• Inicio
  • KONFERENTZIAK
  • PONTEVEDRA, 2016ko apirilaren 8an "Hogei mila legoako bidaia itsaspetik liburuko beste animalia harrigarri batzuk"

KONFERENTZIAK

PONTEVEDRA, 2016ko apirilaren 8an "Hogei mila legoako bidaia itsaspetik liburuko beste animalia harrigarri batzuk"

Hizlaria: Lara García Alves, Itsasoko Ekologia eta Bioaniztasun taldea, Itsas Ikerketen Institutua (CSIC)
Ordua: 18:00h
Tokia: Salón do Libro Infantil e Xuvenil de Pontevedra. Pazo da Cultura. Rúa de Alexandre Bóveda, s/n, 36005 Pontevedra

Nork esango zion Aronnax irakasleari, naturalista lanbidez, zetazeo erraldoi bat ehizatzea helburu zuen Abraham Linconen espedizioa Nautilus itsaspekoan egindako abentura zirraragarri bilakatuko zela. Nemo kapitainaren agindupean, Aronnax irakaslea eta gainontzeko tripulazioa ozeanoaren barrenetan bizi ziren animalia espezieen aniztasunaren lekuko izan ziren, eboluzioaren forma primitiboetatik garatuenetara. Alga eta itsasoko landareak, koralak, anemonak, marmokak, itsas izarrak, familia askotako arrain-sardak, txibia armadak... Haien begien aurrean, hamaika espezie agertzen zen, etengabe. Itsaspeko abentura horretan, bizimodu planktonikoak ere agertzen dira, bai bizitza osoan plankton diren espezieak eta bai beraien garapenaren hasierako faseetan plankton direnak. Hitzaldi honetan, planktona osatzen duten espezie bitxienak ezagutaraziko dira, eta forma planktonikoak erlazionatu Jules Verneren liburuan agertzen diren animalia helduekin. Amaieran, parte-hartzaileek planktona osatzen duten espezieen aniztasuna aztertu ahalko dute lupa binokularren laguntzaz. Horrela, haien itxura berezkoaz eta tamaina txikiaz jabetuko dira. Nola bihur daitezke forma ñimiño horiek animalia heldu? Hitzaldi honetako parte-hartzaileek ez dute soilik txibia erraldoian pentsatuko Hogei mila legoako bidaia itsaspetik liburuaz hitz egingo duten hurrengo aldian.