ADAN ETA EVA, NOLA HASI BERRIRO?

Noren esku dago gure etorkizuna?
2022ko uztailaren 4a, Guacayo mendiko instalazio sekretuetan, non komunitate zientifikoak meteorito batek gizateria desagertzeko data zehaztu duen.

Ana, Pedro, Sofia eta Miguel zorionekoak lan-eskaintza bat jasotzeagatik, non beraiek uste baino ekarpen handiagoa egin beharko zuten, zehazki euren bizitza propioa.
Lau kandidatu horiek hainbat ezaugarritan nabarmentzen ziren: Sofia matematikan, Ana genetikan, Pedro ingeniarian eta Miguel astrofisikan.

Lau hautagaiek munduko laboratorio onenetariko batean lan-baldintza paregabeak eskainiz jasotako emaila egun berean iritsi zitzaien guztiei. Eskatzen zitzaien baldintza bakarra gailu elektronikorik ez eramatea zen eta 48 ordu zituzten erantzun bat emateko, beraz argi eta garbi zegoen erantzuna.

Hurrengo goizean, parte-hartzaileak hitzartutako data eta lekuan egon ziren, bizitza aldatuko dien bidaiari ekiteko. Hegazkin handia ikustean, aireportu abandonatuak ez zien susmo txarrik sorrarazi, beraz, inolako zalantzarik gabe igo ziren, etorkizun hobe baten bila.

Lurreratu ondoren, email bidali zieten enpresako antolatzaileek luxuzko etxe batera eraman zituzten. Dena lasai zegoen, inork ez zuen ezer susmatzen. Hurrengo goizean, lau gazteek gutun bat aurkitu zuten, lanpostu horretarako hainbat proba egin beharko zituztela adierazten ziena, eta horietako bakoitzean haietako bat deskalifikatuko zuten.

Behin gosaria bukatuta, probak berehala hasi ziren. Lehenengo proba kide baten odola ateratzea eta ondoren aztertzea zen, zein odol-taldetakoa zen jakiteko. Laginak aztertu ondoren, enpresak horietako bakoitzaren adn-a lortu zuten, eta beraz, jada ez zitzaizkien erabilgarriak izango autatutako neska-mutilak.

Gosaria jan ondoren, haietako hiruk zapore mingotsa nabaritu zuten, beraz, pozoituak izan ziren. Mazedonia pozoitua probatu ez zuen bakarra Sofia izan zen, beraz berak bizirik iraun zuen .
Biharamunean, bere lagunak ez zeudela ikusirik, izuturik etxe handiko korridoreetatik korrika hasi zen, ateei bultzaka eta irteera baten bila.

Ezusteko mingots bat izan zen ate horietako bat irekitzean eta kristalezko edukiontzi batzuk aurkitu zituenean, non klonak sortzen ari zirela ikusi zuen, klonak sortzen parte hartzaile guztien ezaugarriak zituztenak, lehenengo frogan ateratako odolari esker.
Izututa, konturatu zen ez zela inoiz bizirik aterako bere geneak lapurtu zizkion etxetik.

Esperimentu hau egin zuten zientifikoak helburu bezala gizateriak beste planeta batean bizirik jarraitzea zen, beraz hasiera-hasieratik lan eskaintza gezurra zen.
Beste planeta batean bizirauteko, ezaugarri ezberdinak zituzten neska eta mutil bat klonatu zituzten eta Martera bidali, gizakien espeziea ez desagertzeko.
  • Visites: 71