LEHIAKETAZ GAIN

Kimika-elementuak literaturan 

Zientzia eta literaturari buruzko jarduera-programa eta hitzaldi zikloa.

Literaturak, kimikak bezala, materian erreakzio eta aldaketak sortzen ditu. Materia hori irakurlea bera da, zeinek hitzen bitartez, katalizatzaileak alegia, hainbat aldaketa izaten dituen. Aldaketa horiek erreakzio kimikoen kateamendu hutsa baino leunagoak, konplexuagoak eta aurreikusteko zailagoak badira ere. Aldi berean, kimika metaforez eta baliabide literarioez baliatzen da kontaketa zientifikoa aurkeztu nahi duenean, gertaera historikoren bat azaldu nahi duenean, pertsonaia garrantzitsuak aurkeztu nahi dituenean, edota bere toki adierazgarriena deskribatu nahi duenean: hau da, laborategia. Eta, zer gertatzen da, literatura bera denean aurkikundeak edo beren erabilerak azaltzen dituena.. edo izugarrikeria ikusi duen kimikoari laguntzen diona? Kimika elementuak literaturan literatura arlotik zientziari buruz hitz egin dutenen kontaketak bildu nahi ditu. Hitzaldi-zikloa hainbat hiritan egingo den Inspiraciencia lehiaketaren inguruko jarduera da. Elementu kimikoa hari eroalea izateaz aparte, jarduera eta formatu ezberdinak proposatzen ditugu, zientzia eta literaturaren arteko harremanak arakatzeko. Zientzia eta Fikzioa jarduera, adibidez, errealitatea istorioen bitartez nola osatzen dugun aztertzeko. Edo Ikerketa eta Garapen zentroak antolaturiko Post-liburuak, neoliburuak, liburuak ez direnak: berinterpretatze-bidaia erakusketak, non liburuak informazio, sormen eta zientziaren adierazpide gisa duen paperari buruz hausnartzera gonbidatzen gaituen.

BARCELONA

  BARCELONA

Apirilaren 20an Hitzaldia

Kimika eta fikzioa: literatura saio-hodian

Xavier Duran. Kimikoa eta zientzia-kazetaria TV3en

Kimika zientzia kategoria eta halako izena jaso aurretik ere ageri da literatura munduan.. Chaucer edo Ben Johnson bezalako egileek alkimia eta alkimistak aipatzen dituzte beren obretan. Geroago XIX. mendean, Balzac eta Dostoievski idazleek kimikari buruzko ikuspuntua emango dute. XX. mendean, berriz, askotan kimika kontu negatibo gisa agertzen da, beste batzuetan, ordea, alde positiboa nabarmentzen zaio. Malraux, Grass, Powers, De Lillo, Welsh eta Pynchon izango dira hautatutako idazleetariko batzuk.

Lekua: Residencia de Investigadores. c/ Hospital, 64.
Ordua: 19:00

  BARCELONA

Apirilaren 28 eta 29an Jarduera

Zientzia eta fikzioa

Javier Argüello. Idazlea eta Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonès-eko irakaslea

Zeintzuk dira ezagutzen dugun munduari forma ematen dioten kontaketak (bai zientifikoak eta baita zientifikoak ez direnak ere)? Jarduera honetan, kontatzen ditugun istorioek errealitatea nola eraikitzen duten ikustea eta kontaketa zientifikoen eginkizunari buruz hausnartzea proposatzen dugu. Bigarren atalean, narrazio-egiturari buruzko hainbat nozio ikusiko ditugu, literatur-egituren misterioak eta hauek gure begien aurrean mundua nola moldatzen duten hobeto ulertzeko asmoz

Lekua: Residencia de Investigadores. c/ Hospital, 64.
Ordutegia: ostirala 28, 16:30tik a 19:30ra eta larunbata 29, 11:00tatik a 14:00ra.
Plaza mugatuak

  BARCELONA

Maiatzaren 3an Antzerkitutako irakurketa

Madame de Châtelet eta bere Instagrameko jarraitzaileak 

Núria Aliaga, Esther Barrena, Mariona Coll, Arantzazu González, Anna Laromaine, Joana Martínez, Anna May, Rosario Núñez, Carmen Ocal, Rosa Palacín, Ana Pérez, Imma Ratera, Susagna Ricart, Anna Roig, Marta Vendrell. Institut de Ciència de Materials de Barcelona (ICMAB-CSIC) eta Associació de Dones Investigadores i Tecnòlogues (AMIT-CAT)

