Mugiezina

Bazegoen denbora bat, non lurra biraka zebilen, eta gelditzeak izugarrizko aldaketak ekarri zituen. Orain dela 700 urte mundua gelditu izan zela, orbitari biraka egoteari eten zen. Momentu horretan, etenunean, munduko populazioaren %99 hil zen eragindako sekulako inertzia dela eta. Bizirik gelditu zen %1 ez zuen erraza izan hortik aurrera, dena guztiz suntsitua bazegoen eta, gainera eguzkirantz zegoen aldea, beroaldea deitutakoa, erre egin zen eta gizakientzako beroegi izatera pasa zen. Han bizitzen ziren bizidun guztiak kaltzinatuta geratu ziren eta lurralde haietan gelditu zen guztia izan ziren suteak eta ruinak, antzinaroan Amerika eta ozeano batzuk izan zena,gaur egunean ebaporatuta dago dena dena. Aurkako aldea, berriz, hotzerian izozturik geratu zen, guztiz ilun, eta gizakiak bizitzeko hotzegi geratu zen. Zati hori, ekialdea zen antzinaroan.
Gertaera honi, bizidun gutxi batuk biziraun zuten eta hasiera berria jasan zuten, planetaren erdiko zatian, ez hotzegi, ez beroegi zena. 100 urte pasa izan behar zen gizarte berria bizitza finko bat lortu zuen arte, janaria lortzeko modua guztiz lortu zuten arte, animali gehienak desagertu zirelako. Urteak pasatzen jarraitu zirren aurrerapenetan eta jakintasunean interesa berreskuratu zen arte, geldiunetik 250 urtera gutxi gorabehera, eta liburuetan jarri zuten interesa. Momentu hartan inork ez zekien geldiunea baino lehenago zekizkiten gauzei buruz, jakintasun guztia galdu ze belaunaldiz belaunaldi erakusten irakasten zen ezer, beraientzat inportantena izan zena bizirautea zen, eta ez fisikaren legeak adibidez, noski ezta irakurtzen edo idazten ere ez. Liburu gehienak hotzerian edo beroaldean geratu ziren, edo erreta, edo izoztuta, gizakia haietara ezin zuen iritsi.
Bazeudenak ulertezinak ziren, irakurtzen ez zekitelako. 587 urtean mundu guztia kontaktuan jarri zen eta liburuak ulertzen kapazak izan ziren, eta hortik aurrera aurrerapenak azkar etorri zaizkigu.

Gaur egun bizitza erraztu egin zaigu, baina ez dugu inoiz geldiunea baino lehen zegoen bizimodua lortu, nahiz eta sortutako simulazio edo kontaketak ezingo dugu inoiz guztiz bizi.

Historian zehar egondako hainbat pertsonei buruzko guztia ezezaguna da, zenbait izen aurkitu ditugu, adibidez Marie Curie edo Cleopatra ezagunak ditugu, baina liburuen faltan, informazio falta daukagu, horregatik gaur egun jakintasuna da balorerik inportanteetakoa eta liburuak berreskuratzea da gure lehenetariko eginkizunak. Ikerketa taldeak eraikitzen dituzte bi zonaldeak ikertzeko, baina gehien bat erabilgarriena da hotzerikoa, suteak suntsitu zuten beroalde guztia.
Betidanik oso interesgarria egin zait bizitzen garen mundua, eta asko gustatuko litzaidake geldiunea baino lehen nolakoa zen ikustea, baita orain ere izotzaren eta beroaren zatiak ere, horregatik, ikerketa taldean sartzeko ikasi nuen.
Badakizkit jadanik zeintzuk ziren zonalde haietan zeuden landare eta animaliak. Badakizkit, buruz, geldiunearen aurretik zeuden klima aldaketak eta askotan amestu dut nolakoa izango litzake nire bizitza momentu hartan jaio izan banintz.
Oraindik ere izoztuta aurki ditzakegu landare eta animali arrastoak hotzerian, horregatik oso inportantea da ondo behatzea eta zaintzea ikusten dugun guztia. Noski ere zientziarako hoberena izango litzake barrurantz sartzea baina, zoritxarrez, hotzez hilko ginateke. Egiten diren ikerketetan, edozein aurkikuntza baliagarria izan daiteke geldiune aurreko bizimoduari buruzko gehiago jakin ahal izateko; Liburuak, noski, baliagarritasun handia izaten dute naiz eta izozturik egon, baina edozerk lagundu ahal gaitu aurrera jarraitzen.
Gaur nire lehenengo eguna da hotzeria ikertzen eta irrikan nago aurreko gizartearen bizitzari buruz gehiago ikasteko. ezin izango dugu barrurantz joan, baina gogo ikaragarria daukat joateko.

Nire ikerketa taldeko kideek jantzi termikoak jartzen ditugu sartu baino lehen, eta harresia zeharkatzen dugu, nire bizitzako unerik inportantenenetako baten zain. Gure bide arriskutsua hasteko.
  • Visto: 61