ZER GERTATUKO LITZATEKE SUMENDI GUZTIAK ERUPZIOAN SARTUKO BALIRA?

Munduan 1.500 sumendi aktibo daude, ozeanoen azpian dauden mendi horien kopurua kontuan hartu gabe. Egunero, bat edo bi erupzioan sartzen dira munduko lekuren batean. Erraldoi horietako bat laba, errautsak eta kea botatzen ikustea izugarria da. Baina zer gertatuko litzateke denak batera erupzioan sartuko balira?

Bazen behin, Alfred izeneko zientzialari alemaniar bat. Zientzialari zahar hau, bere garaian oso famatua izan zen, bere teoriek hainbat aurkikuntza zientifiko berriak ekarri zituelako. Gau hotz eta ilun batean, bere laborategian ikerketa batzuk gauzatzen ari zela, nekearen-nekez, loak hartu zuen.

Bere ametsean, bere burua ikusten zen, baina ohi baino gazteago. La Palman aurkitzen zen, bere lagun ikerlari batekin sumendien lagina batzuk hartzen. Bat-batean, eztanda handi bat entzun zuten, eta Alfred erdi girturik geratu zen, ezin baitzuen bere lagunak esaten ziona ulertu, berak, “Piii” zarata besterik ez zuen entzuten. Kilometro batzuetara, errauts eta gas bolkaniko ikaragarri handiak ikusi zituen, eta iluntasunean murgildu bezain laster, gertatutakoa ulertu zuen. Arineketan, bere kotxea hartu eta aireporturantz abiatu zen.

Aireportuko azkenengoko txartela atera ahal izan zuen, baina ikaragarri ordaindu izan behar zuen, behintzat, ziztu bizian atera zen hegazkina. Alfredek bere ordenagailu txikia piztu zuen eta berriak ikusi zituen, bertan, errauts geruza lodi baten argazkiak agertzen ziren, zeinak planeta guztia biltzen zuen, eguzki-argia azalera iristea eragotziz. Bere leihatila txikitik, Iluntasun osoa ikusi zezakeen, eta ikuspegiaz pentsatzeaz batera, telebistako aurkezleari entzuten zion, nork sumendi guztiak erupzioan sartzearen ondorioak azaltzen zituen: “landareek ezingo lukete fotosintesia egin, uztak suntsitu egingo lirateke eta klima aldaketa latza gertatuko litzateke…”.

“Zenbat iraungo du egoera latz honek?” Galdetu zion bere buruari. Bada, zientzialariak bazekien gertatzen ari zena, baina beldurraz jota zegoen onartzeko nahiz eta sumendietan aditua izan, ez zekiela zelan iraun egoera horretan. Alfreden arabera, errautsa atmosferan egon daiteke 10 urtez gehienez. Gas bolkanikoek eragindako euri azidoak errautsetik bizirik aterako litzatekeen edozein labore suntsituko luke, eta lurrazpiko urak eta ozeanoaren azalera kutsatuko lituzke. “Agur koral eta itsas izakiei maskor gogordunei, agur arrainei eta beste itsas espezie batzuei eta agur izaki bizidunei” pentsatzen zuen bere lagun zientifiko bati deitzen zion bitartean.

-Erupzio bolkanikoek karbono dioxidoa askatzen dute, berotegi efektuko gasa, eta horrek errauts eta partikula estratosferikoek eragindako hozte globala konpentsatzen lagun lezake. Baina 1.500 erupzio aldi berean labe batean sartzea bezala izango lirateke —hausnartu zuen bere lagunak.

-Baldintza horietan biziraun dezaketen izaki bakarrak ingurune oso azidoetan bizi diren estremofiloak dira, hala nola Yellowstoneko ur termalak edo itsaspeko arnasgune sakonak, gainazalaren suntsipenetik babestuak. Gizakien kasuan, planetaren orbitan edo, agian, lurpeko bunker oso ondo prestatuetan daudenak salba litezke (denbora batez behintzat). —erantzun zion Alfredek.

-Zer egingo dugu Alfred? Zu zara honetatik atera ahal gaituen bakarra. Gogoratu, oraindikan sumendi bakar batzuk daudela erupzioan, baina hemendik gutxira, munduko sumendi guztiak hasiko dira. Mesedez Alfred, esan zerbait pentsatu dezula —esan zion besteak goibel.

-Pentsatu dut zerbait, baina ez dut uste gustatuko jatzunik —esan zuen seriotasunez.—Bigarren Mundu Gerran jenerala izan aurretik, George S. Pattonek oso bestelako kanpaina militar bat diseinatu zuen: Mauna Loa sumendiaren bonbardaketa, Hawaiin, Lurreko handiena, 1935ean erupzioan sartu zenean. Laba egunean 1,6km-ko abiaduran Hilo hirirantz isurtzen hasi zenean, Thomas Jaggar garai hartan Volcaneko Hawaiiar Behatokiko zuzendaria zenak hodi bolkanikoak bonbardatzea iradoki zuen. Kanpoko geruza hozten eta gogortzen denean sortzen dira laba-hodiak, barruan urtutako arrokaren fluxua isolatuz eta erraztuz. Hodi hauek laba azkarrago mugiarazten dute. Teorian, bonbek hodi bolkanikoak suntsituko zituzten eta laba gehiago hoztuko zen airearekin kontaktuan eta, beraz, haien fluxua motelagoa izango zen.

-Baina, nondik aterako dugu idei handi hori praktikara, burutik jota zaude ala?—erantzun zion bere lagunak hotztasunez.

-Ez, ez nago; agian, nahiago duzu espaziora joatea —esan zion muturtuta eta haserre.

-Ez da hori, ez da hori.

Ordu gutxi batzuetara, Alfred eta bere laguna Alemaniako presidentearenean zeuden, beren ideia “zoroa” aurkezteko. Egia esan, mundu osoa “krisis” batean zegoen, handik bi ordura, sumendi guzti-guztiak eztanda egingo zuten eta. Presidentea berriz, etsita zegoen, eta ez zekienez zer egin, “ados” labur bat esan zuen. Ondoren, beste leku batzuetako presidente batzuekin dei bat egin zuen eta Alfreden ideia zoroa egia bihurtu zen, baina aurrez herritar guztiak bertako lekuetatik atera zituzten noski.

Halako batean, “Trriiiiin, triiiiiin, trrriiiiin” entzun zuen Alfredek. Zientzialaria bere esarlekutik salto batean altxatu zen iratzargailua amatatzera. Gaur bere plaken tektonikaren teoria aurkeztu behar zuen, eta jada denboraz oso justu zebilen. Ikaragarrizko eguna izan zen hura berarentzat, oso lanpetuta egon baitzen, eta goizeko laurak arte, lan eta lan ibilia zen, eta bi ordu eskaz baino ez zuen lo egin. Gau hartako ametsak, denbora larregi pasatzen zuela bere lanean pentsarazi zion. Hala ere, bere hitzaldira garaiz iritsi zen, eta geroztik, bere teoriari esker, nahiko famatua bilakatu zen.
  • Visites: 88