USTEKABEKO ISTRIPUA

Nire gurasoek eta arrebak elur egun batean autoz ni ikustera etortzea erabaki zutenean hasi zen dena. Taberna batean nengoen lagunekin, eta, bat-batean, telebistak kontatzen zuenez, hiru kideko familia batek istripu izugarri bat izan zuen kami batekin topo egin zuenean. Denak hasi ziren horretaz hitz egiten, baina zerbaitek esan zidan egun hori ez zela batere ona izango. Gidaria oso larri zegoela esan zuten, kopilotuak kolpe handia hartu zuela eta alaba egoera onean zegoela. Zaurituen aurpegiak ezin izan nituen ikusi, baina zein ospitaletara eraman zituzten entzun bezain laster, nire lagunari ospitalera berehala eramateko eskatu nion. Banekien nire familia zela!


Ospitalera iristean, mediku guztiak presaka zihoazen, eta oso egoera larriazirudien . Nire datuak eman eta ikusitakoa azaldu nienean, nire familiak istripu hori izan zuela baieztatu zidaten. Sara, nire arreba txikia, egoera onean zegoela esan zidaten, urradura txiki batzuengatik izan ezik, baina ezin zuela hitz egiten.Gurasoei buruz, berriz, ez zidaten ezer esan. Hiru ordu inguru egon ginen zain eta nire aitaz arduratu zen medikua hurbildu zitzaidan, nire amaz arduratzen zen doktoresarekin batera, biak oso aurpegi tristeekin.

Medikuak "asko sentitzen dugu, baina…" esan zuenean, Sara eta biok shockean geratu ginen, bera negarrez hasi zen eta korrika joan zen komunera, eta ni medikuei entzuten geratu nintzen

- Ines, zure aitak garun-isuri larria izan zuen talkan, eta saiatu arren, ezin izan du biziraun, esan zuen doktoreak.
- Hala ere, bere gorputzaren gainerakoa osorik dago -jarraitu zuen azaltzen.
Amari buruz galdetu nuen azkar.
- Gauza larri bat komentatu behar dizugu. Zuen amak biriketako minbizia zuen, oraindik antzeman ez ziotena, eta, kolpearen ondoren, bihotz-buxadura izan du, oso larria da, baina bihotzaren transplantea egiten saia gaitezke bera salbatzeko.
-Lasai, zure amak pultsua du oraindik, baina, bihotzaren transplante bat behar du berehala; bestela, uste dugu ez duela ordubete baino denbora gehiagoz bizirik iraungo.
- Irtenbide bakarra zure aitak Sofiari bere bihotza ematea da, zure aita harenodol mota bera duen bakarra delako.
-Arazoa da arrisku handiko operazioa dela da eta gaizki irteteko probabilitate handia duela.

Hau guztia surrealista zen. Ezin nuen sinetsi! Baina nire ama salbatzeko irtenbide bakarra zela ikusita, azkar egiteko eskatu nien.

Hiriko zirujau onenari deitu zioten, eta hogei minutu geroago ospitalean zegoen ebakuntza egiteko prest. Nire ahizpa pixka bat lasaitu egin zen, psikologo batek eta psikiatra batek zaintzen ari zirelako gela batean, baina oraindik ez zuen hitz egiten, eta ni kezkatuta nengoen. Ordu batzuetaz egongelan zain egon nintzen eta nire familia osoa ospitalean etorri zen; nire osabek eta lehengusuekbehar nuen euskarria eman zidaten.


Handik gutxira, erizain bat etorri zen, eta esan zigun ebakuntza oso ondo zihoala esan igun , baina luze joko zuela, eta gela batera eraman gintuen nire arrebarekin. Bi ohe zeuden, eta pilula batzuk eman zizkiguten, "Clonazepam" zeritzenak, antsietatea kontrolatzeko eta biok oso azkar lokartu ginen.

Esnatu nintzenean, hamar ordu inguru igaroak ziren eta nire senide guztiak negarrez ikusi nituen elkar besarkatzen.
- Zer gertatu da? -galdetu nuen.
- Ebakuntza ondo atera da, baina gorputzak ohitu egin behar du bihotz berrira; ez dakite laster esnatuko den ala ez, baina esnatu arren medikuek ez dute uste hiru urte baino denbora luzeagoz bizi izango denik, kimioterapia ere jaso behar duelako.

Bi egunez oso kezkatuta bizi nintzen, baina erizainek denean lagundu zidaten. Hirugarren egunean gure ama esnatu zen; oso ahul zegoen, baina bizirik, operazioa ongi atera zela zirudien.
Hilabete batzuk igaro ziren eta dena pixka bat normalizatu zen. Aitaren hiletara joan ginen, Sarak ez zuen falta psikologoarengana joateko beharrik. Zorionez, niri gutxi geratzen zitzaidan erizaintza-karrera amaitzeko eta ama zaindu ahal izateko, kimioterapia jasotzen jarraitzen zuen bitartean.

Bost urte igaro ziren, nahikoa zen, eta medikuek ez zuten espero. Dena ondo zihoala zirudien, eta bihotz transplantea izanda ere , amak minbizia gainditzea lortu zuen.

  • Visites: 80