• Inicio
  • KONFERENTZIAK
  • BARTZELONA 2016ko maiatzaren 4an "Moby Dick, edo nola harrapatu Herman Melvilleren balea"

KONFERENTZIAK

BARTZELONA 2016ko maiatzaren 4an "Moby Dick, edo nola harrapatu Herman Melvilleren balea"

Hizlaria: Jordi Lleonart, Itsasoaren Zientzien Institutua (CSIC
Ordua: 19h
Tokia: Biblioteca de la Sagrada Família. c/ Provença, 480. 08025 Barcelona

Moby dick balea baten izena da, balea mitiko batena. Herman Melvilleren nobelari izena eman zion, eta oraindik ere gure iruditeria kolektiboaren itsaso eta ozeanoetan zehar dabil igerian; agian, Moby Dick ez delako animalia hutsa. Historia naturalak zientifikoki definitu eta sailkatutako ale bat baino zerbait gehiago da: garai baten erretratua da, zeinetan modernitatea nolabaiteko balea-kultura batekin erlazionatu baitzen. Nobelak, taxonomia ez ezik, baleen ehiza eta aprobetxamendua ezagutza handiz eta zehaztasunez deskribatzen ditu. Era berean, Melvilleren zetazeoak gizakiak naturaren aurka duen borroka irudikatzen du, eta itsasoak, existentziaren misterioaren metafora bat. Saio honetan, eta literaturaren klasiko honek agertzen duen itsasoaren kulturan barneratzeko, Moby Dicken harrapaketa iradokiko dugu. Irakurketa zientifiko bat egingo dugu, baleen –kaxalotearen– historia naturala eta ehiza ezagutu ahal izateko, eta hizkera zientifikoaren eta animalia horien herri ezagutzaren arteko elkarrizketara hurbilduko gara.