Zer da?

Inspiraciencia zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa bat da

Egitasmoak literatura eta zientzia era ludiko eta parte-hartzailean uztartzen ditu. Denei irekitako esparru bat izan nahi du, fikzioaren bitartez zientzia pentsatu eta irudikatzeko toki bat. Helburu nagusia da sormena eta jarrera zientifikoa sustatzea aurretik irudikatuak izan ez diren errealitateak pentsatzeko modu gisa. 

FIKZIO ZIENTIFIKOA

Modalitate bakarra
Gehienez 800 hitz dituzten ipuin laburrak aurkeztu ahal izango dira.

Kategoriak
Lehiaketak bi kategoria ditu: helduak (18 urtetik aurrera) eta gazteak (18 urtera arte). 

Parte-hartzaileek aldez aurretik erregistratu beharko dute, eta ipuinak lehiaketaren edozein hizkuntzatan bidal ditzakete (euskara, galegoa, gaztelera eta katalana). Parte-hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkez dezake, gehienez lau, betiere hizkuntza desberdinetan idatziak badira.

Hizkuntzak
Ipuinak euskaraz, galegoz, gazteleraz edo katalanez idatzita egon daitezke.

Kontsultatu lehiaketaren OINARRIAK.

LITERATURA ETA ZIENTZIA

Inspiraciencia ipuinak baino zerbait gehiago ere bada. Ez du lehiaketa soila izan nahi: zientziaren eta literaturaren arteko harremanetan sakondu nahi du. Horretarako, hitzaldiak antolatzen ditu, ikasgelarako proposamenak egiten ditu, irakurgaiak gomendatzen ditu, etab.

Hitzaldiak
Lehiaketarekin batera, hitzaldiak antolatzen dira hainbat hiritan. Aurten, “Zientzia literaturaren klasikoetan” izango da gaia. Programa kontsultatu.

Zure klasikoaren zientzia
Seigarren edizio honetan, sail berri bat irekiko da. Parte-hartzaileek klasiko baten irakurketa kontatuko diote elkarri, eta obran aurkitutako zientziaz jardungo dute. Kontsultatu parte hartzeko oinarriak. 

 

  • fl000029
  • fl000137
  • fl000075
  • fl000064
  • fl000026
  • fl000149
  • fl000049
  • fl000133
  • fl000054
  • 03
  • fl000023
  • fl000130
  • fl000058
  • fl000068
  • fl000043
  • 02
  • fl000114
  • fl000144
  • fl000097
  • fl000073