• Inicio
  • KONFERENTZIAK
  • BARTZELONA 2016ko apirilaren 27an "Hitzordu bat dinosauro eta gizakitximuekin. Arthur Conan Doyleren Mundu galdua (1912)"

KONFERENTZIAK

BARTZELONA 2016ko apirilaren 27an "Hitzordu bat dinosauro eta gizakitximuekin. Arthur Conan Doyleren Mundu galdua (1912)"

Hizlaria: Oliver Hochadel. Milà i Fontanals erakundeko Zientziaren Historia saila (CSIC).
Ordua: 19h
Tokia: Biblioteca de la Sagrada Família. c/ Provença, 480. 08025 Barcelona

Arthur Conan Doylek Sherlock Holmes baino askoz gehiago idatzi zuen. Mundu galdua zientzia fikzioaren eta abentura-istorio baten arteko nahasketa bitxia da. Hegoamerikako goi-ordoki batean, Ingalaterrako esploratzailetalde batek bizirik zeuden dinosauro batzuk eta –ustez- desagertuak zeuden beste animalia batzuk aurkitu zituen. Iguanadonteak eta estegosauroak gutxi balira bezala, kanpotar zuriek gizaki-tximuen tribu bat ere bisitatu zuten. Nobelak XX mendearen hasieran paleontologiak eta eboluzioaren teoriak eskain zitzaketen osagai guztiak jasotzen ditu, luxu handiz. Baliatzen dituen elementuen ondorioz, Mundu galdua eragin handiko nobela bat da. Baina, gainera, itzulerako bidean, ikertzaileetako batek pterosauro bat eramango du Ingalaterrara, gerora desagertu egingo dena. Hala, geroago idatzitako obretan ere azter daiteke nobelaren eragina, King Kongen edota Jurassic Parken, kasurako.

Alabaina, Mundu galdua ez da hori bakarrik. Pertsonaia nagusietako bi kazetari bat eta biologo xelebre bat dira. Connan Doylek zientziaren eta komunikabideen arteko harremanaz hausnartzen du: beregainak dira. Berripaperak espedizioa ordaintzeko funtsak jartzen ditu, eta ikertzaileak prentsak hainbeste irrikatzen duen albiste sentsazionalista ematen du. Hortaz, komunikabideak ezagutzaren eraikitzearen parte-hartzaile aktibo gisa agertzen dira liburuan, eta ez aurkikuntza zientifikoen berriemaile soil gisa.