• Inicio
  • KONFERENTZIAK
  • MADRIL, 2016ko apirilaren 6an: "Fauna orrialdeen artean. Animalien rola literaturan"

KONFERENTZIAK

MADRIL, 2016ko apirilaren 6an: "Fauna orrialdeen artean. Animalien rola literaturan"

Hizlaria: Cristina Cánovas, biologoa eta Zientzia Naturalen Museo Nazionaleko erakusketa-koordinatzailea (CSIC).
Ordua: 18.30h.
Tokia: La Casa Encendida. Ronda de Valencia, 2, 28012 Madrid

Literaturaren hastapenetatik, animaliak inspirazio iturri izan dira. Mito klasikoetatik gaur egungo narratibara, inguratzen gaituen fauna erabili dugu gizakiok istorioak kontatzeko, bai animaliei buruzko istorioak eta bai geuri buruzkoak. Modu horretan, letrak luma, ile eta ezkata bilakatzen dira, harik eta hitzez egindako animali bihurtu arte. Liburu horiek ez dira soilik alegia, ipuin edo abentura kontakizun ezohiko; zoologia tratatu ere badira batzuetan, deskribapen zehatzak baitituzte, ia entziklopedikoak. Argi geratzen da, hortaz, haien egileek naturarekiko zuten lilura. Fantasiaren eta fikzioaren bitartez, literaturak munduaren ezagutza errazten du, eta konpentsatu zientziaren konplexutasunak zenbaitetan eragiten dituen zailtasunak.