• Inicio
  • KONFERENTZIAK
  • ZARAGOZA, 2016ko maiatzaren 16an "Miguel Servet: pentsamendu librea, literatura eta zientzia"

KONFERENTZIAK

ZARAGOZA, 2016ko maiatzaren 16an "Miguel Servet: pentsamendu librea, literatura eta zientzia"

Hizlaria: José Luís Corral. Erdi Aroko Historian katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.
Tokia: Javier Tomeo liburutegi publikoa (Rabal), Pza. San Gregorio, s/n 50015 Zaragoza
Ordua: 19:00

Erlijio-gerren garaian, Miguel Serveten ideia aurrerakoiak heretikotzat hartu ziren. Servet jazarria izan zen: inkisizioaren prozesu bat jasan zuen, eta, haren ondorioz, epaiketa bidegabe bat. Gainera, haren liburuak madarikatutzat jo ziren. Errenazimenduaren aurrerakuntzek, odolaren zirkulazioaren aurkikuntzak, heretikoen jazarpenak, sorginehizak eta Inkisizioaren suak etengabeak ziren mediku aragoiarraren bizitzan.

XVI mendearen erdialdera, erreforma protestantea bete-betean zela, gizon horrek desafio egin zien indar erlijioso eta laikoei, kontzientzia- eta iritzi-askatasunaren defentsan. Servetek azpikeria, emozio, pasio, traizio eta salaketa urteak bizi izan zituen, zientzia eta arrazoimena dogma eta ortodoxiarekin berdintasunik gabeko egoera batean lehiatzen ziren garaian.