GURE ESKU DAGO

GURE ESKU DAGO

Goizero-goizero esnatu, eta gosaldu ostean, komunera joan eta hortzak garbitzen ditudan bitartean, komuneko leihotik begiratzen dut. Txikitatik daukadan ohitura bat da. Egun guztiak desberdinak dira. Batzuetan bero egiten du, beste batzuetan hotza, haizea, euria…

Urteak pasa ahala, ordea, konturatu naiz, gu, gizakiok gure etxe bakarra, Lurra, pixkanaka suntsitzen ari garela.

Ni orain metereologoa naiz, eta hau argi ikusten dut, baina zuek nik bezain ondo ikustea nahiko nuke. Gaur egun, gizakiok ganora ez daukagula dirudi, dena hausnartu gabe egiten dugu, geroko ondorioei garrantzirik eman gabe.

Txikia nintzenean ni baino helduagoak ziren neska-mutikoei begiratzen nituen. Litxarkerien plastikoa lurrera botatzen zuten, bazirudien plastikoa sakarrera botatzeari ez ziotela garrantzirik ematen. Baina plastikoa sakarrera botatzeak, birziklatzeak, behar den ura bakarrik erabiltzeak, … gure Lurran efektu handia daukate. Eta hori eguraldiari begiratuz ikusten den horietariko gauza bat da.

Urteak pasa ahala eguraldia gero eta zoroago dagoela dirudi. Beroketa globala, kutsadura, zabalera handiko zuhaitz-mozketak, … eta beste asko dira eguraldia aldatzen dituzten eragile nagusiak.

Gaur egungo biztaleak jaio aurretik, planeta honek historia luzea eduki du. Eta orain, dena axola ez zitzaigun bezala, “arduragabe”, gure ingurunea suntsitzen ari gara.

Aurtengo neguan, orain dela hamabost urteko neguan baino hotz gutxiago egin du, eta udan ere askoz bero gehiago. Argi dago: Lurreko tenperatura gero eta beroagoa da. Eta sinetsidazue, horrela jarraituz gero, urte batzuk barru ez dugu desberdinduko neguan ala udan gaudenik. Hori ekiditzeko, hasiera-hasieratik egin behar genuena egingo dugu, Amalurra zaindu.

Horrela, goizero leihotik begiratzen dudanean egun guztiak desberdinak izango dira.
  • Hits: 296

ESCOLA D'ESCRIPTURA

ESCUELA DE ESCRITORES

ESCUELA DE ESCRITORES

EDITORIAL GALAXIA

AEELG

METODE

RESIDENCIA D'INVESTIGADORS

INVESTIGACIÓN Y CIENCIA

AELC

IDATZEN

EL HUYAR

EUSKAL ETXEA

BIBLIOTEQUES DE BARCELONA