Marie Sklodowska Curie kimikaren historiaren eta agian zientzia osoaren emakumerik ospetsuena da, eta baita jende askok ezagutzen duen bakarra ere. Alabaina, aparteko talentua izan duten emakumeak izan dira historian zehar, baina alboan zituzten gizonek garrantzia hartu zuten beren lekuan. Antzerkitutako irakurketa honen bitartez, emakume horietako batzuk ikusgai egiten saiatuko gara, modu entretenigarrian. Émilie du Châtelet, XVIII. mendeko zientzialari eta “salonnière”-ak bere adiskide zientzialariak hartuko ditu. Bere saloitik garai ezberdinetako hainbat emakume jakintsu pasatuko dira: Alexandriako Hipatia, Salernoko Trota, Beatriu de Pinós, Sibylla Merian, Ada Lovelace, Nettie Stevens, Rosalind Franklin, Vera Rubin, besteak beste.

Lekua: Residencia de Investigadores. c/ Hospital, 64.
Ordua: 19:00

  BARCELONA

Maiatzaren 16an Hitzaldia

Kimika, José Luis Sampedro en Octubre, Octubre liburuan

Gregori Valencia. Kataluniako kimika aurreratuko institutua (IQAC-CSIC)

José Luis Sampedroren erabateko humanismoak giza-jarduera guztiekiko interesa agertzera bultzatzen du. Zientzia ez da horren salbuespena eta argitaratzen duen lehenengo lanean jadanik aurkitzen dugu (Congreso en Estocolmo, 1951). Aurrerago, bere obrarik garrantzitsuena izango zenean, Octubre, octubre, alegia, emakume kimikari bat da protagonista. Horrela, Ágataren bitartez, zientziaz hitz egingo du liburuaren 37 pasartetan. Hitzaldi honetan Sampedroren bizitza eta haren zientziarekiko interesa aztertuko ditugu eta baita aipatutako liburuaren zenbait aipamen zientifiko ere.

Lekua: Residencia de Investigadores. c/ Hospital, 64
Ordua: 19:00

  BARCELONA

Maiatzaren 30an Hitzaldia

Kimika literaturan: aipamen laburretatik kosmogonietara

Santiago Álvarez. Kimika ez-organiko eta organikoa, Kimika teoriko eta konputazionaleko institutua, Universitat de Barcelona

Kimika gizakien bizitzaren parte da antzina-antzinatik. Elikagaien egosketa, metal edo zeramiken moduko material moldaketa, edo pigmentuak edo ehunen tindaketa. Beraz, eguneroko elementu gisa, normala da garai ezberdinetako literatura obretan agertzea, behintzat, aipamen labur moduan. Baina izan dira , halaber, ohi baino sarriago kimikaren alderdiak agertu dituzten egileak. Bereziki, lau idazle oso ezberdinen lanak ikusiko ditugu: Howard Phillips Lovecraft, Pablo Neruda, Primo Levi eta Raymond Queneau.

Lekua: Residencia de Investigadores. c/ Hospital, 64
Ordua: 19:00

  BARCELONA

Ekainak 30 arte Erakusketa

Post-liburuak, neoliburuak, liburuak ez direnak: berinterpretatze-bidaia

Biblioteca del Centro de Investigación y Desarrollo (CID-CSIC)

Azken urteotan, baliteke liburutegi zientifikoak izatea liburua (formatua, objektua bera) bere jarduera-inguruneko kanpoaldera bultzatu duten aktore nagusiak. Zientzian informazioak eta ezaguerak hain abiadura handiaz bidaiatzen dute, non paperak ezin izan dituen segitu. Oro har, irakurle sektore handi batek liburu objektua mantentzen badu oraindik, liburutegi zientifikoan informazioa etengabe eguneratzera behartuta dago. Eta behar horren aurrean, liburuak, hausnarketa eta sendotasuna suposatzen duen tresnak, pauso eta erritmo motelagoaz baino ezin du erantzun. Post-liburuak erakusketak liburuaren formatuan, morfologian, poetikan eta mitologian zeharkako bidaia gauzatzen du. Liburuaren identitateari buruzko hausnarketa proposatzen du, bere bi rol nagusiak aztertuz : ezaguera eta kulturaren elementu fetitxe gisa eta informazioaren, sormenaren eta zientziaren adierazpen bide gisa.

Antolatzailea: col·lectiu d’artistes 4-Elements
Lekua: Biblioteca CID-CSIC. c/ Jordi Girona, 18-26. 08034 Barcelona
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9etatik a 14etara.
Informazio gehiago: Fernando del Blanco, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. / 9340061 00