Bigarren mundu gudaren sekretua.

1944 urtea. Bigarren Mundu Guda. Alemaniako laboratorio batean.
-Azkenean! Azkenean badago amaituta! Nire lanik onena.
Rüdigerrek bere asmakizun onena amaitu zuen: armadak hiltzeko arma bat, eta ez hori bakarrik, zientzia eta teknologia goitik behera aldatzen zuena.

Hilabete bat eta gero. Frantzia. Armada aliatua.
-Jenerala!
-Deskantsatu. Baduzu informe berririk?
-Bai. 8 petsoneko patruilak: Alfa, Golf eta Hotel. Aurkakoen lerroetan barruratzera bidali genituenak, hil edo desagertu egin dira.
-Nola ezagutzen dugu informazio hori aurkako lerroak badira?
-Atzo gure soldaduek posizio hori hartu zuten. Oraintxe heldu zait informea. Paper hauek esaten dute Alfatik 4 pertsona desagertu egin zirela eta besteak hil egin zirela, Golf-etik guztiak hilda eta Hoteletik guztiak desagertuta.
-Badakigu ezer desagertuei buruz?
-Ezer ez.
-Eta hildakoei buruz?
-Hildakoak zerbaitekin zeharkatu dituzte, ukabil tamainako zerbaitekin. Informeak esaten du iragazki modukoak zirela eta balek zeharkatu zituztela, baina ez da bala-zorrorik aurkitu.
-Zer gertatu da?- Galdetu zuen Mikel jeneralak.

Astebete eta gero. Frantzia. Armada laguna.
-Tente! Erreskate-lan hau egiteko aukeratu zaituztete. Lagunen Aurkikuntza Lana, LAL. Duela aste bat soldaduen patruila bat eta erdi desagertu da; harrapatu dituztela uste dugu. Ulertuko duzuen bezala, gunera hurbiltzea eta beraiek aurkitzea nahi dugu. Denetarik eramango duzue, inoiz ikusi ez dituzuen gailuak, zein bazookak. Den-dena desagerrarazi egin behar da. Gure armadarako oso arriskutsua da. Badakizue zuen misioa zein den. Orain joan eta prestatu dena , gaur bertan aterako zaretelako Zugspitze mendira. Joan baino lehen hartu txosten hau, xehetasun guztiak ditu. Apurtu lerroak!

Ezin hobeto prestatuta zegoen hamabost lagunez osatutako patruila prest zegoen Zugspitze mendian bere misioa burutzeko. Kamioira igo ziren, non arma, balak, granadak, etab. kargatu zituzten , baina horren guztiaren artean bazegoen nabarmentzen zen gauza bat, metal detektore bat bezalakoa zena, baina txikiagoa eta ez zituen, metal bat hurbil zegoenean, abisatzen zituen kasko haiek.
-Zertarako nahi dugu metal detektagailu hori?- Esan zuen Charliek.
-Hori ez da metal detektagailu bat, lelo; hori ion detektagailu bat da.- Erantzun zuen Mike Wellek , edo Mickeyek lagunentzat, gainera bera zen, bere kideek “azkarra delakoa” deitzen zutena.
-Eta zertarako nahi dugu hori?- Jarraitu zuen Wellerrek.
-Txostenean jartzen zuen soldaduen zuloak plasmaz, gas ionizatuaz, egindakoak bezalakoak zirela. Horregatik, daramagu detektorea .- Erantzun zuen Jamesek, taldearen erizainak.
-Utzi ele-meletan egoteari!- amaitu zuen Joseph sarjentuak.
Hamabost gizon horiek,Charlie, Mickey, Weller, James, Joseph, Peter, Carlos, Ronald, Anthony, Ryan, Arthur, Bruce, Harry, Adam eta Brandonek, ez zekiten kamioi horretara igotzeak zein ondorio ekarriko zizkien.


Hiru egun pasatu ziren Alfa patruila, horrela deitzen zen, frantses basetik misioaren gunera heldu arte. Gunetik kilometro bat eta erdira zabaldu zuten patruila. M1 Garandak hartu eta jomugara hurbiltzen hasi ziren, guztiak ion detektore batekin. Gune horretan sartu baino lehen, ohartu zituzten 10 minutu besterik ezin zirela han geratu, bestela gaixotuko egingo baitziren. Mendia lubakiz lubaki igotzen hasi ziren. Lubakietako batean Peter, bat-batean, gelditu egin zen bere gailua asko jotzen ari zelako. Peter gertaeren lekuan zegoen. Guztiak bertara hurbildu ziren. Peter sarjentuarengana joaten hasi zen, baina bat-batean lauza bat zapaldu zuen, lurrean sartu eta izkina batetik MG44 bat atera zen tiroka hasiz. Peter, Ryan, Arthur, Bruce eta Harry balas josi zituzten. Besteek euren burua lurrera bota zuten bala-jaka eten arte. Bat-batean eskotila bat lurrean zabaldu zenean, bunker goibel horretan sartzea bururatu zitzaien. Han Rüdigerrekin aurkitu ziren!
-Zer egiten du nazi batek hemen?!.- Oihukatu zuen Brandonek.
-Nire ezkutalekua aurkitu dutela ikusten dut. Ezabatu egin beharko ditut.- Esan zuen Rüdigerrek.
Salto batez Rüdiger metalezko makina batean sartu zen.


Metalezko makina horrek eskuetan bi kanoi zituen: batean Alfa eta Golf patruilak zeharkatu zituen hildakoen zuloen neurriko kanoia zuen eta bestean MG44 bat. Makina tiroka hasi zen, lehenengo eskutik bola urdin batzuk botatzen zituen, errebotatzen zutenak eta soldaduak zeharkatzen zituztenak; bestetik balak botatzen zituen, baina Josephek ,mahai azpitik ikusi zuen bala batek norbait ukitzean, pertsona hori desagertzen hasten zela.

Sarraski hori amaitutakoan, Joseph besterik ez zen mahaiaren azpian geratzen.
-Ze patetikoak diren!.- Esan zuen Rüdigerrek exotrajetik ateratzen zen bitartean.
Joseph, bi aldiz pentsatu gabe, Rüdigerri oldartu zitzaion ganibet bat bularrean sartuz. Rüdigerrek, beren bizitzako azkenengo segunduetan, Luger bat hartu zuen eta Josephi sabelean tiro egin zion.
Rüdiger hilda, Joseph mahai batera hurbildu zen eta informe batzuk irakurtzen hasi zen. Bertan irakur zitekeen bola urdin horiek errebotatzen zuten plasma bolak zirela, eta zelula bat ukitzean moztu egiten zutela. Balek toxina bat zuten pertsona bat ukitzean pertsona hori desagertarazten zutena. Bere bizitzako azkenengo momentuetan Josephek granada bat hartu zuen, eraztuna kendu eta exotrajean sartu zuen. Boom!

Sekula ez da ezer ere jakin operazioari buruz.
  • Hits: 126

ESCOLA D'ESCRIPTURA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

EDITORIAL GALAXIA

AEELG

METODE

RESIDENCIA D'INVESTIGADORS

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

AELC

IDATZEN

EL HUYAR

EUSKAL ETXEA

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA