer egingo zuen munduak horretaz konturatzen zenean, ezta kartzelan bizitza osoa egitera kondenatu zutenean ere. Aitzitik, zaurian piko egitea erabaki zuen, jendearen ametsetako pertsonaiak benetako pertsonak ia-ia zirela azalduz. Amets horiek oraindik existitzen ziren norbait; pertsonaiak beren lagun maiteek zergatik abandonatu zituela galdezka.

Publikoa haserre zegoen, baita minduta ere. Nola egin ote zieten horrelakorik beren bigarren bizitzan hain maiteak izan ziren pertsona horiei? Ziur asko, erabat traizionatuta sentituko ziren. Inor ez zen pozik geratu “Amaitu da. Ezin izango dituzue berriro ikusi. Amore eman.” erantzunarekin. Horregatik, gau eta egun aritu ziren makinak konpontzen saiatzen, galdutako ametsak berreskuratzeko; baina alferrik izan zen. Dena galduta zegoen.

Agian, bakarrik agian, hamalau urte geroago, aurkitu dut haiek bueltan ekartzeko modu bat. Nire lagunak, hainbeste maite nituen pertsonak… Agian, bakarrik agian, haiek berriro ikusteko modu bat aurkitu dut. Eta agian, bakarrik agian, itxaropena dago.
  • Visites: 110