Oinarriak

Helburua
Inspiraciencia zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa da. Ekimenak literatura eta zientzia era ludiko eta parte-hartzailean uztartzen ditu. Zientziak eta literaturak, biek ala biek, sormena behar dute erronkei aurre egiteko; hala, bi arloen arteko konbinazioak ideia berri eta fresko ugari sor ditzake, aurreikusi ezin daitezkeen norabideetan, gainera. Inspiracienciak denontzako esparrua nahi du izan, fikzioaren bitartez, zientzia pentsatu eta irudikatzeko tokia.


1. Jatorrizko ipuinen bat aurkezten duen orok parte har dezake. Lehiaketako edozein hizkuntzatan idatz daiteke ipuina (euskaraz, galegoz, gazteleraz edo katalanez) eta zientziarekin erlazionatutako gai bat izan behar du oinarri.
2. Jatorrizko testuek euskaraz, galegoz, gazteleraz edo katalanez idatziak egon behar dute. Argitaragabeak izan behar dute eta ezingo da aurkeztu beste deialdi, lehiaketa edo sariketa literariotan saria jaso duen lanik. Era berean, ezingo dira aurkeztu beste edozein euskarri zein blogetan argitaratutako ipuinak.


Modalitatea eta kategoriak
3. Lehiaketa-modalitate bakarra egongo da:
Ipuin laburrak, gehienez 800 hitzekoak.
4. Parte-hartzaileek ondoko kategorietako batean parte hartu ahal izango dute:
Helduak (18 urtetik aurrera) ala
Gazteak (12 eta 17 urte bitartean)
5. Parte-hartzaile bakoitzak ipuin bat baino gehiago aurkez dezake, gehienez lau, betiere baldin eta hizkuntza ezberdinetan idatzita badaude. Partaide beraren ipuin guztiek originalak izan behar dute; hots, ezingo da ipuin berdina aurkeztu hainbat hizkuntzatan.

Ipuinak aurkeztea
6. Parte-hartzaileek kategorietako batean erregistratu behar dute. Ipuina lehiaketako edozein hizkuntzatan bidal dezakete.
7. Jatorrizko testuak lehiaketako web gunean (www.inspiraciencia.es) argitaratu behar dira. Aurretik, parte-hartzaileak web guneko formularioa bete beharko du.
8. Erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzita, aurretiaz sortutako erabiltzaile-kontura sartu ahal izango dira parte-hartzaileak. Ezizena argitaratu nahi diren ipuinak sinatzeko erabiliko den izena izango da.
9. Ipuinak bidaltzeko epea 2015eko maiatzaren 19an amaituko da.

Sariak
10. Sariak 2015eko ekainaren 25ean banatuko dira, horretarako espresuki antolatutako ekitaldian.
11. Ondorengo sariak aurreikusten dira: alde batetik, sari instituzional bat kategoria eta hizkuntza bakoitzeko eta, bestetik, publikoak emandako saria. Sariak izango dira: gailu elektronikoak, dibulgazio-liburuak, idazketa ikastaroak edo dibulgazio-aldizkari baten harpidetza.
12. Antolatzaileek saria esleitu gabe utz dezakete uste badute aurkeztutako testuek ez dutela gutxieneko maila erdietsi.

Epaimahaia eta balorazio-irizpideak
13. Sari instituzionalari dagokionez, epaimahai bat izendatuko da ekarpenak baloratu eta irabazleak proposa ditzan. Epaimahaia jende ezagunak osatuko du; hau da, ospea lortu duten adituak izango dira ekarpen garrantzitsua egin diotelako kulturari, berau modu zabalean ulertuta (zientzia, literatura, artea eta dibulgazioaren arloko pertsonak izango dira). Bere garaian iragarriko da nork osatuko duen epaimahaia.
Lehiaketan, ipuinak bizkor argitara daitezen, moderazio talde batek ere lan egingo du. Talde horrek egingo du lehen aukeraketa ipuinak epaimahaiari aurkeztu aurretik.
14. Ipuinak baloratzeko garaian kontuan hartuko dira: proposatutako gaiarekiko egokitasuna, kalitate literarioa, ikuspegiaren originaltasuna eta baita sormena eta irudimena ere.
15. Publikoaren saria online emandako bozek esleituko dute. Bozketan, aurretik izena eman duten erabiltzaileek hartu ahal izango dute parte. Bozketak iraun bitartean (bere garaian iragarriko da epea), erabiltzaileek lehendik aukeratuak izan diren nahi adina ipuinen alde eman ahal izango dute boza. Aurretiaz aukeratutako ipuin hauek epaimahaiak baloratuko dituenak izango dira1.
Publikoaren sariak sarituko ditu bi kategorietako bakoitzean aldeko boto gehien lortu dituzten ipuinak, hizkuntza zein den desberdindu gabe.

Parte-hartzea
16. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartu izana adierazten du.
17. Irabazi duten ipuinak bitarteko fisiko eta/edo digitaletan argitaratu ahal izango dira. Argitalpen horietan beti aitortuko da egilearen izena.


Bartzelona, 2016eko otsailaren 20an.

1-Parte-hartzailek iradokitako proposamena da. Helburua da publikoak ere gutxieneko kalitatea erdiesten duten ipuinei esleitzea saria.

OINARRIAK PDFA FORMATUAN DESKARGATZEA