• Inicio
  • KONFERENTZIAK
  • MADRIL, 2016ko apirilaren 14an "Txibia erraldoia eta beste izaki “higuingarri” batzuk. Benetako animaliak eta animalia mitikoak literaturan"

KONFERENTZIAK

MADRIL, 2016ko apirilaren 14an "Txibia erraldoia eta beste izaki “higuingarri” batzuk. Benetako animaliak eta animalia mitikoak literaturan"

Hizlaria: Cristina Cánovas, biologoa eta Zientzia Naturalen Museo Nazionaleko erakusketa-koordinatzailea (CSIC).
Ordua: 18.30h.
Tokia: La Casa Encendida. Ronda de Valencia, 2, 28012 Madrid

Beldurrezko literaturan, abenturazkoan eta zientzia fikzioan, itxura higuingarria eta kirats nazkagarria duten izaki ugari izan dira protagonista, odol, giza haragi edota espiritu aratz edo ez hain aratzen gose direnak; bigarren mailako pertsonaia gisa ere atera izan dira argumentuetan; halaber, ezin da ahaztu liburu sakratuetan eta zenbait erlijioren tradizioetan, bai eta txoko guztietako ipuinetan izan duten presentzia gozakaiztua.

Animalia-itxurako izakiak, sasigizakiak edota izaki mistoak gaizkiaren errepresentazio dira, edota gaizkiaren itxura mitologikoarekin lotutako ezaugarri, eta zabaldu egin dira idatzizko eta ahozko tradizioan. Banpiroak eta gizotsoak albo batera utzita (literatura propio eta ugaria baitute), hainbat izaki higuingarri –ezinezkoa da zehaztea zenbat diren– agertzen zaizkigu liburu bat irekitzen dugun bakoitzean. Hitzaldi honetan, apaltasunez, obra desberdinetako protagonistak eta bigarren mailako pertsonaia garrantzitsuak zein izan diren laburtzen eta, are, kuantifikatzen saiatuko gara, eta haien itxura izaki errealekin lotuko dugu; horrela, horietako bakoitzaren oinarri edo azalpena zein den bilatzen ahaleginduko gara. Txibia erraldoiak, “gizaki basatiak”, dragoiak eta beste hainbat gure gonbidatuak izango dira.