ZIENTZIALARI DESLETRADUNA


Zientzilaria nintzen. Gauzak sailkatzen, azaltzen, iragartzen eta egiaztatzen bainekien. Tira, orduan lur planetako giza biztanle oro zientzilariak ote ginen. Bai noski. Denek egiten dugu zientzia, zientzia txikia, zientzia hura egiten dugula konturatzean dago gakoa.
Ni zientzialaria nintzen, txikitatik garbi baino garbiagoa nuen eta DBHn are argiago geratu zen letra eta zientzien artean hautatzera derrigortutako hezkuntza sistema madarikatuaren partaide soil nintzen horri aukeratuarzi nindutenean, letrak edo zientziak zalantzarik ez. Gauzak nola ziren ikasi nahi nuen eta ez ordea gauzak nolakoak ziren besteei kontatzea. Hobeki erranda azkenak axolik ez.
Zoriontsu nintzen nire mundu bakartian, azkarra nintzen eta ikasteko grina nuen, Bederen niri interesatzen zitzaidana ikasteko gogo bizia nuen. Zenbakien eta formulen paradisuan egiten nuen igeri, zientziaren mamitan kulunkan goxoki.
Hogeita hamasei urteko birgin bakartia nintzen, gurasoen etxean bizi zena, inork inoiz muxukatu gabea, inoiz mozkortu ez zena eta inoiz lagun baten epela sentitu ez zuena.
Errua ez zen nirea, kulpa hezkuntza sistema ustelarena zen zientziak ala letrak, demontre! Zergatik ez biak? Denok zientzialariak baginen denek behar genuen letralagunak izan, nahiz eta, konturatu ez.
Zientzilari gisa errotik sortutako aldaketa behar nuen eta nire iraultza pertsonalaren lehenengo hazia erein nuen. Ene zientzia esperimentuaren boluntario bilakatu nintzen. Ni neroni. Nire garatu gabeko letren mundua zeharkatzeko prest.Estereotipoekin hausteko garaia zen eta abenturaren bideari ekin nion. Next station: zientzialari zein kontalari.
Lan eta lan, Literatura Nobel saria irabazi nuen
Garunaren bidaitik egin nuen salto izerdi pats eta hasnas estu artean. Kaka zaharra mila aldiz madarikatua. Minutuak urte. Ohetik lurrera ziplo erori nintzen.Amets bat besterik ez zen izan, munduko ametsik eztiena segundu bakar batean ezerezean bilkatu eta irin hautsa bailitzan ihes egin zuen betiko inoiz ez bueltatzeko.
Betiko zienztialari desletraduna.
Argia piztu eta nire Zientzia Nobel saria estuki besarkatu nuen. Zoriontsu nintzen. Inoiz biziko ez nituen gauzak izango zirela onartu nuelako.
Hitzekin lortuko ez nuena bederen zientziarekin egin nuen.
  • Visto: 127