Zure KLASIKOAREN zientzia

Literaturan, ba al dago zientziarik? Kontatu zure irakurketa beste batzuei!

Sail berri bat ireki da aurtengo edizioan: parte-hartzaileek literaturaren klasiko baten irakurketa komentatu ahalko diozue elkarri, eta obra horretan aurkitutako zientziaren inguruan jardungo duzue.

Hala, gomendatu nahi duzuen irakurketaren baten aipu bat, bideo bat  eta liburu baten irudi bat partekatu ahal izango dituzue. Zuen kontuaren profilean, gomendioak helarazteko formularioa izango duzue.

Bideoak gehienez 2 minutu iraungo du, eta, adibidez, hauxe azalduko diguzue:

  • zein klasiko aukeratu duzuen eta zergatik
  • obran aurkitu duzuen zientzia edo obrak zientziarekin duen harremana
  • zergatik gomendatzen diezuen liburu hau beste pertsona batzuei

Lehenik eta behin, bideoa Vimeo edo Youtubera igo, eta, gero, kopiatu esteka formularioan, horretarako prestatu dugun atalean.