Oinarriak

Xedea

1984 movie bb a1 590x300

Inspiraciencia zientzian inspiraturiko kontaketa lehiaketa da. Ekimen honek, zientzia eta literatura bateratuz eta fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko aukera sortu nahi du. Bere helburua literatur sormena sustatzea da, parte hartzaileek pentsamendu zientifikora askatasun osoz gerturatu eta errealitate berriak irudika ditzaten.

1. Jatorrizko kontaketa bat aurkezten duen edozein pertsonak har dezake parte, lehiaketaren edozein hizkuntzatan (euskara, katalana, gaztelania edo galegoa), eta kontaketak zientzian inspiraturiko gaia izan behar du.

2. Jatorrizko testuek euskaraz, katalanez, galegoz edo gaztelaniaz izan beharko dute, argitaratu gabeak eta ezin izango dira beste deialdi, lehiaketa edo sari literarioren batean sariturik egon. Ezta edozein euskarritan edo blogetan argitaraturik agertu ere.

Modalitatea eta kategoriak

3. Lehiaketa-modalitate bakarra egongo da:

Kontaketa laburra, 800 hitz gehienez.

4. Parte hartzaileek hurrengo kategoria hauetan hartuko dute parte:

Helduak (18 urtetik aurrera), epea amaitzean, parte hartzaileek 18 urte izan beharko dituzte.

Gazteak (12 urtetik 17 urtera), epea amaitzean, parte hartzaileek 18 urte baino gazteago beharko dute izan.

5. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau kontaketa aurkez ditzake, hizkuntza ezberdinetan idatzita baldin badaude. Parte-hartzaile bakoitzaren kontaketek originalak izan behar dute, beraz, ezin izango da kontaketa bera hizkuntza ezberdinetan aurkeztu.

Kontaketen aurkezpena

6. Jatorrizko testuak www.inspiraciencia.es web gunearen bitartez aurkeztuko dira. Horretarako, parte-hartzaileek aurretiaz erregistratu beharko dute. Jaiotze datak dagokien kategoria erabakiko du (helduen kategoria edo gazteen kategoria).

7. Parte-hartzaileek beren erabiltzaile kontua sortzeko, erabiltzaile-izena eta pasahitza beharko dute. Ezizena, berriz, kontaketak sinatzeko erabiliko dute.

8. Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketaren hizkuntza bakoitzean kontaketa bat bidal dezake. Baina deialdi batean kategoria eta hizkuntza jakin batean irabazten duena ezin izango da kategoria eta hizkuntza berberean aurkeztu hurrengo bi edizioetan.

9. Kontaketak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 17an amaituko da.

Sariak

10. Sariak 2017ko ekainean banatuko dira, aurretik iragarriko den ekitaldian.

11. Lehiaketak sari instituzional bat banatuko du kategoria bakoitzeko, eta baita publikoaren sari bat ere. Sariak gailu elektronikoak, dibulgazio-liburuak, idazkera ikastaroak eta dibulgazio-aldizkarietarako harpidetzak izango dira.

12. Lehiaketaren antolatzaileek saria esleitu gabe utz dezakete, aurkeztutako testuek beharrezko gutxieneko maila ez dutela uste baldin badute. Epaimahaia eta balorazio-irizpideak

13. Sari instituzionalei dagokienez, epaimahai bat izendatuko da, eta horrek testuak aztertu eta irabazleak proposatuko ditu. Epaimahaia kultura munduko pertsonez osaturik egongo da (hau da, zientzia literatura, arte eta dibulgazioaren mundutik datozenak) eta bere osaera aurretik iragarriko da.
Talde bat egongo da kontaketak web gunean arin argitaratzen direla ikuskatzeko. Talde horrek kontaketen aurretiko hautaketa ere egingo du eta, gero, hautatutakoak epaimahaiari pasatu, moderazio sistema bikoitz baten bitartez.

14. Kontaketak baloratzeko orduan, hurrengo irizpideak hartuko dira kontuan: proposaturiko gaiarekiko egokitasuna, literatura-kalitatea, ikuspuntuaren originaltasuna, narrazioaren egitura eta koherentzia, eta baita sormena eta irudimena ere.

15. Publikoaren saria online egindako bozketaren bitartez erabakiko da. Bozketa honetan, aurretik izena eman duten pertsona guztiek har dezakete parte. Bozketan epaimahaiak jaso duen kontaketa hautaketa bera egongo da. Pertsona bakoitzak kontaketa bakoitzeko boto bakarra eman ahal izango du, nahi adina kontaketa botatu dezakeelarik, horretarako egongo den formularioaren bitartez.

Publikoak kategoria bakoitzeko kontaketa bat sarituko du, hizkuntza kontuan izan gabe.

Parte-hartzea

16. Lehiaketa honetan parte hartzeak honako oinarri hauek onartzea dakar.

17. Kontaketa saridunak euskarri fisiko edo digitaletan argitaratu ahal izango dira, beti ere egileen izena aipatuz.

Bartzelonan, 2017ko martxoaren 2an

OINARRIAK PDF FORMATUAN DESKARGATU