PSIKOLOGIA ORTZADARRA

Duela milioika urte, Nominolandia izeneko planeta bat zegoen. Bakarrik gnomoak bizi ziren han eta berezitasun bat zeukan planeta horrek: beti ortzadar bat zegoen. Nominolandian, gnomo filosofo bat zekoen, Mikel izenekoa eta psikologoa zen. Ospe handia zuen herritarren artean eta gnomo asko joaten ziren berarengana terapiak egitera.
Mikelentzat ez zegoen ezer ezinezkoa eta egun batean ortzadarrean ibiltzea bururatu zitzaion. Bere familiakoei hau kontatzean zoratuta zegoela pentsatu zuten, baina berari ez zion axola izan. Bokata bat egin zuen, motxilan sartu eta badaezpada lo-sakua sartu zuen, ez zekielako zer luzera izango zuen ortzadarrak.
Harantz abiatu eta harrituta geratu zen hain handia zela ikustean. Miel gnomoa oso pozik zegoen. Ortzadarra zeharkatzeko zazpi bide zituen: bat urdina, ur betetaz eta txalupa batzuekin zeharkatzeko; beste bat morea, dena ispiluz beteta zegoena; beste bat laranja, jokoak zituena; bide arroxa bat ere bazegoen, kotoizko hodeiaz betea; berde bat, belar zelaia zena; bestea gorria, bihotzez berea eta azkenekoa, horia, eguzkia zeukan bidea zena.
Pixka bat pentsatu eta gero, ide laranjatik joatea erabaki zuen. Mikel pozik zegoen, baina konturatu zen bide laranjatik joatean asko dibertitzen zela, dena joko baten modukoa zelako.
Ordu erdi pasata, beste bide batetara zeharkatu zuen, gorrira. Gorrian, bihotz pila bat zeuden eta hortik ibiltzen kriston maitasuna sentitzen hasi zen bere familiarekiko, bere lagunekiko,…
Bide bakoitzean gertatzen zitzaiona ikusteko, bide bakoitzetik joan zen, baina laugarren bidetik zihoanean, bokata jaten gelditu zen, bazkaltzeko ordua zela eta. Falta zitzaizkion bideak ikusi zituen eta denak zeharkatzen bukatu zuenean, honetaz konturatu zen: bide horia optimismoa ematen ziola, gorriak maitasuna, urdinak sinpatia, berdeak esperantza, laranjak dibertsioa, arroxak goxotasuna eta moreak konfiantza.
Mikel gnomoa etxera bueltatu zen, oso pozik, aurkitu zuengatik eta etxera heldu bezain laster familiakoei kontatu zien. Bere buruari bueltak ematen pasa zuen gau osoa eta ideia galanta izan zuen. Ortzadarra bere psikologia terapietarako erabiliko zuen!

Mikelek zekien kolore guztiak elkartzean kolore beltza ateratzen zela, isiltasunaren, ilunpearen eta heriotzaren kolorea. Baina, gorputzarekin talka egitean, beltza txuria bihurtzen zen, bakearen, lasaitasunaren, zintzotasunaren eta libertatearen kolorea.
Hori jakinda, ondorio bat atera zuen: gnomoak ortzadarraren kolore guztietatik ibiltzen bazen, kolore beltza bereganatuko zuten eta danba egitean, txuria bihurtu eta gero, gnomo guztiak hobeagoak eta libreagoak izango ziren, beraien arazoak konponduko zirelako. Eta horrela bihurtu zen Nominolandia planeta zoriontsuenean.